Curriculumak negozio-aukera bihurtzen dituen vending makina bat
Urkotronik Vending Lehiaketaren helburua da ekintzailetzari laguntzea, enplegu mota berriak sustatzea eta Euskadiko ikasleen talentu sortzailea saritzea. Bere 35. urteurrenaren karietara, Urkotronik enpresak vending makina bat eta bere aholkularitza oparituko dizkio makina banatzaile bati inoiz eman ez zaion erabilera harrigarriren bat irudikatzeko gai den lehiakideari.
Arima ekintzaileentzat, zaletasunak eta ametsak dituztenentzat, vending-a modu ona izan liteke probatzen hasteko, jakiteko bere ideiak zentzurik baduen ala ez eta behin betiko urratsa ematera animatzeko. Dagoeneko negozio bat dutenentzat, vending-a aukera bikaina da ikusgarritasun handiagoa lortzeko eta salmenta-kanal ireki bat izateko eguneko 24 orduz.
Badaude talentu gazteak ere, prestatzen ari direnak eta gai direnak vending makinentzako konponbide berriak eta hobeak irudikatzeko. Hala, Urkotronik enpresak lehiaketa bikoitz bat antolatu du, vending sektoreari aplikatutako sormena saritzeko. Batetik, hiritar guztiei irekitako lehiaketa bat da, eta bestetik, lanbide heziketako ikasleei beraizik zuzendutako lehiaketa bat.
Jarri martxan zure irudimena eta irabazi vending makina bat (hiritar guztientzako lehiaketa)
Jaietako  zapiak,  txankletak,  aterkiak,  ogia,  loreak…  Vending-aren  munduak  konta  ezin  ahala  aukera  eskaintzen  ditu:  “Pentsatu  vending  makina  bati  inoiz  eman  ez  zaion  erabilpen  bat,  harritu  epaimahaia  zure  proposamenarekin,  eta  makina  bat  eta  Urkotronik  enpresaren  aholkularitza  irabaziko  dituzu  zure  ideia  egia  bihurtzeko…”.  Edonork  parte  har  dezake,  eta  jendea  hasia  da  jadanik,  duela  hainbat  egun,  curriculum  zuriak  ateratzen  Eibarko  Unzaga  Plazan  kokatutako  vending  makinatik:  “Zuk  jarri  ideia,  Urkotronik-ek  jarriko  ditu  makina  eta  aholkularitza!”
Parte  hartzeko,  posible  duzu  baita  ere  www.urkotronik.com/lehiaketa  web  orriko  inprimakia  betetzea.
Talentu gazteentzako sari berezia (Lanbide Heziketako ikasleentzako lehiaketa)
Vending sektoreak bi erronka garrantzitsu ditu. Batetik, elikadura-ohitura osasuntsuagoak ahalbidetu behar ditu vending makinak egunero ondoan ditugunontzat, dela lantokian edo dela etxerako bidean.
Bestetik, vending-ak murriztu beharra dauka sortzen duen hondakin kopurua, birziklapena erraztu… eta, funtsean, mundu hobe bat eraiki. Horregatik, Urkotronik enpresak beste erronka bat jo die Lanbide Heziketako ikasleei, vending hobe bat irudikatu dezaten: “Zer egin daiteke ingurune osasuntsuagoak sortuko dituzten makina sostengarriagoak lortzeko? Proiektu onenari 1.000 €-ko diru-saria emango zaio eta Urkotronik enpresan praktikak egiteko aukera. Talentu gazteari eta ideia berriei “hegalak emateko” modu bat izango da.
Urkotronik  enpresari  buruz
Egoitza Eibarren duen Urkotronik enpresak 25 langile ditu, eta vending eta ostalaritza arloetako konponbideak eskaintzen ditu. Vending alorrean, Urkotronik enpresak kafea, jakiak eta bestelako produktuak banatzen dituzten makinak saltzen ditu, eta beti dago egunean aurrerapen teknologikoetan eta negozio arloko aurrerapenetan. Ostalaritzarako konponbideei dagokienez, Urkotronik enpresak esperientzia zabala du ostalaritzako muntaia integraletan, eta produktu- eta konponbide-sorta zabala eskaintzen die bere bezeroei, esaterako, kafea eta kobratzeko makina adimentsuak (gaur egun Cashlogy da konponbide berritzaileenetako bat).
Urkotronik enpresak 35 urte beteko ditu aurten, eta modu ireki eta parte-hartzailean ospatu nahi du urteurren hori. Gainera, koherente izan nahi du urte hauetan gidaritzat izan dituen baloreekin: ingurunearekiko konpromisoa, ekintzailetzari laguntzea, sormena eta talentuaren aldeko apustua. Horregatik sortu da “Urkotronik Vending Lehiaketa”.
info+: www.urkotronik.com/lehiaketa