Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria
Ekintzailetza
Albisteak 20 ekaina, 2018

Bic StartUp! day-ren lehen edizioan, 4.0 industriaren, energiaren eta bioosasunaren sektoreetako 30 startup baino gehiago batu dira

Bic Start Up! Day ekimenaren bidez, Euskadin sortzen diren enpresa-ekimen eta startup berriak ezagutzera eman eta ikusgai jarri nahi dira
-

Bic Start Up! Day ekimenaren bidez, Euskadin sortzen diren enpresa-ekimen eta startup berriak ezagutzera eman eta ikusgai jarri nahi dira

Jardunaldiaren helburua da Euskadiko ekosistema ekintzailea eratzen duten eragile guztiak konektatzea

 

Gaur goizean, Donostian, Bic StartUp! Day-ren lehen edizioa izan da; Ekonomiaren Garapen eta Azpegitura Sailaren ekimena da, eta bertako buru da Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria, Euskadiko BICen lankidetzarekin.

 

Bic StartUp! Day ekintzailetzaren mundua eratzen duen ekosistemaren beste topaleku bat izateko sortu da, eta lortu du startup-ak eurak konektatzea, inbertitzaile, inkubagailu, azeleratzaile, I+G eragile edo finantza-erakundeekin.

 

Lehen edizio hau Cita Emprende ekimenaren barruan kokatzen da, Adegik eta Diario Vascok Tabakaleran antolatu duten ekintzailetzari buruzko jardunaldiaren barruan, baina Bic StartUp! Dayren helburuetako bat da hurrengo edizioetan Bizkaira eta Arabara zabalduko den jardunaldia izatea.

 

4.0 industria, Energia eta Bioosasuna

Aitor Urzelai Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendariak, jardunaldia irekitzeko eman duen hitzaldian, nabarmendu nahi izan du zenbait ekitaldik, besteak beste, CITA Emprendek edo BIC StartUp! Dayk duten gaitasuna “Euskadiko ekosistema ekintzaileko eragile guztien artean harremanak eta konexioak ezartzeko aukera emateko. Ekosistemaren adar guztiak ondo antolatzeak lagunduko du, zalantzarik gabe, gero eta jende gehiago anima dadin enpresa-jarduera berriei ekitera. Eta ez dugu ahaztu behar, batik bat, enpresek sortzen dutela gizartean enplegua eta ongizatea”.

 

Jardunaldia 3 blokek eratu dute. Lehenengoan, gai nagusia 4.0 industria izan da, eta honako startup hauek parte hartu dute: Encriptia, S.L. Globe Testing, Miza Additive Manufacturing, Optimus 3D, Key Networks ICT, Addilan Fabricación Aditiva, Dative Partners, Nuavis Technology, Bihurcrystal eta Zitu Informatika; startup horiek beren proiektuek zertan dautza azaldu dute. Guillermo Arregi (Emprendiza), Jesus de la Fuente (Graphenea), Pedro Muñoz-Baroja (Easo Ventures), Jokin Lopetegui (CAF) eta Jon Bueno (Mercedes) izan dira mentoreak, eta aurkeztutako proiektuei buruz daukaten ikuspegia eman dute.

 

Bigarren blokean, startup parte-hartzaileak energiaren sektorean lanean ari direnak izan dira: Meteo for Energy, Enerbasque, Lis Solutions, Bat Lion, Saitec Offshore Technologies, Ariadna Grid Instruments, WattioCorp, Atten 2 eta Muon Tomography. Horiek beren proposamenak aurkeztu dituzte, eta honako hauek eman dituzte hobekuntza-proposamenak edo erantzuna: Josetxu Silgo (Metxa), Jon Uriarte (StubHub), Xabier Alvarez (Lawesome), Oscar Cantalejo (Iberdrola Ventures) eta Ainhoa Regil (Petronor).

 

Bioosasunaren atalean, honako 10 startup hauek aurkeztu dituzte beren proposamenak: I+Med, E-Process, Biogenetics, The Art of Discovery, Osasen Sensores, IMP Pharma, Somaprobes, Naru Intelligence, Asparia Glycomics eta Search your Gut. Eta erantzuna honako hauek eman dute: Koldo Unanue (Euskaltel), José Tesán (Kereon Partners), Paula Olazabal (Ysios Capital), Laureano Simon (Oncomatryx) eta Javier Julián (Keralty).

 

Ekintzailetzako erakundeen arteko plana

Eusko Jaurlaritzaren ekintzailetza-politika sortu zen Euskadiren etorkizuneko lehiakortasuna eta jasangarritasuna ziurtatzen lagunduko duten aberastasuna eta enplegua sortzeko iturri berriak identifikatu eta sustatu behar zirelako. Horretarako, Gobernuaren jardun-logika izan da pertsona ekintzaileak bultzatzea ekintzailetzaren prozesuko fase guztietan, ideia sortzen denetik, enpresa-proiektua sendotzen denera arte.

 

Ekintzailetza-politikaren ikuspegi estrategikoaren emaitza 2020rako Ekintzailetzako Erakundeen arteko Plana da. Plan horren jardun-ardatz nagusiak honako hauetan oinarritzen dira:

  1. Ekintzailetzaren lehengaia sustatzea, alegia, balioak, pertsonak eta ideia ekintzaileak.
  2. Hasitako proiektuetan laguntzeko eta horiek bizkortzeko palankak sustatzea, alegia, inbertsioa, bezeroak eta adituen laguntza.
  3. Ekintzailetza sortzeko eta garatzeko oinarri diren baldintza egokienak diseinatzea, besteak beste, fiskalitatea, araudi-eremua, azpiegiturak eta ekosistema edo eragile-sarea.

 

Cita Emprende

BIC StarUp! Day-ren lehen edizio hau ADEGIk eta El Diario Vascok antolatutako Cita Emprende ekimenaren barruan kokatzen da; Cita Emprende sortu zen aldeen artean inspiraziorako eta lanerako testuingurua sustatzeko eta, horrela, ETEak eta Startupak berrikuntza irekiko egoera batera hurbiltzeko eta lankidetzan jardun ahal izateko konexioak suspertzeko. Simon Stockley-k, Cambridgeko eskualdeko ekintzailetzako ekosistema arrakastatsuaren ordezkari gisa, jardunaldia ireki du; bertan, lehen mailako panelak aurkeztu dira, zenbait gairen ingurukoak, gaietan aditu diren eskutik. Azken batean, Cita Emprendek hitzaldiak, speed meeting-ak, mahai teknikoak eta finantzaketarako sarbidea  eskaintzen ditu eta startupetarako erakusleihoa izango da.

Lotutako albisteak

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

‘CDL  Donostia-San  Sebastián  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebastián AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Toribio  Echevarría  Sariek  35.  edizioa  betetzen  dute  aurten,  hainbat  berritzasunekin
15/09/2025 Ekintzailetza

Toribio Echevarría Sariek 35. edizioa betetzen dute aurten, hainbat berritzasunekin

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9ra arte dago zabalik

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  882  startup  erakarri  ditu  Euskadiko  70  enpresarekin  lan  egiteko
15/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko 882 startup erakarri ditu Euskadiko 70 enpresarekin lan egiteko

Startupek edizio honetan parte hartu duten 70 enpresek planteatutako 12 erabilera-kasuei erantzuteko hautagaitzak aurkeztu dituzte.

Habitakek  AA  teknologiaren  laguntzarekin  higiezinen  zerbitzuak  iraultzen  ditu
09/09/2025 Ekintzailetza

Habitakek AA teknologiaren laguntzarekin higiezinen zerbitzuak iraultzen ditu

Plataformak adimen artifiziala erabiltzen du jabeak, erosleak, agenteak eta sektoreko profesionalak konektatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.