Ekintzailetza Finantziazioa
Albisteak 1 Marzo, 2018

BIC Gipuzkoak 64 ekintzailetza-proiektu abiarazten eta 35 start-up sortzen lagundu du 2017an

Sortu zeneko 25. urteurrenean, BIC Gipuzkoak ekintzaile-jardueraren gorakada islatu du
-

Sortu zeneko 25. urteurrenean, BIC Gipuzkoak ekintzaile-jardueraren gorakada islatu du

 

Joan den urtean, BIC Gipuzkoa lurraldeko ekintzaileek aurkeztutako 250 ekimenez arduratu zen; hau da, % 20ko gehikuntza izan da aztertutako proposamenen kopuruari dagokionez. Horietatik 43 enpresa-proiektu berriei laguntzeko Ekintzaile-Txekintek programan sartu dira, eta beste 21 enpresetan barne-ekintzailetzari laguntzeko Barnetekin-Ekintzaile programan. Programa horien esparruan guztira 1.860.000 euroko laguntzak eman dira. Gainera, 2017an, BIC Gipuzkoak 35 start-up sortzen lagundu du.

Joan den urtean BIC Gipuzkoak egindako lanak islatu egiten du lurraldean ekintzailetza-jarduerak
gora egin duela. Hala, azken urteetan izandako joera finkatu da. 2017an 250 ekimen aztertu ziren;
hau da, aurreko urtearekiko % 20ko gehikuntza izan da. BIC Gipuzkoak, Ekintzaile-Txekintek eta
Barnetekin-Ekintzaile bere bi laguntza-programen bitartez, 64 ekimeni babesa eman die; hau da,
% 12ko hazkundea egon da 2016arekiko. Halaber, Business Innovation Center Gipuzkoak
bultzatutako start-upei dagokienez, % 29 gehiago sortu dira (% 29ko igoera): 35 enpresa gehiago
2017an.

Start-up berri horiek batez ere sektore hauetan dihardute: teknologia digitalak (% 26), bioosasuna
(% 20), 4.0 industria (% 17) eta industria-esparrua (% 14). Era berean, 35 enpresa berri horien
artean daude sektore hauetan (besteak beste) bildutako ekimenak: kirola, zerbitzuak, energia,
aeronautika, ekonomia zirkularra eta material berriak. Oro har, 35 enpresa berri horiek ia 30 milioi
euroko bolumeneko inbertsioak eta goi-kualifikazioko 400 lanpostu sortzea aurreikusi dute datozen
bost urteetarako.

BIC Gipuzkoak joan den urteko jardueraren balantze hau aurkeztu du gaur goizean izandako
prentsaurrekoan. Bertan parte hartu dute Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak,
Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka Departamentuko forudiputatuak
eta Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendariak.

25 urteen balantzea

BIC Gipuzkoak aurten betetzen du bere 25. urteurrena balantze honekin: onartutako 732 proiektu,
eta sortutako 359 enpresa eta beste 108 enpresa dibertsifikatu. Zifra horiek Gipuzkoako ekintzaile-jardueraren gehikuntza jarraitua adierazten dute, baita horiek lurraldearen lehiakortasunean egindako ekarpenaren aintzatespena ere. 25 urteotan, BIC Gipuzkoak aztertu eta babestutako proiektuek ere aldibereko bilakaera izan dute garapen zientifiko eta teknologiko berriekiko eta, baita ere, merkatuaren behar berriekiko. BIC Gipuzkoak babestutako ekimen guztiek eduki berritzaile handia eta merkatuko aukera handiak dituzte, ahalmen handiko negozio-ereduekin, susperraldian dauden sektoreetarantz betiere bideratutako etorkizuneko apustuan oinarrituta.

BIC Gipuzkoak babestutako proiektuen iraupen-indizea bereziki garrantzitsua da. Izan ere,
merkatura atera ziren ekimen ekintzaileen % 80k jardunean jarraitzen dute gaur egun; eta,
gainera, horietako asko erreferente nabarmen gisa sektore eta jarduera berritzaileetan.

Historia pixka bat 

BIC Gipuzkoa 1993an sortu zen Europako Batzordearen XVI. Zuzendaritza Nagusiak emandako
bultzadaren ondorioz. Horren helburua zen Europako eskualdeetan garapen ekonomikoa eta
enplegua bultzatuko zuten enpresa-jarduerak sor zitezen ahalbidetzea. Bultzada horrekin batera,
Eibarko Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazioari esker, posible izan zen BIC
Berrilan sortzea, berrikuntza sustatzeko eta beren ingurune ekonomikoan eta sozialean balio
erantsi iraunkorra ekartzeko gai izango ziren enpresak sor zitezen bultzatzeko.

Bere hastapenetatik jadanik —Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentro gisa—, BIC
Berrilanek zenbait jardun-ildotan lan egin du: enpresak sortzen laguntzea, negozioak eta jarduerak
dibertsifikatzea, Berrikuntza sustatzea eta kultura ekintzailea garatzea.

Gaur egun, Saiolan-ek ekintzailetzari laguntzeko Arrasaten egindako jarduerak ere integratu
ondoren, BIC Gipuzkoak finkatu egin du bere jarduera lurraldearen garapenerako eragile gisa, eta
behar adinako gaitasuna du Gipuzkoako ekintzaile eta enpresa berrien behar zehatzei aurrea
hartzeko, horietara egokitzeko eta horiei erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzaren —SPRI— eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren % 50eko partaidetzaz, BIC
Gipuzkoa BICen euskal sarean sartuta dago BIC Arabarekin, BIC Bizkaiarekin eta Bizkaia
Ezkerraldearekin batera. Erreferentziazko agentea da lurraldeko ekosistema ekintzailean, eta
aliantza-sare bat sortu du unibertsitate, enpresa, zentro teknologiko eta erakunde publiko

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.