emekin gipuzkoa
Albisteak 30 Azaroa, 2018

150 emakume ekintzaile baino gehiago elkartu dira gaur Kursaalen emakume ekintzaileen iraganari, orainari eta etorkizunari buruzko hausnarketa egiteko.

Markel Olano diputatu nagusiak ireki du Emekin programak abian daramatzan 10 urte hauetan bertan parte hartu duten emakume ekintzaile guztien omenezko ekitaldia.
-

Markel Olano diputatu nagusiak ireki du Emekin programak abian daramatzan 10 urte hauetan bertan parte hartu duten emakume ekintzaile guztien omenezko ekitaldia.  Emekin programa 2007an jarri zuen abian Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta emakumeek sortutako proiektu ekintzaileak sustatzea eta prozesu guztian laguntzea du helburu, horrela, gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak gainditzeko. Ekitaldia Kursaalen egin da, eta Emekin programan parte hartu duten 150 emakume baino gehiago izan dira bertan.

Emekin programa arlo pribatuaren eta publikoaren arteko elkarlanaren emaitza da, Gipuzkoako Foru Aldundiak ASPEGI eta Laboral Kutxarekin batera aurrera daramana, Europako Gizarte Funtsak % 50 finantzatuta. 10 urte horietan, emakume ekintzaileek 849 enpresa sortu dituzte, 1.189 lanpostu sortu dituztenak; 1.775 emakumeri egin zaizkie elkarrizketak; 1.591 sartu dira Emekin programan, eta guztira, 1.167 bideragarritasun plan egin dira. Laguntza pertsonalizatua eskaintzen zaie programan parte hartzen duten emakumeei, proiektuaren jarraipen osoa egiteaz gain: harrera, informazioa, prestakuntza, tutoretza, bideragarritasun plana eta laguntza lehen urtean, proiektua abian jartzen denetik hasita.

«Gipuzkoako Foru Aldundiak apustu sendoa egin dugu ekintzailetasun eta berrikuntza balioak sustatzeko» adierazi du diputatu nagusiak. «Garrantzitsua da beren proiektua abian jarri nahi duten emakumeei behar duten laguntza ematea eta babestea.   Gizarte lehiakorragoa eta bidezkoagoa eraiki nahi badugu, ezinbestekoa da emakumeen presentzia eta parte hartzea bermatzea, baita arlo ekonomikoan ere».

Ekitaldiak ekintzailetasunaren balioak gizarteratzea eta esperientziak partekatzea du xede. Horrela, diputatu nagusiaren hasierako hitzen ondoren, mahai inguru bat izan da eta bertan parte hartu dute Ainhoa Aizpuru Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatuak, Nerea Ibáñez ASPEGIko lehendakariak, eta Iñaki Altuna Laboral Kutxako Donostialdeko zuzendariak, eta hausnarketa egin dute Emekin programaren 10 urteak, emakume ekintzaileei laguntzeko programa bat izaten jarraitu beharra, egungo egoera, eta ekintzailetasunaren etorkizuna ardatz hartuta.

Ondoren, bideo emanaldi bat izan da, non Emekin programari esker abian jarri diren hiru enpresa proiekturen lekukotza jasotzen den. Bertan agertu dira Aitziber Olano, Leorpe txakur eta katuen egoitzaren sortzaile eta zuzendaria; Jaione Izagirre, Hegalak kirol zentroaren sortzaile eta zuzendaria; eta Olatz eta Garazi Lizarralde ahizpak, Sweet Roma pastel dendaren sortzaile eta zuzendariak.

Azkenik, topaketa amaitzeko, bigarren mahai ingurua izan da, Emekin programan parte hartu duten beste hiru emakume bertan zirela:  Maite Garmendia, Maitte enpresaren sortzailea eta zuzendaria, eramateko etxeko janaria prestatzen duena, eta Emekin programaren lehenengo urtean parte hartu zuen lehenengo emakumea; Lorea Uranga, Basque Destination turismo agentziaren sortzaile eta zuzendaria, 2013ko programan parte hartu zuena; eta Laura Céspedes, Lasarte-Oriako CoWorking lan espazioaren sortzaile eta zuzendaria, 2017ko programan parte hartu duena. Hiru emakumeek beren esperientziak, proiektuak, beldurrak, lorpenak eta erronkak partekatu dituzte antzeko prozesuak bizi izan dituzten eta topaketan elkartu diren emakumeekin.

 

10 urte eta etorkizun oparoa aurrean

Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburu estrategikoetako bat da pertsonen arteko desberdintasunak murriztea eta ekonomia suspertzearen alde lan egitea, eta Emekin programak bi helburu horiei erantzuten die. «Lehiakortasunik gabe ezin da bermatu gizarte ongizatea, eta ongizaterik gabe ezin da lehiakorra izan» esan du Markel Olanok. Emekin Gipuzkoako enpresa eta ekoizpen sarearen lehiakortasuna sustatzen duen euskarria da, betiere, berrikuntzara bideratuta, ekintzailetasuna sustatuta, eta jakintza garatuta.

Emekin programa abian jarri zen urtean, 2007an, % 6,4ko aldea zegoen gizon eta emakumeen ekintzailetasun jardueraren tasan, eta desberdintasun hori jaisten joan da urtez urte, 2016an % 0,2ra iritsi arte. Azken datuen arabera, Gipuzkoan eta Euskal Autonomi Erkidegoan  desberdintasuna % 0,2koa da, eta estatuan, berriz, % 1,1ekoa.

«Ekintzailetasunaren aldeko gure erronka irmoa da; desberdintasunei aurre egiten ari gara hori delako gure helburua: Gipuzkoa desberdintasunik gutxien duen Europako lurraldeetako bat izatea nahi dugu» adierazi du Markel Olano diputatu nagusiak. «Nahiz eta datuek hobera goazela erakutsi, bide luzea dago egiteko. Emekin programa bultzatu eta indartu nahi dugu, zuen guztion laguntzaz. Aukera berdintasuna sustatzen duen programa bat delako eta emakumeen papera indartzen duelako arlo ekonomikoan, bultzatzen ari garen etorkizuneko Gipuzkoan».

info+: www.gipuzkoa.eus

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.