I+G+B
Elkarrizketak 5 Marzo, 2025

Vaillant Groupek aire-ur bero bonba berri bat merkaturatu du, eraginkorragoa eta zarata-mailak murrizten dituena

Behin Split proiektua amaituta, Europako merkatuan makinak merkaturatzen hasi da, eta 30.000 salmenta izatea aurreikusten du. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa jaso du.
-

Vaillant Groupek, Split proiektuari esker, aire-ur bero bonba ekipo berriak garatu ditu. Makina berriek klimatizazioa (hotza eta kalefakzioa) eta etxeko ur beroa (UBS) eskaintzen dituzte, 3 eta 8 kW bitarteko ahalmenarekin. “Makinak duten abantaila nagusia zarata-maila baxua eta eraginkortasun handia dira”, nabarmendu du Aitor Urkiolak, Saunier Duval Clima enpresako  I+Gko zuzendariak, Vaillant Groupek Araban duen konpainia. 

Split proiektuak hozte-zirkuituak garatzen ditu, bero bonben Split aplikazioetan erabiltzeko. Aplikazioak barneko eta kanpoko unitate bat konektatzen du hozte-hodien bidez. “Proiektu honek hozte-zirkuituak garatu ditu R32 hozgarriarekin, eraginkortasun, zarata eta lan-tenperaturen prestazioak ziurtatzeko”, azpimarratu du konpainiako ordezkariak. 

Proiektua garatu ondoren, helburua zen merkatura ateratzean ezarritako ingurumen-arauak betetzen zituen produktu bat eskaintzea. Eta, gainera, ohikoek baino ingurumen-inpaktu txikiagoa duen hozgarri bat sortzea. Horren harira, “iazko urte amaieratik makina berriak saltzen ari dira”, adierazi du Urkiolak. 

Bezeroarentzako abantailak

Split sistema berriek bezeroen beharrei erabateko konponbidea ematea dute helburu. “Instalazio-distantzien eta -altueren balioak eskaintzen ditu, erabiltzaile-kasu gehienak eta merkatuko zarata-maila baxuenetako bat betetzeko”, ziurtatu du. Gainera, “funtzionamendu-tenperatura lehiakorrak eta Split bero bonben segmentuaren eraginkortasun handienetako bat” ere eskaintzen ditu.  

Aitor Urkiolaren hitzetan, aire-ura bero bonba berriak “etxebizitzetara eta etxebizitza-eraikinetara bideratutako merkatuan erabiltzen dira”. Etorkizunera begira, produktu berria “batez ere Europako merkatuan” komertzializatzea da asmoa, Urkiolak dioenez. Konpainiaren helburua da “ekipo berrien 30.000 unitate saltzea”, gaineratu du. 

Proiektua SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programak finantzatu du 2022, 2023 eta 2024 urteetan. Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroak (CDTI) diru-laguntzak ere eman ditu, partzialki itzultzekoak. “SPRI Taldearen laguntzari esker, gure kostuen zati handi bat ordaindu ahal izan dugu, arreta paregabearekin eta zalantzak argitzeko eskuragarritasun ezin hobearekin”, azpimarratu du. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Carlos  Infante  (Cegasa  Energía):  “Energia  biltegiratzeak  sarea  indartzeko  eta  sistema  elektrikoari  egonkortasuna  emateko  aukera  ematen  du”

Carlos Infante (Cegasa Energía): “Energia biltegiratzeak sarea indartzeko eta sistema elektrikoari egonkortasuna emateko aukera ematen du”

Euskal konpainia aurrera doa LFP litiozko bateriadun BESS soluzioen eredu baterantz, eta bere presentzia handitu du proiektu handietan eta merkatu berrietan, hala nola itsasontzigintzan.

Alfe  Cutting  Europan  erreferentea  da  ebaketa  industrialeko  erreminten  fabrikazioan,  eta  300.000  produktu  baino  gehiagoko  eskaintza  du
13/05/2026 Nazioartekotzea

Alfe Cutting Europan erreferentea da ebaketa industrialeko erreminten fabrikazioan, eta 300.000 produktu baino gehiagoko eskaintza du

Enpresa bizkaitarra Italiako Comesa enpresak erosi berri du, eta Europan, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan dihardu, batez ere.

Ayesa  Digital  zibersegurtasun  poskuantikoa  industrian  txertatzeko  proiektu  baten  buru  da
12/05/2026 I+G+B

Ayesa Digital zibersegurtasun poskuantikoa industrian txertatzeko proiektu baten buru da

Enpresa Espainiako eta Latinoamerikako zerbitzu digitalen hornitzaile nagusietako bat da, eta Hazitek programak finantzatutako BAQURA proiektuan parte hartzen du.

CIMICOk  hondakin-uren  tratamendurako  teknologia  berritzaileak  eskaintzen  ditu

CIMICOk hondakin-uren tratamendurako teknologia berritzaileak eskaintzen ditu

Donostiako enpresak ingeniaritza, biologia eta digitalizazioa batzen ditu bere aplikazioetan

Sentinel  Eventsek  aisialdiko  segurtasuna  ulertzeko  modu  berri  bat  diseinatu  du
11/05/2026 Ekintzailetza

Sentinel Eventsek aisialdiko segurtasuna ulertzeko modu berri bat diseinatu du

Sentinel eskumuturrekoak larrialdietan prebentzioa, kontrola eta erantzuna uztartzen ditu.

EXFAN  proiektuak  hegazkintzako  propultsioaren  eraginkortasuna  hobetzen  du
08/05/2026 I+G+B

EXFAN proiektuak hegazkintzako propultsioaren eraginkortasuna hobetzen du

Egile gipuzkoar konpainia EXFANeko kide da, erregai-piletan soberan dagoen beroa propultsiorako energia erabilgarri bihurtzeko ekimena.

Ormola,  kanpoko  argiteriarako  injekzio-moldeen  fabrikatzaile  europar  handiena
07/05/2026 I+G+B

Ormola, kanpoko argiteriarako injekzio-moldeen fabrikatzaile europar handiena

Azpeitiko enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta urtean negozioa % 15 handitzea aurreikusten du

Vyne  HR,  adimen  artifizialarekin  talentu-hautaketa  prozesuen  etorkizuna
07/05/2026 Ekintzailetza

Vyne HR, adimen artifizialarekin talentu-hautaketa prozesuen etorkizuna

Arabako startup-ak 4YFN 2026 nazioarteko azokan parte hartu du SPRI Taldearen eskutik, bere talentua kudeatzeko plataforma adimendunarekin.

Glualek  nazioartean  duen  posizionamendua  bultzatzen  du,  soluzio  hidrauliko  aurreratuetan  espezialista  gisa
06/05/2026 Berrikuntza

Glualek nazioartean duen posizionamendua bultzatzen du, soluzio hidrauliko aurreratuetan espezialista gisa

Euskal ETEak Santiago Bernabeu estadioko belar atzeragarriaren diseinuan parte hartu du, ingeniaritza ikonikoko proiektuan 

Iruma  Ekialde  Ertaineko  sektore  siderurgikoaren  bila  abiatu  da
06/05/2026 Nazioartekotzea

Iruma Ekialde Ertaineko sektore siderurgikoaren bila abiatu da

Gipuzkoako enpresa 50 urte baino gehiagoko esperientzia du, eta irtenbide industrialak eta bezeroen beharretan oinarritutako zerbitzu globala eskaintzen ditu. Urtean 6,5 milioi euro inguruko fakturazioa du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.