Elkarrizketak 7 otsaila, 2023

Rulisa-ren zehaztasuna funtsezkoa da aire-sorgailuen mugimenduan

Europan erreferente den ETE arabarrak haize-erroten hegalen funtzionamendurako kritikoak diren piezak ekoizten ditu
-

Rulisa familia-enpresa Gamarrako industrialdearen erdian kokatuta dago duela 35 urtetik, eta nitxokoa den jarduera bat garatzen du; banatzaile hidraulikoak fabrikatzen ditu, pieza biziki espezializatuak, ezinbestekoak direnak, esaterako, aire-sorgailuen hegalak mugitzeko. Horixe da 23 profesionalez osatutako ETE honen zehaztasun-maila, eta bere espezializazioari esker, Estatuko fabrikatzaile onena eta Europako hiru onenetako bat bilakatu da, halaxe dio enpresako kudeatzaile Iñaki Delgadok.

 Nola iritsi zarete honaino?

Nire ustez, honaino iristeko behar dena da ahalegina, lana eta dedikazioa. Jakina, gurea bezalako ETEek asko arriskatu behar dute inbertsioekin, gehienetan jakin gabe bezeroek zein lan bolumen emango diguten.

Zein tamaina eta material erabiltzen dituzue?

Bloke hidraulikoak era askotakoak izan litezke, bai tamainari eta bai materialei dagokienez. Altzairu, burdinurtu, aluminio eta herdoilezinak erabiltzen ditugu, eta metakrilatozko bloke txikiak ere egiten ditugu arlo didaktikorako (gehienbat unibertsitateetarako). Blokeen tamaina, berriz, asko aldatzen da, hasi esku ahurrean sartzen direnetatik eta 2.500 kilo dituztenetaraino.

Pieza horiek gabe aire-sorgailuen hegalek ez lukete funtzionatuko… Horrela da, ezta?

Gure blokeek instalazioaren potentzia erregulatzen dute errotorearen hegalek haizearekiko duten posizioaren bidez. Baita ere esan liteke galgaren parte direla. Haize zakarra dabilenean, hegalak bandera posiziora arte biratu daitezke, errotorea geldiarazteraino.

Hogei urteko ibilbidea egin duzu enpresan. Zure ustez zer aldatu da harrezkero?

Dena aldatu da. Duela 20 urte langileen eskuak ziren garrantzitsuena, artisauak ginen. Gaur egun, ordea, goi-mailako teknologia iritsi da eta piezak ia ez dira manipulatzen mekanizatu prozesuan.

Gustura zaude 2022ko ekitaldiarekin?

Oro har, 2022a nahiko urte ona izan da. Egia da merkatuan ziurgabetasuna nagusitu dela, eta ezin izan dugula egin epe luzerako aurreikuspenik, baina gustura gaude azken emaitzarekin.

Zein dira 2023rako helburuak?

Aro guztiz digital batean gaude, eta Rulisa-k bide horri ekin nahi dio. Horregatik, aurten lantegiko datuak atzemateko sistema bat ezarri nahi dugu, papera ahalik eta gehien murrizteko eta fabrikazioan gertatzen denaren denbora errealeko ikuspegi bat izateko. Horrela, produkzio-prozesuak arintzea lortuko dugu.

Bukatzeko, badut jakin-mina. Nondik dator enpresaren izena, Rulisa?

Bloke hidraulikoez gain, beste produktu bat ere fabrikatzen dugu, eta produktu horri zor dio izena. Gurpil libreak (ruedas libres) dira, transmisio-mekanismo konplexurik gabeak, zeintzuei esker ardatzek norabide bakarrean biratzen duten, beste norabidea blokeatuz.

Lotutako albisteak

Seigarbost,  hondakinen  edukiontzietan  sarraila  adimendunak  eskaintzen  dituen  Gipuzkoako  ETEa
17/02/2026 I+G+B

Seigarbost, hondakinen edukiontzietan sarraila adimendunak eskaintzen dituen Gipuzkoako ETEa

Enpresak SPRI Taldearen Zabaldu programako laguntza jaso du nazioartekotze-proiektua indartzeko

Cevisa,  munduko  liderra  alakagailu  eramangarrien  diseinuan  eta  fabrikazioan
16/02/2026 I+G+B

Cevisa, munduko liderra alakagailu eramangarrien diseinuan eta fabrikazioan

Gasteizko enpresak 60 herrialdetan baino gehiagotan saltzen du eta zibersegurtasun industrialeko programaren baitan SPRI Taldearen laguntza jaso du

Uraldi,  lurrunaren  kontrako  lehen  sistema  automatikoa  diseinatu  duen  ispilu  teknologikoen  fabrikatzailea
04/02/2026 Berrikuntza

Uraldi, lurrunaren kontrako lehen sistema automatikoa diseinatu duen ispilu teknologikoen fabrikatzailea

Busturiako enpresak SPRI Taldearen Hazinnova programaren laguntza jaso du eta bere ispiluetan LED argiztapena, Bluetooth® bozgorailuak edo ukipeneko sakagailuak eskaintzen ditu

Asier  Albizu  (Biolan):  “Gure  biosentsoreek  ez  dute  erreaktibo  toxikorik  erabiltzen  eta  oso  diagnostiko  azkarra  egiteko  aukera  ematen  dute”
29/01/2026 I+G+B

Asier Albizu (Biolan): “Gure biosentsoreek ez dute erreaktibo toxikorik erabiltzen eta oso diagnostiko azkarra egiteko aukera ematen dute”

Enpresa bioteknologikoak, egoitza Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoan duena, oso-osorik diseinatzen, garatzen eta fabrikatzen ditu bere soluzio analitikoak Zamudion, berrikuntza, digitalizazioa eta jasangarritasuna uztartuz. Mundu osoan zehar dauden 11 ordezkaritza komertzialen bidez, nazioarteko presentzia du.

Syngoi  Technologies:  “DNA  sintetikoa  modu  azkarragoan,  seguruagoan  eta  terapia  aurreratuetarako  era  moldagarriagoan  fabrikatzen  dugu”
22/01/2026 I+G+B

Syngoi Technologies: “DNA sintetikoa modu azkarragoan, seguruagoan eta terapia aurreratuetarako era moldagarriagoan fabrikatzen dugu”

Enpresa bioteknologikoak teknologia propioa garatzen du Bizkaian, denborak eta arriskuak murrizten dituena eta nazioarteko proiekzioa indartzen duena, Artis Biosolutions enpresa estatubatuarrean integratu ondoren.

Biodatupek  saiakuntza  klinikoen  digitalizazioa  bermatzen  du
08/01/2026 I+G+B

Biodatupek saiakuntza klinikoen digitalizazioa bermatzen du

Gipuzkoako enpresa BioBizkaiarekin lankidetza bat hasi du, pazienteen jarraipena eta monitorizazio adimenduna hobetzeko helburuarekin.

IIndus3D  fabrikazio  aditiboan  aritzen  da,  eta  muturreko  abenturetarako  ibilgailuen  proiektu  berri  bat  garatzen  ari  da
08/01/2026 I+G+B

IIndus3D fabrikazio aditiboan aritzen da, eta muturreko abenturetarako ibilgailuen proiektu berri bat garatzen ari da

Gasteizko enpresak Ekintzaile programako SPRI Taldearen laguntza jaso du produktua 2026an merkaturatzeko

Electro-Intrusion:  “Urak  bultzatutako  materialek  teknologia  autosostengarrien  belaunaldi  berri  baten  hasiera  markatzen  dute”
30/12/2025 I+G+B

Electro-Intrusion: “Urak bultzatutako materialek teknologia autosostengarrien belaunaldi berri baten hasiera markatzen dute”

CIC energiGUNEk koordinatutako proiektu europarrak uraren eta silizioaren bidez energia sortzea lortu du.

Hepyc  Manufacturing,  hariztaketa-tresnetan  liderra
23/12/2025 I+G+B

Hepyc Manufacturing, hariztaketa-tresnetan liderra

Hernaniko enpresak SPRI Taldearen Konpetentzia Digital Profesionalen programaren dirulaguntza jaso du eta negozioaren % 4 I+Gra bideratu du

Biwin2:  Mahastizaintzako  eta  ardogintzako  hondakinak  material  biodegradagarri  bihurtzea
22/12/2025 I+G+B

Biwin2: Mahastizaintzako eta ardogintzako hondakinak material biodegradagarri bihurtzea

Gaiker buru duen ekimenak Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzea eta lehengai fosilekiko mendekotasuna murriztea du helburu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.