I+G+B
Albisteak 25 ekaina, 2025

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen zentroetan.
-

2025eko ekainaren 26tik uztailaren 28era egongo da irekita

2025 Azpitek programaren helburua da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako zentro teknologikoen ikerketa-gaitasunak hobetzea. Programa bat dator Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030) eta Horizon Europa esparru-programarekin. Haren helburua da Euskadi berrikuntzan eta jasangarritasunean eskualde aurreratuenen artean kokatzea.

Azpiegiturak eta ikerketa-ekipoak eskuratu, instalatu eta eguneratzera bideratzen dira dirulaguntzak, horiek aukera emango baitute aurrera egiteko Euskadiren garapenerako hiru funtsezko eremu estrategikotan:

  • Trantsizio teknologikoa eta digitala: Teknologia digitalak eta fisikoak erabiltzea sustatzea, EAEko industriaren lehiakortasuna hobetuko duten produktu eta soluzio berriak garatzeko.
  • Trantsizio energetikoa eta klimatikoa: Babesa ematea energia jasangarrien eta ekonomia zirkularraren ikerketari, baliabide naturalen kontsumoarekin lotuta ez dagoen hazkunde ekonomia sustatzeko.
  • Trantsizio soziala eta osasunekoa: Biztanleria zahartzearen eta etorkizuneko osasuneko krisien erronkei erantzutea osasun-sistema jasangarri bat garatuz.

2025eko ekitaldirako, programak 9 milioi euroko aurrekontua du, eta baliteke % 50 arte areagotzea, aurrekontu-kreditu gehigarrien eskuragarritasunaren arabera.

 

Inpaktu handia EAEko ikerketan

Azpitek 2025 programak hainbat abantaila nabarmen eskaintzen ditu Euskadiko teknologia- eta ikerketa-zentroentzat.

Finantzatutako azpiegituretan espero den inpaktuak honako hauek barne hartzen ditu: argitalpen zientifikoak sortzea, doktore-tesiei babesa ematea, lankidetzako ikerketa-proiektuei ekarpena egitea eta patenteak sortzea. Gainera, azpiegiturak hirugarrenei irekitzea baloratuko da, tokiko eta nazioarteko eragileek erabiltzea sustatuko da eta teknologia industriara eramatea bultzatuko da.

Finantzaketa nabaria

Azpitek 2025 programak finantzaketa handia ematen du: gaitasuna du gastuen % 100 estaltzeko ekonomikoak ez diren jardueretan, eta % 50 arte jarduera ekonomikoetan. Horrek esan nahi du zientzia- eta teknologia-aurrerapenera bideratutako jarduerak egiten dituzten ikerketa-zentroek, irabazi-asmorik gabekoek, aukera dutela haien proiektuetarako finantza-laguntza osoa jasotzeko. Jarduera ekonomikoetan —barne hartzen dituzte merkataritza-helburuak eta diru-sarrerak sortzekoak dituztenak— dirulaguntzak gastuen erdia asetzen du. Finantzaketa horrek aukera ematen die onuradunei bestela agian haien irismenetik kanpo egongo ziren proiektu handinahiak eta garestiei ekiteko. Horrela, mundu-mailan lehiatsuak izaten jarraitzeko beharrezko teknologia aurreratuen azpiegiturak eskuratzea eta eguneratzea errazten da.

Lankidetza bultzatzea

Azpitek 2025 programara sartzeak honetarako aukera izatea dakar: erakunde onuradunen ikerketa eta garapeneko (I+G) gaitasuna nabarmen sustatuko duten abangoardiako azpiegiturak eskura izatea. Azpiegitura modernoak funtsezkoak dira puntako ikerketak egiteko eta teknologia berriak garatzeko. Azpiteken laguntzarekin, zentro teknologikoek aukera dute ekipo aurreratuak eskuratzeko, laborategi espezializatuak ezartzeko eta instalazioak hobetzeko. Horrek, berrikuntza errazteaz gain, talentua eta nazioarteko lankidetzak erakartzen ditu, eta Euskadiko zentroak lider gisa kokatzen ditu nor bere alorretan.

Ikerketaren inpaktu sozioekonomikoa

Azpitek 2025 programaren inpaktu sozioekonomikoa nabarmena da. Ikerketa- eta teknologia-zentroetako industria-lehiakortasuna hobetuta, programak zuzenean egiten dio ekarpena Euskadiko garapen ekonomikoari. Azpiegitura aurreratuek produktu eta zerbitzu berritzaileak garatzeko aukera ematen diete tokiko enpresei, haien prozesu produktiboak hobetzeko eta merkatu berrietara sarbidea izateko. Gainera, programak enplegu kualifikatua sortzea eta EAEko enpresa-ehuna indartzea sustatzen du. Era berean, garrantzitsua da gizarte- eta ingurumen-inpaktua ere, Azpietekek finantzatutako ikerketek eta garapen teknologikoek erronka kritikoei ere heltzen baitiete, hala nola ingurumen-jasangarritasuna, energia-trantsizioa eta osasun publikoa, horrela biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuta.

 

Zentro batzuk emaitzak ari dira lortzen dagoeneko

Lortek eMobility erreferentea da elektromugikortasunari eta energia biltegiratzeari aplikatutako laser-loturako teknologietan. Haren laser-zelula Azpitek programaren laguntzarekin garatu da, eta goitik behera aldatu du fabrikazio adimentsua esparru horietan. Energiaren elektromugikortasunean eta biltegiratzean duen ikuspegiak adituek alor horietan duten prestakuntza bultzatu du, teknologia-aurrerapenari eta hazkunde ekonomikoari ekarpena eginda.

Arrakasta izan du nanoGUNE ikerketa-zentroak ere, eta nanofabrikazio-instalazioak hobetu ditu Azpiteken laguntzarekin. Hobekuntza horiek aukera eman diote zentroari nanoteknologiaren ikerketako erreferente gisa posizionatzeko, nazioarteko lankidetzak erakarrita eta teknologia EAEko sektore industrialera eramatea sustatuta.

 

Nor izan daiteke onuradun?

Laguntzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean integratutako foku anitzeko zentro teknologikoei daude bideratuta. Funtsek aukera emango diete erakunde onuradunei inbertsio erabakigarriak egiteko ikerketa-azpiegituretan, eta, horrela, ekarpen nabarmena egingo diote euskal industria-sarearen lehiakortasunari eta jasangarritasunari.

Hautaketa-prozesua norgehiagoka erregimenean egingo da, eta irizpide hauetan oinarrituko da: kalitate teknikoa, egokitzapena, inpaktu zientifiko-teknologikoa eta ustiapen-eredua. Proiektu bakoitzaren zenbatekoa 100.000tik 1.000.000ra euro artekoa izango da, eta areagotzeko aukera egongo da oso proiektu berezietan.

Erakunde interesdunek uztailaren 28era arteko epea izango dute eskaerak aurkezteko.

Lotutako albisteak

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Euskadik  Estatuko  Bioteknologia  azokarik  garrantzitsuena  hartuko  du  2026an
09/10/2025 I+G+B

Euskadik Estatuko Bioteknologia azokarik garrantzitsuena hartuko du 2026an

Azoka antolatzeko lekukoa jaso dute gaur goizean Jaione Ganzarain, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordeak eta Cristina Múgica, Bizkaiko Foru Aldundiko Lurralde Lehiakortasunerako eta Kanpo Sustapenerako zuzendariak

Ikusmen-ek  elikagaigintzako  eta  packaging-eko  kalitate-kontrola  aldatu  egin  du  AAn  oinarritutako  Ikusmen  Artifizialaren bidez

Ikusmen-ek elikagaigintzako eta packaging-eko kalitate-kontrola aldatu egin du AAn oinarritutako Ikusmen Artifizialaren bidez

Enpresaren konponbide automatizatuek aukera ematen dute produkzio-prozesu osoan begi-ikuskapena egiteko, lehengaitik hasita, azken ontziratzera.

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza  joeren topagune izango da berriro
03/10/2025 I+G+B

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.