Delteco-ko arduradunak, Zumaiako fabrikan.
Elkarrizketak 29 iraila, 2025

Delteco, robotikarekin makina-erreminta eraldatzen duen enpresa

Zumaiako enpresak 54 urte ditu eta robotekin beren kabuz lan egiten duten makinak eskaintzen ditu.
-

Delteco makina-erremintaren salerosketa eraldatzen ari den Zumaiako enpresa bat da. 54 urteko ibilbidea du eta hamarkada bat da robotekin beren kabuz lan egiten duten makinak eskaintzen dituela. Enpresak arintasuna eskaintzen die bezeroei, 50 makina inguruko stock iraunkorrari esker.

Enpresa 1971n sortu zuen Eibarren Esteban Aranbarrik, oraingo presidente Xabier Aranbarriren aitak, eta hasieratik dihardu makina-erremintaren salerosketan.

2019an lekualdatu zen Zumaiako oraingo kokalekura, Korta industrialdera. «Espainian makina-erreminta inportatzen duen enpresarik handiena gara, eta estatu mailan multinazional garrantzitsuen esklusibotasuna dugu, hala nola Koreako DN Solutions edo Alemaniako Hermle», azaldu dute Xabier Aranbarrik, presidenteak, eta Ainara Rodríguezek, Robotikako Negozioaren garapenaren arduradunak.

Zumaiako pabiloian berrogeita hamar produktu baino gehiagoko stocka dute, eta bertan mekanizazioko zentroak eta tornuak dituzte, baita elektroerosioko eta mandrinatzeko makinak ere. «Gure stock horrek gaur egun 50 makina inguru ditu, eta haiei esker oso bizkorrak gara bezeroek soluzioak eskatzen dizkigutenean».

Duela 9 urte, enpresak jauzi kualitatiboa eman zuen Robotikako Saila sortuta. «Geure balio erantsia da. Ingeniaritza osorik garatzen dugu eta makina robotarekin batera saltzen dugu; gure zedula automatizatu propioak garatu eta espazioak sortzen ditugu, robotak makinekin batera lan egiteko, gizakiek esku hartu gabe, eta horrek aukera ematen du eguneko 24 orduetan lan egiteko»

Bezeroaren neurrira egindako soluzioa da, eta horrek lehiakideetatik bereizten du. «4 hilabeteko lana da; bi hilabete gure enpresan muntaketa eta probak egiteko, eta beste bi bezeroarenean. Giltza eskurako proiektuak dira guztiak, bezeroaren neurrira eginak».

Deltecok, hornitzaile esklusiboa denez, Espainian eta Portugalen oinarritzen ditu salmentak. Plantilla 75 pertsonak baino gehiagok osatzen dute, eta ordezkaritzak ditu Bartzelonan, Madrilen, Levanten eta Portugalen. I+G gero eta garrantzitsuagoa da eta urteko fakturazioaren % 20-30 inguru bideratzen dute horretara (45 milioi euro inguru).

Enpresak urtean 150 makina saltzen ditu batez beste. Koreako DNS Solutions multinazionalarekin bakarrik, urtean 110 lortzen ditu. Robotikako alorrean, urtean 15 zedula automatizatu inguru fabrikatzen ditu, eta lan horrek «lan handia eta etengabe ikastea eskatzen du».

Etorkizunera begira, erronka nagusia automatizazioarekin lotuta dago. «Makinen erosketan jarraituko dugu oinarria izaten, baina robotikaren sailean hazi egin nahi dugu, bezeroek horren beharra dutela ikusten baitugu». Beste erroka bat talentua erakartzea da, eta robotika bezain alor teknologiko batean talentu hori mantentzea lortzea.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

Tecmanek  40  urte  bete  ditu,  instalazio  eta  energiaren  kudeaketa  adimenduna  oinarri  hartuta
04/12/2025 I+G+B

Tecmanek 40 urte bete ditu, instalazio eta energiaren kudeaketa adimenduna oinarri hartuta

Bizkaiko enpresak I+Garen aldeko apustua indartu du, mantentze-lan prediktiboen, AAren eta datu-zentroen arloko proiektu berriekin.

Erysafety:  nola  saihestu  farmakoen  eragin  kaltegarriak
25/11/2025 I+G+B

Erysafety: nola saihestu farmakoen eragin kaltegarriak

CIC bioGUNE proiektu horren parte da, eta sendagaien segurtasunaren ebaluazio zehatzagoa egiteko eredu bat garatzea du helburu.

Heuristik:  “Pazienteen  identifikazioan  munduko  erreferente  bihurtu  nahi  gara”
24/11/2025 I+G+B

Heuristik: “Pazienteen identifikazioan munduko erreferente bihurtu nahi gara”

Bizkaiko enpresak adimen artifizialeko soluzioetan espezializatuta dago, eta bere teknologia osasun-arloan aplikatzen du, ospitaleetako segurtasuna eta eraginkortasuna hobetzeko.

Cyber  Surgeryren  helburua  da  bizkarrezurreko  robot  kirurgikoa  Estatu  Batuetan  barneratzea
24/11/2025 I+G+B

Cyber Surgeryren helburua da bizkarrezurreko robot kirurgikoa Estatu Batuetan barneratzea

Gipuzkoako enpresak, teknologia medikoan erreferenteak, SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Alerionek  atmosfera  leherkorretan  funtzionatzeko  gai  den  munduko  lehen  dronea  diseinatu  du
13/11/2025 I+G+B

Alerionek atmosfera leherkorretan funtzionatzeko gai den munduko lehen dronea diseinatu du

Euskadiko ETEa tripulaziorik gabeko aireontzietan espezializatuta dago, industria-operazio kritikoak seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

D  &  A  Innovative  Systemsek  beren  digitalizazio-prozesuan  laguntzen  die  enpresei

D & A Innovative Systemsek beren digitalizazio-prozesuan laguntzen die enpresei

Enpresak sektore anitzeko soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, bezeroen esperientzia eta teknologia aurreratuenak batuz

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.