4.0 industria bultzatzeko eragiketa zentroa
IK4-TEKNIKERek eta Ibermaticak manufaktura aurreratuari aplikatutako teknologia digitalen inguruko proiektuak garatzeko esparrua aurkeztu dute
IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta soluzio teknologikoetan espezializatuta dagoen Ibermatica euskal enpresak Manufacturing Operational Management (MOM)-Expertise Center deritzon eragiketa zentroa aurkeztu dute, industria fabrikazioari aplikatutako 4.0 soluzioak garatu eta frogatzeko.
Ekimena urriaren 10ean aurkeztu zen, IK4-TEKNIKERek Gipuzkoako Eibar herrian dituen instalazioetan antolatutako jardunaldi baten barruan. Bertan kokatuta dago MOM Expertise Center delakoa.