Spri komunikazioa
Enpresaren egunerokoa kontatuko dizugu
Gaurkotasunaren ikuspegi bat izan dezazun segundo gutxian. Norantz doan zure sektorea, zeintzuk diren hutsegin ezinezko ekitaldiak, lor ditzakezun laguntzak, lehiakideengandik aprobetxatu ditzakezun ideiak, nola ikasi zure eta inoren arrakasta eta porrotetatik… Hori ere kontatuko dizugu, bai.
SPRI Taldeko komunikazio eta marketin taldea gara. Euskal enpresei informazio erabilgarria eskaintzeko lan egiten dugu: argia, garrantzitsua eta une egokian.
Zaratarik gabe informatzen dugu, ideiak eta proiektuak lotzen ditugu, eta erabaki hobeak hartzen laguntzen duten joerak, deialdiak eta enpresa-esperientziak partekatzen ditugu. Zorroztasunez, begirada kritikoz eta benetan balio ematen duenari etengabeko arreta eskainiz egiten dugu.
Hainbat kanal, sare sozial, buletin eta tresna digitalen bidez, informaziorako sarbidea errazten dugu, bai ikuspegi azkarra behar duenarentzat, bai xehetasunetan sakondu nahi duenarentzat.
Laguntza eta ekitaldietan, informazio aurreratua eta interesen arabera segmentatua eskaintzen dugu, enpresa bakoitzak garrantzitsua dena bakarrik jaso dezan. Gainera, euskal enpresa-ehunari ikusgarritasuna ematen diogu, haren garapena bultzatzen duten konexioak eta harremanak sortuz.
Segundo gutxian
Funtsezko ideiak eta titularrak,
sakontzeko aukera ematen duten
xehetasunak aurreratzen dizkizutenak
Zorrotz eta espezializaturik
Denak ez du balio.
Lehen eskuko informazio espezializatua
Garrantzitsuena bakarrik
Ez gehiago eta ez gutxiago.
Beharrezkoa denean bakarrik
informatuko zaitugu
Hemen ez badago, ez dago.
Konpromisoa dugu euskal enpresari eta barne hartzen dituen merkatuei buruzko kalitatezko informazioa eskaintzeko. Panoramaren eta testuinguruaren berri izateko hedapen-espazioak eta sareak sortzea.
Nahi duenak sakondu eta xehetasunez ezagutu ahal izatea, eta une honetan astirik ez duenak gakoak segundo gutxian aurkitzea.
Jaso gure buletinak edo jarraitu gure kanal sozialak
Harpidetu zaitez gure newsletter-etara
Aukeratu interesatzen zaizuna eta jaso gaitzazu zure emailean
- Spri Taldea.
- Adi! Laguntzak eta agenda.
- Up! Euskadi
- Eskaintza eta eskaera teknologikoa
- BDIHren azken aktibo teknologikoak.