Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 11 urria, 2018

Sektore biosanitarioan mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko foroa antolatuko da Donostian

“Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldien laugarren edizioa Gipuzkoako Teknologia Parkean egingo da urriaren 16 eta 17an Topaketa Basque Health Clusterrek, SODENAk eta Akitania Berriko esparru biosanitarioko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatu dute Hiru eskualdeetako erakunde publiko eta pribatuetako industria eta ikerketako profesionalak bilduko dituen biltzar hau, minbizia ardatz duen […]
-
  • “Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldien laugarren edizioa Gipuzkoako Teknologia Parkean egingo da urriaren 16 eta 17an
  • Topaketa Basque Health Clusterrek, SODENAk eta Akitania Berriko esparru biosanitarioko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatu dute
  • Hiru eskualdeetako erakunde publiko eta pribatuetako industria eta ikerketako profesionalak bilduko dituen biltzar hau, minbizia ardatz duen zahartze eta kronikotasunari buruzko ONCONAEN mugaz gaindiko proiektuari atxikita dago

Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako sektore biosanitarioaren eragile nagusiak Gipuzkoako Teknologia Parkean bilduko dira urriaren 16 eta 17an, “Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa” jardunaldien laugarren edizioan.

Topaketa, Basque Health Clusterrak, SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziak eta Akitania Berriko esparru biosanitarioko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatu dute, sektoreko erakunde publiko eta pribatuetako industrialari eta ikertzaileen arteko lankidetzaz landutako mugaz gaindiko proiektuak bultzatzeko asmoz.

Programak hiru lurraldeetako enpresen eta ikerketa-talde publikoen hogeita hamar bat hitzaldi eskainiko ditu, baita mugaz gaindiko lankidetzaren arrakasta-kasuen aurkezpenak eta sektorearen euroeskualdeko alderdirik garrantzitsuenei buruzko hiru mahainguru ere.

Topaketak Euskadin, Akitania Berrian eta Nafarroan sektore sanitarioko berrikuntzan diharduten enpresariei, ikertzaileei, unibertsitate-irakasleei eta gainerako eragile guztiei zuzenduta daude. Era berean, ekitaldiaren laugarren edizio honek topagunea eskainiko die hiru lurraldeetako enpresei, B2B hitzorduen bitartez aldebiko bilerak antolatzeko aukera izan dezaten, horretarako prestatuko zaien esparru berezi batean.

ONCONAEN, zahartzeari eta minbiziari buruzko baterako ikerketa

Ekitaldiaren laugarren edizioaren berritasun nagusietako bat bilerak ONCONAEN izeneko mugaz gaindiko programan txertatzea da. Zahartzearen eta minbiziaren kronikotasunaren esparruan, hiru lurraldeetako enpresa eta ikerketa-zentroen arteko lankidetza sustatzea da ONCONAENen xedea.

Euroeskualdeak kofinantzatutako ONCONAEN ekimenari esker, ekitaldiaren hasierako egunean aurkeztuko den “Euroeskualdeko Onkologia Behatokia” taxutzen ari da. Hauxe da Topaketetan bistaratuko diren bost arrakasta-kasuetako bat.

 

4 urte berrikuntza eta ikerketa sustatzen

Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroako garapen ekonomikoko sailburuek inauguratuko duten foroaren laugarren edizio honek, hiru eskualdetako enpresari eta ikertzaileen arteko lankidetza sustatzeko asmoz sortua den ekitaldia sendotzen lagunduko du.

Lehenengo edizioa 2014ko ekainaren 12an egin zen, ESTIAk Bidarten dituen instalazioetan, eta ondorengo urteetan txandaka antolatu da Donostian eta Bidarten.

Lehendabiziko hiru topaketak erabat arrakastatsuak izan ziren, sektoreko profesional ugariren partaidetzari esker, industrialariak, ikertzaileak, irakasleak eta osasunaren arloko berrikuntzaren eragileak tarteko zirela. 2017an, parte-hartzaile gehienak enpresak izan ziren (% 62), ondotik inbertsiogileak (% 23), eta ikertzaileak eta unibertsitatekoak (% 11).

2018an aurreko hitzorduen arrakasta berrestea espero da, farmazia, bioteknologia, gailu medikoak, e-Osasuna edota prestazio asistentziala bezalako osasun-sektoreak ordezkatzen dituzten 200 parte-hartzaile baino gehiago bilduz.

4. topaketak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea, SPRI-Eusko Jaurlaritza, SODENA-Nafarroako Gobernua eta ADI-NAren (Akitania Berriko garapen-agentzia) laguntzaz kofinantzatu dira, QUIRON-Salud, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren babespean.

 

Ikerketa arloko enpresa eta unitateen 33 hitzaldi

Akitania Berria:
MEDIKUNTZA BIRSORTZAILERAKO BORDELEKO PARTZUERGOA, EHTRACE, EUROFINS AMATSI TALDEA, MATWIN, SOPHIA GENETICS, NUTRI NEURO, CAP INGELEC, ANGEL 112, RECIPHARM, UNITHER DEVÉLOPPEMENT, CAPIONIS, BFORDOC

Euskadi:
VIRALGEN, ESKUA, SOLUCIONES FASTBASE, QUIRON SALUD, KERALTY PRAXIS, FM CONTROL, OSASEN, VIVEBIOTECH, VICOMTECH, POLIMERBIO, TECNALIA

Nafarroa:
ABANZA TECHNOMED, TEDCAS, BIONANOPLUS, INNOUP FARMA, MAKING GENÉTICS, FARMAMODELLING, NAFARROAKO OSPITALEGUNEA, TECNUN-NAFARROAKO UNIBERTSITATEA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE KLINIKA, BIOSASUN – BIOPRAXIS, PROBISAN

3 mahainguru:
 Euroeskualdeko Unibertsitateen mugaz gaindiko programak
 Inbertsio eredu berriak Bio-Osasunaren sektorean
 “Berrikuntza irekia” deritzon mahaingurua, PIERRE FABRE, BIND 4.0 eta MedTech-CEIN laborategiak tarteko direla

 

Basque Health Clusterri buruz

Basque Health Cluster, 2010eko urriaren 27an Basque Biocluster izendapenaz eratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da, elkartutako enpresen interes komunak koordinatu, ordezkatu, kudeatu, sustatu eta defendatzea xede duena, betiere administrazio publikoekin batera eta biozientzien eta osasunaren arloko beste erakunde batzuen lankidetzaz, elkarteko kideen zein Euskal Autonomia Erkidegoko biozientzia eta osasun sektorearen garapena, hazkundea eta nazioartekotzea sustatzeko asmoz.

 

GIPSO Klusterrari buruz

GIPSO (‘Groupement des Industries Pharmaceutiques et de Santé de Sud Ouest’ hitzen akronimoa) Frantziaren hego-mendebaldeko enpresa farmazeutikoen eta osasun arloko enpresen elkartea da. 1976en sortutako erakunde hau berrogei enpresa inguruk osatzen dute. Industria horien garapena, ikerketa eta lehiakortasuna bultzatzea du helburu.

 

TIC Santé Nouvelle- Aquitaine Klusterrari buruz

TIC Santé Nouvelle-Aquitaine klusterra, osasunean aplikatutako informazio eta komunikazio teknologietan (IKT) diharduten Akitania Berriko industrien, ikerketa-zentroen eta unibertsitate-zentroen federazioa da, hirurogeita hamar erakunde inguru ordezkatzen dituena.

 

SODENAri buruz

Sodena Nafarroako Gobernuaren tresna finantzarioa da, Foru Komunitateko garapen enpresariala sustatzea xede duena.

 

“Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria / Euskadi / Nafarroa”
urriaren 16 eta 17an


Programa deskargatu!

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Irundinek  lidergoa  sendotu  du  Mecanizaciones  Alavesas-en  integrazioarekin  eta  2026ra  arteko  6  milioi  euroko  inbertsioarek
20/10/2025 Berrikuntza

Irundinek lidergoa sendotu du Mecanizaciones Alavesas-en integrazioarekin eta 2026ra arteko 6 milioi euroko inbertsioarek

Bi enpresen batuketak estatu mailako edari-ontziratzeko makineria talde sendoena sortzen du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.