Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B Invest in Basque Country
Albisteak 7 Azaroa, 2018

Nazioarteko MEDICA azokan izango da Basque Health Cluster elkartea

Euskadiko 12 enpresak jarriko dute ikusgai hemengo industria medikoaren potentziala
-

 

Euskadiko 12 enpresak jarriko dute ikusgai hemengo industria medikoaren potentziala

 

Azaroaren 12tik 15era egingo da MEDICA azoka, medikuntzaren eta osasunaren industriak mundu osoan antolatzen duen nagusietakoa, Alemaniako Dusseldorf hirian. Han izango da Basque Health Cluster elkartea, sektore horretako euskal enpresak biltzen dituena, biozientziaren eta osasunari aplikatutako teknologiaren eremuan Euskadik eskaintzen dituen aukerak erakusten.

 

Euskadiko hamabi enpresa joango dira azokara. BIC Bizkaia, BIC Gipuzkoa eta SPRI Taldeko Invest in Basque Country arituko dira erakusten zer aukera eskaintzen dituen gure herriak gailu medikoak garatzeko. Beren produktuak ikusgai jarriko dituzte, orobat, Fagor Healthcare, Fesia Technology, Gogoa, INYBI, Osasen Sensores eta Reiner Medical enpresek, Tecnalia eta IK4 Research Alliance teknologia-zentroek eta EHUk. 16. pabiloiko B31 standean egongo dira denak, eta han erakutsiko dituzte medikuntza, biozientzia eta osasunaren sektorerako egin dituzten azken garapen teknologikoak.

 

Azokaren programazioari dagokionez, azaroaren 13an Basque Country Opportunities for the Medical Device Sector jardunaldia egingo da, euskal erakunde publiko, ikerketa-zentro eta enpresetako ordezkariak bertan direla. Estíbaliz Hernáez, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea izango da jardunaldiko lehen hizlaria, eta The Basque Country: Smart specialization in advanced manufacturing & health txostena irakurriko du. Invest in the Basque Countryko arduradun den Marian Ibarrondok industria medikoaren alorrean Euskadik eskaintzen dituzten aukerak izango ditu hizpide, eta Basque Health Clusterreko zuzendaria, María Pascual Zulueta, berriz, euskal enpresek ekoitzitako aurrerapen teknologikoez jardungo da.

 

Orobat mintzatuko da jardunaldian Cikautxo Medical – Corporación Mondragoneko Negozio Garapeneko zuzendaria, Gonzalo Martín, eta Industrial reference in Advanced Manufacturing hitzaldia eskainiko du. Tecnaliako Osasun Dibisioko Jesús Valero ere hizlari izango da, eta gailu medikoen berrikuntza teknologikoez arituko da, Tecnalia korporazio teknologikoa erreferentzia eta adibide duela.

 

Irabazi-asmorik gabeko elkartea da Basque Health Cluster, eta biozientzien eta osasunaren alorreko euskal enpresen eta erakundeen ordezkari eta sustatzaile jarduten da, Euskadin sektore hori garatzen, bultzatzen, eta nazioartera hedatzen laguntzeko.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  polo  europar  gisa  sendotzen  da  berrikuntza  biosanitarioan,  neurozientzietan  eta  osasun-teknologietan  bi  arrakasta  handiren  ondoren
05/12/2025 Kluster politika

Euskadi polo europar gisa sendotzen da berrikuntza biosanitarioan, neurozientzietan eta osasun-teknologietan bi arrakasta handiren ondoren

Bi topaketa hauek nabarmen indartzen dute sektore biosanitarioaren proiekzioa Euskadin

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

Datuaren  Heldutasunaren  Diagnostiko  Programa  enpresa-kudeaketa  adimentsuago  baterako  abiapuntua  da

Datuaren Heldutasunaren Diagnostiko Programa enpresa-kudeaketa adimentsuago baterako abiapuntua da

Abenduaren 2an irekiko da Datuaren Heldutasunaren Diagnostikoa Programaren lehen deialdia. Zerbitzu berri honek euskal enpresei laguntza eskaintzen die datuen arloko egungo egoeraren ebaluazio zorrotza egiteko eta analitika eta adimen artifizialaren eredu aurreratuagoetarako ibilbide-orri bat definitzeko.

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.