Agintariak, inaugurazioan.
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 14 iraila, 2018

Histocell bio-farmazia enpresak Euskadin fabrikatzearen aldeko apustua egin du, Larrabetzun produkzio gunea inauguratuz

Lantegia, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera egongo da zuzenduta, eta Derion dagoen Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkeko instalazioetan jadanik egiten dituen ikerketa eta garapen jarduerak osatuko ditu
-

Lantegia, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera egongo da zuzenduta, eta Derion dagoen Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkeko instalazioetan jadanik egiten dituen ikerketa eta garapen jarduerak osatuko ditu

Lantegi berrian egingo diren produktuek 6 milioi euroko salmentak eragingo dituzte 2021ean

Inaugurazio ekitaldian Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusia, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua, Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburua eta Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkatea egon dira, eta Histocell-eko eta NorayBio Taldeko arduradunekin bisitatu dituzte instalazioak

 

La NorayBio Taldearen barruan dagoen Histocell euskal bio-farmazia enpresak, medikuntza birsortzailerako osasun produktuak egitera zuzenduta egongo den produkzio gunea inauguratu du gaur goizean Larrabetzun. 1,6 milioi euroko inbertsioa eskatu duen lantegiak 10 lanpostu sortuko ditu hasiera batean, eta 30 inguru hurrengo urteetan, eta argi eta garbi erakusten du enpresak bere ikerketa eta produkzio jarduerak Euskadin gauzatzeko egin duen apustua. Inaugurazio ekitaldian alderdi hori azpimarratu dute Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburuak eta Iñigo Gaztelu Larrabetzuko alkateak. Agintari horiek Julio Font eta Marta Acilu Histocell-eko Zuzendari Nagusiarekin eta Zuzendariordearekin bisitatu dituzte instalazioak. Denak bat etorri dira “ziklo osoa, laborategietako ikerketatik bere produktuak merkaturatzera, produkziotik igaroz, egiten duen enpresaren izaera berritzailea” azpimarratzeko orduan. “Horretarako hau bezalako lantegiak altxatzen ditu. Eta dena Euskaditik egiten du, hemen garatutako bere teknologia eta patenteak erabiliz”.

 

Produkziorako lantegi berriak, Derion dagoen Bizkaiko Teknologia eta Zientzia Parkeko instalazioetan enpresak aurretik duen eta Agencia Española del Medicamento izenekoaren akreditazioa duen areto zuriari gehituko zaio. Azken horretan, Histocell-ek, ama zelulatan oinarritutako terapia zelularreko botikak ekoizten jarraituko du. Botika horiek fase klinikoan daude gaur egun Espainiako hainbat ospitaletan, eta lehenengo pazienteekin egindako tratamenduek itxaropenez betetako emaitzak eman dituzte.

 

Larrabetzun, sendatzeko zailak diren zaurien tratamendurako Reoxcare linean eta Wharton Gel Complex eta Histoessence produktu dermo-kosmetikoetan zentratuko da produkzioa. Zenbait banaketa akordioren bitartez dagoeneko Europan, Ameriketan, Asian eta Ekialdean komertzializatzen den Reoxcareren bezeroen artean Osakidetza dago. Nazioarte mailan parekorik ez duen apositu berritzailea da, jatorri naturaleko osagaiekin egindakoa, eta beste tratamendu konbentzional batzuek porrot egin duten lekuan, zauri konplexuen sendaketan, bere balio diferentziala argi eta garbi erakutsi du. Histocell-en aurreikuspenen arabera, 100.000 apositu unitate ekoiztuko ditu Larrabetzuko lantegi berrian, eta Wharton Gel Complex osagai kosmetikoaren 400 kilogramo eta Histoessence 200.000 bial inguru egitea aurreikusten da. Guztira, konpainiak aurreikusten duenez, instalazio berrietan egindako produktuek 6 milioi euroko salmentak eragingo dituzte 2021ean.

 

Kapital handitzea, Japoniako inbertsio funts batekin

Inaugurazioa ez da bio-farmazia enpresak aurten izan duen gertakari garrantzitsu bakarra. Konpainiak kapital handitze garrantzitsua ere egin du, medikuntza birsortzailean eta terapia zelularrean espezializatutako Japoniako Cell Innovation Partners inbertsio funtsaren sarrerarekin. Funts horren bazkide nagusiak Japoniako Reprocell enpresa eta Shinsei bankua dira. Funts horrek Estatu osoko bio-farmazia enpresa batean egiten duen lehenengo inbertsioa da. Inbertsio txanda horretan Histocell-en egungo bazkide nagusiek ere hartu dute parte.

 

Histocell-ek bere Larrabetzuko produkzio zentro berria martxan jartzeko beharrezkoa den inbertsioari ekin dio, Bizkaiko Foru Aldundiak berrikuntzari, nazioartekotzeari eta inbertsioari laguntza integrala emateko 3i programaren, eta oinarri teknologikoa duten enpresa txiki eta ertain berritzaileen sorkuntza eta garapena bultzatzera zuzendutako Eusko Jaurlaritzaren Gauzatu programaren laguntzarekin.

 

Histocell-i buruz

Histocell, medikuntza birsortzailerako eta terapia zelularrerako botiken eta osasun produktuen garapenean zentratutako bio-farmazia enpresa da. Oso espezializazio maila altua duten 25 langile eta terapia zelularreko botikak egiteko Agencia Española del Medicamento izenekoak baimendutako instalazioak ditu.

 

Bere programa nagusien artean hauek azpimarratu behar dira:

  • HC016 plataforma zelular jabean oinarritutako terapia zelularreko botiken garapena, estres oxidatiboaren bitarteko gaixotasunen (muin lesio akutua, birika gaixotasun akutua edo beheko gorputz-adarretako iskemia kritikoa) tratamendurako, eta Bonecure, hezurraren birsorkuntzarako. Bi botikek hasi dituzte jadanik pazienteekin egiten diren I/II. faseko entsegu klinikoak.
  • Patente bitartez babestutako osasun produktuen garapena, zenbait gaixotasun tratatzeko, ultzera kronikoak, hezurren eta kartilagoen akatsak, ahoko mukosako lesioak…
  • Aurpegiko eta ileko kosmetikarako osagaiak eta osasun produktuak.
  • Terapia zelularreko produktuen GMP produkzioa beste batzuentzat.

 

NorayBio Taldeari buruz

NorayBio enpresa taldea 2006an sortu zen, bere egiturapean nazioarteko bokazio argia zuten euskal enpresa bioteknologiko berritzaileak elkartzeko xedez. Julio Font eta Marta Acilu ekintzaileek sortutako taldeak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dauden bio-zientzien alorreko hiru enpresa barne hartzen ditu: Noray Bioinformatics, Histocell eta ArtinVet.

 

 

Lotutako albisteak

LUZNOR:  Berrikuntza  eta  fidagarritasuna  sektore  esigenteenentzat
08/12/2025 Berrikuntza

LUZNOR: Berrikuntza eta fidagarritasuna sektore esigenteenentzat

Historia eta sustraiak Vitoria-Gasteizen

Euskadi  polo  europar  gisa  sendotzen  da  berrikuntza  biosanitarioan,  neurozientzietan  eta  osasun-teknologietan  bi  arrakasta  handiren  ondoren
05/12/2025 Kluster politika

Euskadi polo europar gisa sendotzen da berrikuntza biosanitarioan, neurozientzietan eta osasun-teknologietan bi arrakasta handiren ondoren

Bi topaketa hauek nabarmen indartzen dute sektore biosanitarioaren proiekzioa Euskadin

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.