Tecnalia desarrolla nuevos alimentos funcionales
Berrikuntza Ekintzailetza I+G+B
Albisteak 8 iraila, 2020

Bizi-kalitatea hobetzeko elikagai funtzional berriak garatu dituzte hiru euskal enpresa eta Tecnaliak

Ekimen honek hiru produktuen merkaturatzea aurreikusten du 2021. urtean: proteinekin aberastutako ogia, azukrerik gabeko marmeladak eta profil lipidiko hobea duten hanburgesak.
-

Elikagaien industriaren helburuetako bat gizartearen osasun-erronkei soluzio bat ematen  dieten elikagai berriak sortzea da. Erronka honi  indarrez aurre egiteko, proiektu batean Tecnalia zentro teknologikoa, Gastronomia Cantábrica  jatetxe-enpresa, rnicas Ibarra eta Bizkarra (okin sektoreko enpresa) elkartu dira, elikagai funtzionalak garatzeko helburuarekin, kontsumitzaileen nutrizio-kalitatearen inguruan dituzten eskariak asetzeko.  

Elikadura osasuntsua osasunaren oinarrietako bat da eta ebidentzia hau  gure bizimoduan sendotzen joan da azken urteotan. Osasunarekiko kezka gero eta handiagoa denez, Tecnalia eta hiru euskal enpresa hauek mugimendu osasungarri eta ekologikoan murgildu dira eta 2021ean hiru produktu edo elikagai funtzional merkaturatzea aurreikusten duteHauek izan dira elkarlanaren emaitzak: proteinetan aberastutako ogi bat (ilar-proteinaren ekarpenarekin), azukrerik gabeko marmelada gama bat (abrikota eta mugurdia) eta profil lipidikoa (gantz motan eta kopuruan) duen hanburgesa bat, chia-haziekin hobetua. Azken produktuaren kasuan, chiak gantz-azido aseen proportzioa murriztea eta aldi berean osasungarriagoak direnen proportzioa handitzea ahalbidetzen du, hala nola monoinsaturatuena eta poliinsaturatuena, omega 3a esaterako.  

Elikagai hauek oro har herritarren eskura egongo dira  haien osasuna zaintzeko, baina bereziki diabetesa daukaten pertsonen (azukrerik gabeko marmeladen kasuan), kolesterol maila altua edo omega 3a duten elikagai gutxi kontsumitzen dituzten pertsonen (profil lipidiko hobetua duten hanburgesen kasuan) beharrei erantzuten diete, baita kirolarien nutrizio-eskakizunei ere (proteinetan aberastutako ogiaren kasuan).  

Proiektua Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen Hazitek programaren bidez laguntzen du eta abenduan amaituko da, eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzen lagunduko du, beharrezko mantenugaiak emango dituen dieta orekatua bermatuz. Gainera, koipe edo azukre gutxiko edo osagai funtzionaletan aberastutako elikagai berrien bidez, zenbait gaixotasunen eragina murrizten lagundu ahal izango du, hala nola obesitatea, gaixotasun kardiobaskularrak eta abar.  

% 100 tokiko ekimena  

Gastronomia Cantábrica proiektu honen liderra izan da eta merkatuaren eskarien ezagutzarekin lagundu du, garapen berriak iradokitzen eta produktu berriak dastaketen bidez ebaluatzen bere instalazioetan eta bezeroenetan. Tecnaliak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko (RVCTI) eragile gisa lan egin du ekimen honetanlaborategi-mailan I+G arloko azterlanak planteatuz eta eginez.  

Bestalde, Cárnicas Ibarrak hanburgesen formulazio berriak garatzen lagundu du profil lipidikoaren hobekuntzarekin,  bere instalazioetan eskala handienean hautatutako formulazioen sortak egin ditu eta garapen berrien ebaluazio sentsorialean parte hartu du. Azkenik, proteinetan aberastutako ogiaren eta azukrerik gabeko marmeladen formulazio berriak garatzen lagundu du Bizkarrak, eskala handiagoko loteak egin ditu eta ebaluazioan parte hartu du. 

Lotutako albisteak

Hevea3D  ekimenak  eta  Interphase  Technologiesek  irabazi  dituzte  2025eko  Manuel  Laborde  sariak
03/12/2025 Ekintzailetza

Hevea3D ekimenak eta Interphase Technologiesek irabazi dituzte 2025eko Manuel Laborde sariak

ZuBizik 25. urteurreneko sari berezia jaso du

SPRIk  “Material  aurreratuen  etorkizuna  Europan”  ekitaldian  parte  hartu  du
28/11/2025 I+G+B

SPRIk “Material aurreratuen etorkizuna Europan” ekitaldian parte hartu du

Aveiron eta Porton egin zen azaroaren 27an eta 28an. Euskadin, material aurreratuak funtsezkoak dira gure industria-sektore askorentzat, eta zeharkako teknologia giltzarritzat jo dira Euskadi 2030 Industria Planean

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

2025eko  Fototechek  bokazio  teknologikoa  sustatu  nahi  du  emakumeen  artean
25/11/2025 Berrikuntza

2025eko Fototechek bokazio teknologikoa sustatu nahi du emakumeen artean

SPRI Taldeak sustatutako unibertsitateen, enpresen eta herritarren arteko topaketa-foroaren XIII. edizioa egin du Deustuko Ingeniaritza Fakultateak

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Elay  Taldeak  Mexikoko  fabrikaren  25.  urteurrena  ospatuko  du
10/11/2025 Berrikuntza

Elay Taldeak Mexikoko fabrikaren 25. urteurrena ospatuko du

Antzuolako enpresaren atzerriko lehen ekoizpen-fabrika izan zen.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.