ULMA Constructionek merkataritza-gune baten eraikuntzan parte hartu du Perun
Kofratze-enpresak laguntza tekniko eta logistikoa eman dio proiektuari eraikuntza prozesu osoan
Kofratze eta aldamioetan espezializatuta dagoen ULMA Construction euskal enpresak Peruko Real Plaza Puruchuco merkataritza-gunea eraikitzeko prozesuan parte hartu du, eraikuntza-soluzio aurreratuak nahiz laguntza tekniko eta logistikoa emateaz arduratu delarik.
Real Plaza Puruchuco merkataritza-guneak 230.000 metro koadro inguruko azalera du, eta 2.000tik gora tona kofratze eta aldamio behar izan dira horko hormak eta zutabeak eraikitzeko.
Euskal enpresak jarduketa honetan izandako parte-hartzeak produktibitatea hobetu, segurtasuna bermatu eta epeak betearaztea izan du helburu, ohar baten arabera.