El Grupo Gámiz y Egoin participan en
Maison des Avocats. Sogelym-Dixence. Paris 75019. 9 janvier 2020
Nazioartekotzea
Albisteak 4 ekaina, 2020

Renzo Piano arkitektoak bi euskal enpresa kontuan hartu ditu du Pariseko bere azken proiekturako

Dos empresas vascas han desempeñado un papel relevante en la construcción de la nueva sede del Colegio de Abogados de París (la Maison de l’Ordre des Avocats, MOdA), la última obra de Renzo Piano, autor del Centro Pompidou y ganador del Premio Pritzker en 1998. El equipo del arquitecto italiano ha confiado en el Grupo Gámiz y en Egoin para dotar al edificio de unos elementos de madera particulares y un sello sostenible que se hará visible dentro de la nueva Ciudad Judicial de la capital francesa. 
-

Bi euskal enpresak zeregin garrantzitsua bete dute Parisko Abokatuen Elkargoaren egoitza berriaren eraikuntzan (Maison de l ‘Ordre des AvocatsMOdA), Renzo Pianoren azken lana. Piano Pompidou Zentroaren egilea da, eta 1998an Pritzker Saria irabazi zuen. Arkitekto italiarraren taldeak Grupo Gamiz eta Egoin kontuan izan dituFrantziako hiriburuko Hiri Judizial berriaren barruan egongo den eraikina egurrezko elementu bereziz eta jasangarritasun-zigilu batez hornitzeko. 

Eraikina gardena da, eta barruan gertatzen den bizitza erakusten du. Errezel-horma batean oinarritutako fatxadari esker, hori posible daElementu honek itxura arina du, eta Gamizek haritz-egurrez laminatutako habeen bidez egina dago. Gamiz arlo honetan espezializatuta dagoEgoin, bestalde, piezen mekanizazioaz eta akaberaz arduratu da. Biek fatxadetan espezialista Coveris frantziar enpresarekin elkarlanean aritu dira. 

Nazioartekotzearen eredu bat 

Gamiz taldeak bere lan-abiadura mantendu du koronabirusaren pandemiaren testuinguruan. Zuraren sektoreko enpresa hau zerrategi gisa hasi zen lan egiten 1942an, eta denbora pasa ahala eboluzio handia izan du, “nitxoko txapeldun” bihurtu arte: gaur, zur mardulen habe laminatuen munduko lehen fabrikatzailea da. 

57 langilerekin, Kanpezun (Araba) finkatutako taldeak aspaldi erabaki zuen bere etorkizuna ziurtatzeko balio erantsia duen produktuaren eta kalitatearen alde egin behar zuela. Horrek aparteko ahalegina eskatzen zuen ziurtagiririk zorrotzenak lortzeko. Gamiezek CE zigilua du (haritzen habe laminatuen egiturazko erabilerarako zigilua lortu zuen munduko lehen enpresa izan zen), baita beste batzuk ere, hala nola Frantziako CTB, produktuen ingurumen-adierazpena (EPD), eta trazabilitate-sistemetan edo zaintza-katean oinarritutako FSC edo PEFC. 

Ahalegin horrek eragina izan du merkatuan: dagoeneko, Gamiz Taldeak ekoizpenaren %90 esportatzen du. “Lanaren fruituak biltzen ari garela dirudi”, azaldu du Jesús Gámiz gerenteak. “Umiltasunez eta lan handiz, eboluzioa izugarria izan da: lehenengo zerrategi bat ginen, gero parket fabrikatzaileak… Gaur garena bihurtu arte. Ziurtagiriak lortzeko ikuskaritza lanak eskatzen dira, eta, batez ere, pentsatzeko moduaren aldaketa ikaragarria egitera behartzen dute“.  

Parisko Renzo Pianorekin izandako azken esperientzia honi, Gamizen aurreko beste nazioarteko arkitekto handiekin batzuei egindako lanei gehitzen zaie. Herzog & De Meuron suitzarrekin ere ari da lanean, Cambridgeko AstraZeneca enpresa farmazialariarentzako eraikin batean. CBCa da, Erresuma Batuko ikerketa biologikorako eta proteinen ingeniaritzarako egoitza berria. Honen buru Medlmmune britaniarra  da, munduko bosgarren multinazional handiena arlo biologikoan. Gainera, Arabako enpresa Norman Fosterrekin lankidetzan ari da Le Dômen proiektuan, Bordeletik gertu dagoen Saint Emilion upeltegi berri batean. 

Pianorena ez da Egoinekin egindako lehenengo proiektua. Egoin Iberiar Penintsulako zuraren eraikuntzan liderra den enpresa da eta bere azken lanen artean, Gironan sei pisutako etxebizitza baten eraikuntza nabarmentzen daseismoekiko erresistentea duen egurrezko egiturarekin. 

Bi familia-enpresek egoera desberdinei egokitzeko eta berritzeko gaitasuna erakutsi dute, eta horrek nazioartekotzera eta lidergo-posizioak lortzera eraman ditu.   

 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, sektore eta herrialde desberdinen ezagutza partekatuz. 

Lotutako albisteak

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

AEBek  sistema  digital  berria  aktibatu  dute  enpresa  esportatzaileei  muga-zergen  itzulketa  arintzeko
16/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek sistema digital berria aktibatu dute enpresa esportatzaileei muga-zergen itzulketa arintzeko

Estatu Batuetako Aduana eta Mugak Babesteko Bulegoak (CBP) CAPE tresna jarri du abian, aduana-eskubideen itzulketak modu taldekatuan kudeatzeko aukera ematen duen prozedura zentralizatua.

Třinecké  železárny  talde  siderurgiko  txekiarrak  bertatik  bertara  ezagutu  du  euskal  enpresen  eskaintza  teknologikoa
14/04/2026 Nazioartekotzea

Třinecké železárny talde siderurgiko txekiarrak bertatik bertara ezagutu du euskal enpresen eskaintza teknologikoa

Euskadiko hamaika enpresak euren soluzio teknologikoak korporazioko zuzendaritzari aurkezteko aukera izan dute bakarkako bileren jardunaldi batean.

AEBek  altzairu,  aluminio  eta  kobrezko  produktuen  232.  Ataleko  muga-zergen  araubidea  aldatu  dute
07/04/2026 Nazioartekotzea

AEBek altzairu, aluminio eta kobrezko produktuen 232. Ataleko muga-zergen araubidea aldatu dute

Presidentziaren araudi berriak zergak kalkulatzeko metodologia aldatzen du; aurrerantzean, inportatutako azken produktuaren balio osoari aplikatuko zaizkio.

Euskadik  eta  Herbeheerek  mugikortasun  elektriko  eta  adimentsuan  lankidetzan  aritzeko  bideak  aztertu  dituzte
07/04/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Herbeheerek mugikortasun elektriko eta adimentsuan lankidetzan aritzeko bideak aztertu dituzte

Zazpi euskal enpresako ordezkaritza batek misio batean parte hartu du sare elektrikoaren saturazioa, energiaren biltegiratzea, garraio astunaren birkarga eta sare adimendunen kudeaketa ardatz dituzten herbeheretar soluzioak ezagutzeko.

Euskadik  Bogotako  Metroaren  2.  Lineako  aukera  industrialak  aztertu  ditu
30/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik Bogotako Metroaren 2. Lineako aukera industrialak aztertu ditu

Euskadik Kolonbian duen Ordezkaritzak topaketa erdi-presentzial bat antolatu du hil honetan, herrialdeko hiriburuko Metroaren 2. Lineak euskal enpresei eskaintzen dizkien aukera komertzialak ebaluatzeko.

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.