Nazioartekotzea
Argitalpenak 30 urria, 2020

Osasun arloko euskal enpresek Estatu Batuetako merkatuan sartzeko dituzten bideak

Ipar Amerikako araudi zorrotza betetzeko gako batzuk azaldu dira Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean
-

Bio-osasunaren sektoreko edozein enpresaren helburua da Estatu Batuetako merkatuan sartzea. Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi telematiko bat antolatu du Ipar Amerikako merkatuak osasun arloko produktuentzat ezartzen duen FDA araudia ezagutzera emateko, eta hainbat gako azaldu dira eskakizun guztiak bete ahal izateko. Horrez gain, euskal enpresen kasu arrakastatsuak ere aurkeztu dira.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Estatu Batuetan daukan bulegoko zuzendari Jurdana Izaguirreren arabera, “Ipar Amerika da produktu bio-teknologiko eta farmazeutikoak garatzeko ingurune onuragarrienetako bat, baina araudi-markoa oso zorrotza da”. Baieztapen horrekin bat etorri da María Pascual de Zulueta, Basque Health Clúster elkarteko zuzendaria (erakunde horrek 90 bazkide ditu eta bio-zientzia eta osasun sektore osoaren % 80 ordezkatzen du), zeinak esan baitu “Euskadirentzat Estatu Batuak direla osasun sektorearen jomuga desiragarriena”.

 

Progenika Biopharma-Grifols enpresako zuzendari tekniko Diego Tejedorrek onartu du FDA araudiak “beldur pixka bat” ematen duela, baina gaineratu du “produktua ona denean, helburuak lortu egiten direla lehenago edo beranduago”. Beren lehen produktua kolesterol hereditarioa neurtzeko dispositibo bat izan zen, gaixotasun hori diagnostikatzeko test bat garatu baitzuten teknologia propioarekin.

 

Harrezkero, beste test batzuk garatzen hasi ziren genetikaren bidez gaitzak eta odol taldeen ezaugarriak zehazteko. “Europar Batasunak finantzatutako proiektu europar baten bidez Europako odol bankuekin lanean hasi ginen. Orduantxe ikusi genuen pazienteen ADNaren ezaugarri genetikoak identifikatuz posible zela serologia teknika klasikoaren hainbat muga gainditzea”.

 

Tejedorrek azaldu du beren produktua 2008an merkaturatu zela, eta 2010ean akordio bat lortu zutela Grifols multinazionalarekin. “Analisi bakarrarekin 10 odol talde desberdinen ezaugarriak identifikatzen dituen test bat garatu genuen”.

 

Estatu Batuetan sartzeko esperientziari dagokionez, hauxe esan du: “produktu bat Estatu Batuetara eraman nahi duzunean, garrantzitsuena da laborategi kliniko bat edukitzea, egiaztatzeko merkatu iparramerikarrari interesatzen zaiola zure produktua. Garrantzitsua da enpresa pribatuak prest egon daitezela zure testa ordaintzeko”. Euren kasuan, FDAk erregimen are zorrotzago bat ezarri zien. “Eurekin elkartu ginen eta produktu berri bat eskatu ziguten, alegia, kontrol bat laborategiak huts egiten duenerako”.

 

Tejedorrek gomendatu du “ez beldurtzea”, “ez zaio beldurrik izan behar FDArekin hitz egiteari”.  2016an aurkeztu zuten euren produktua eta eskatutako kontrola, eta 2017ko azaroan aurkeztu zituzten odol bankuetako azterketa errealak.

 

Jon Peon-ek, in vitro diagnostikorako produktuak egiten dituen Line Microsystems enpresako bazkide zuzendariak, azaldu du nolako esperientzia izan zuten giza gorputzaren koagulazioa mimetizatzen duen produktu batekin, zeinak balio baitu anti-koagulazio gradua kontrolatzeko eta, horrela, hemorragiak eta tronbosiak saihesteko.  “30.000tik gora analizatzaile saldu ditugu; gure produktuaren abantaila nagusia da erabiltzeko erraza eta oso fidagarria dela. Espainian % 50erainoko merkatu kuotara iritsi gara”.

 

Konpainia horrek 2013an aurkeztu zuen bere produktua Estatu Batuetan, baina orduan ez zuten lortu ebaluatzerik ere. “Behin eta berriz eskatu genien, baina ez genuen konponbiderik aurkitu. 2015ean produktuaren hurrengo belaunaldia merkaturatu genuen, hardwarean eta softwarean aldaketak eginda, baina ez ziguten kontrola onartu”.

 

2016tik 2018ra bitartean FDAk eskatutako azterketa kliniko guztiak egin zituzten “eta erabilpen profesionalerako baino ez genuen aurkeztu, aurreragorako utziz pazienteek etxean erabiltzeko aukera”. Hainbat alegazio eta erantzunen ondoren, aste honetan bertan FDAren beste jakinarazpen bat iritsi zaie, esanaz hainbat eskakizun bete behar dituztela produktuarentzako behin betiko baimena lortzeko.

 

José Rodríguez Pérezek, FDAk erregulatutako industriari buruzko aholkularitza ematen duen BEC Global enpresaren fundatzaileak, enpresei eskatu die “ez daitezela izutu” jakitean urtetako lana egin behar dela Ipar Amerikako merkatuan sartzeko. “Urratsak behar bezala ematen badira, ez dago arazorik”. Gogora ekarri du Estatu Batuetako merkatura sartu nahi duten enpresek “erregistratuta egon behar dutela eta erregistro hori urtero eguneratzen dela”.

 

Lotutako albisteak

Merkataritza-tentsioak  eta  tentsio  geopolitikoak  dira  nagusi  2025eko  lehengaien  merkatuan
04/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza-tentsioak eta tentsio geopolitikoak dira nagusi 2025eko lehengaien merkatuan

Basque Trade & Investmentek merkataritza-gerrak merkatu honetako prezioetan eragindako inpaktua aztertu du Lehengaien Behatokiaren azken edizioan. Txostenak nabarmendu duenez, lehengaien prezioen bilakaera muga-zergen arloko tentsioen konponketak, potentzien arteko akordioek eta dinamika geopolitiko globalak baldintzatuko dute 2025eko bigarren hiruhilekoan.

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Behatoki  Aeroespaziala:  Sateliteen  eta  jaurtiketa-ibilgailuen  merkatuak  hazkunde  handia  izan  du  teknologia  berriek  bultzatuta
06/06/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Sateliteen eta jaurtiketa-ibilgailuen merkatuak hazkunde handia izan du teknologia berriek bultzatuta

Basque Trade & Investmentek sateliteen eta bestelako azpiegitura espazialen merkatuaren bilakaera aztertu du azken Behatoki Aeroespazialean.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.

Europako  sektore  eolikoak  errekorra  lortu  du  enkanteetan  2024an,  eta  Estatu  Batuetan,  ziurgabetasunak  eragin  die  aurreikuspenei
23/05/2025 Nazioartekotzea

Europako sektore eolikoak errekorra lortu du enkanteetan 2024an, eta Estatu Batuetan, ziurgabetasunak eragin die aurreikuspenei

Basque Trade & Investmenten azken Behatoki Eolikoak sektorearen egungo egoera aztertu eta aurreikuspenak plazaratu ditu eskualde-garapenari buruz, enkanteei buruz eta zorroan dauden proiektuei buruz

Estatu  Batuetako  merkatu  aeroespazialak  jaun  eta  jabe  jarraitzen  du  industriaren  dibertsifikazioagatik  eta  profil  esportatzaile  sendoagatik
19/05/2025 Nazioartekotzea

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan, bertako industriaren sendotasun eta dibertsifikazio handiaren eraginez. Hala islatu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, apirilean partekatutako informazioa handitu eta zabaltzeko, Estatu Batuetako sektore aeroespazialari buruz landu duen azken txostenean.

Zerbitzu  aurreratuetako  euskal  enpresen  nazioartekotze-estrategiak,  aztergai
12/05/2025 Nazioartekotzea

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresen nazioartekotze-estrategiak, aztergai

Basque Trade & Investmentek azterlan batean jorratu ditu erabilitako nazioartekotze-moduak eta eragiketa-moduak, kanpoko proiektuen gauzatzea eta sektoreko konpainiek gainditu beharreko erronka nagusiak.

Automobilgintzako  osagaien  merkatuaren  negozio-aukerak  eta  -aukerak  EE.UU.
29/04/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako osagaien merkatuaren negozio-aukerak eta -aukerak EE.UU.

AEBetako automozio-sektorean sartzeko oztopo nagusiei eta negozio-aukerei buruzko 68 orrialdeko azterketa.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
16/04/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Basque Trade & Investmentek Nazioarteko Behatokiaren azken edizioan argitu duenez, hazkunde ekonomikoa Estatu Batuetako merkataritza-politikaren gogortzeak markatuko du, beste faktore batzuen artean.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.