Frantziako Energia Eolikoaren merkatua
Argitalpenak 11 uztaila, 2025

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei.
Deskargatu hemen txostena.
-

Frantziako energia-sektorea

Frantzia erreferentziazko herrialdetzat finkatu da Europan energiaren arloan. Halaxe iradokitzen dute adierazle makroekonomiko nagusiek, izan ere, horien arabera, herrialdea ingurune erakargarria bere dimentsioagatik, BPGren hazkundeagatik, industria-ekoizpenagatik, langabezia-tasagatik, merkataritza arloko irekieragatik eta herrialde-arriskuagatik. Gainera, Frantziako laneskua oso kualifikatuta dago eta hango biztanleek prestakuntza-maila ona dute.

Merkatu hau sakon aztertzeko asmoz, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak Frantziako sektore eolikoa zehaztasun osoz aztertu duen txostena argitaratu du, dagoeneko merkatu horretan diharduten edo jarduera Frantziara zabaltzea aurreikusia duten enpresei informazio baliagarria eskaintzeko asmoz.

Energia-politika Frantzian

Dokumentuan jasotakoaren arabera, prezioek gora egin dute energiaren arloan, batez ere 2022ko krisi energetikoan etenda geratu zen zerga bat berriro ezartzearen ondorioz. 2023an, energia berriztagarrien kuota % 27tik gorakoa izan zen herrialdeko mix energetikoan, eta banaketa orekatua izan zen eguzki-energiaren eta energia eolikoaren artean. Energia berriztagarrien instalatutako gaitasuna 20,9 GWetik 45,2 GWera handitu da 2015etik 2023ra bitartean. Kalkuluen arabera, gaitasun hori % 10,9 igoko da urtean 2023tik 2035era bitartean, 156,1 GWera iritsi arte, herrialdearen energia-gaitasun osoaren % 60,6ra alegia.

Klima arloan zehaztuak dituen xedeak bete eta Europar Batasunaren helburuekin lerrokatzeko, Frantziak hainbat energia-politika ezarri ditu: Energia eta Klimaren Plan Nazionala (PNIEC), 2015eko Trantsizio Energetikoaren Legea, Energiaren Urte Anitzeko Programa (PPE), Karbono Isurpen Txikien Estrategia Nazionala (SNBC) eta Klima Aldaketara Egokitzeko Plan Nazionala (PNACC).

Sektore eolikoa Frantzian

Politika hauen barruan, energia eolikoa lehentasunezkotzat posizionatu da, eta berariazko arau-esparrua dago lurreko energiarako (onshore) eta itsas-energiarako (offshore), baimenak eman eta parkeak eraikitzeko, osagaiak fabrikatzeko eta lizitazioetan parte hartzeko. 2025eko urtarrilean, energia eolikoan instalatutako gaitasuna 25 GWekoa zen (23,5 GW onshore eta 1,5 GW offshore), eta aurreikuspenen arabera, lurreko gaitasuna 35 GWra iritsiko da 2030erako eta offshoreak garrantzizko hedapen-fasea hasiko du. Frantziaren potentziala herrialdearen kostalde luzeak ere indartu du (3.400 km baino gehiago Atlantikoan, Mantxako Kanalean eta Mediterraneoan), eta helburua 2050ean 45 GWko gaitasuna lortzea da itsas-eolikoan.

Herrialdean, 1.524 parke eoliko daude jardunean, lehenengo itsas-parkeak (offshore) barne hartuta. Gainera, 140 parke identifikatu dira zorroan, hau da, guztizkoaren % 9 inguru. Azken urteotan zenbait aldaketa egin dira enkanteen programan, eta datozen hiru urteetan zazpi onshore enkante egitea aurreikusi da. Bestalde, offshore mailan, Frantziak eoliko flotagarian zuen lidergoa sendotu du, eskala handiko lehen merkataritza-enkanteak esleituz —250 MW Bretainia Hegoaldean, 86 €/MWh-ko prezio errekorrean, eta 250 MWeko bi eremu Mediterraneoan—, eta hedapen masiborako mugarria finkatuz. Gainera, Frantziako Gobernuak hamargarren lizitazioa (AO10) plazaratzeko asmoa du, 9,2 GWeko offshore gaiutasun estimatuarekin.

Era berean, Frantziak garrantzizko industria-oinarria du energia eolikorako osagaien fabrikazioari dagokionez. Segmentu batzuk inportazioen mende dauden arren, nabarmentzekoak dira zimendatzeetan eta metalezko egituretan dituen gaitasun handiak. Eskualdeen araberako espezializazioa honela banatu da: iparraldeak offshore eta portuko logistika ditu ardatz, erdialdeak osagai elektriko eta metalurgikoak, eta hegoaldean eta mendebaldean osagai estrategikoak ekoizten dira. Saint-Nazaire, Brest eta Le Havre portu-eremuek giltzarrizko azpiegiturak dituzte egitura handien garraiorako.

Sektoreko eragileei dagokienez, Siemens Energy, GE Renewable Energy, LM Wind Power, Vergnet, Vestas, Poma Leitwind eta Ideol enpresak Frantziako merkatuan finkatuta daude dagoeneko. Beren-beregin nabarmen daitezke Vestas, liderra 5.000 MWetik gorako turbinen instalazioan, Enercon (3.500 MW baino gehiago eta % 20ko kuota), Nordex (ia 3.000 MW eta % 15,7) eta Siemens (2.500 MW baino gehiago eta % 14,7).

Txostenak zenbait erronka ere azpimarratu ditu, bereziki eraikuntza-baimenak lortzeko epeei dagokienez, izan ere, epe ofiziala bost hilabetekoa izan arren, praktikan urtebete eta bi urte bitartekoa da hainbat agintariren esku-hartzearen ondorioz.

Euskal enpresentzako sarbide-gakoak eta aukerak

Horrekin guztiarekin, Frantzia merkatu estrategikoa da euskal enpresentzat. Horren harira, BasqueTraderen txostenak bi bide nagusi zehaztu ditu nazioartekotze-estrategiaren arabera: Frantzian zuzenean ezartzea, tokiko merkatuari erreparatuta, edo Euskaditik esportatzea, zeharka (Frantziatik kanpoko OEMen bidez) nahiz zuzenean, herrialdean ezarritako Tier 1 eta 2en edo zerbitzu-emateen bidez. Osagai espezializatuen eskaerak, egitura flotagarrietan bildutako esperientziak, parkeetako eragiketak eta portu giroko logistikak, tokiko edukia duten politikekin eta Europako zein Estatuko finantzaketarako sarbidearekin batera, ingurune mesedegarria zirriborratu dute. Gainera, Frantzia Europako gertuko beste merkatu batzuetara sartzeko plataforma izan daiteke, eta honek inbertsiorako zein enpresen hedapenerako duen erakargarritasuna indartzen du.

 


edo txosten osoa hemen ere eska dezakezu.

Lotutako beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

T&D  Behatokia  Q1-Q3  2025:  Nazioarteko  T&B  sektoreak  inbertsioak  bizkortu  ditu  eta  aukera  berriak  ireki  dizkio  euskal  enpesari
13/11/2025 Nazioartekotzea

T&D Behatokia Q1-Q3 2025: Nazioarteko T&B sektoreak inbertsioak bizkortu ditu eta aukera berriak ireki dizkio euskal enpesari

Basque Trade & Investmen-en azken Behatokian, urtarriletik irailera bitartean elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sektoreak nazioartean izan duen portaeraren ikuspegi eguneratua eskaintzen da.Deskargatu HEMEN

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Erabilera  bikoitzeko  produktuak  esportatzen  al  dituzu?  Ibilbide-orri  honek  pausoz  pauso  azalduko  dizu
29/10/2025 Nazioartekotzea

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten egiaztatzeko lanak erraztuko dizkie. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako. Deskargatu HEMEN

Txostena:  Kanadako  trenbide-merkatua
14/10/2025 Nazioartekotzea

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Merkataritza  globalaren  moteltzeak  eta  muga-zergek  eragina  dute  industria-metalen  eskarian
24/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko hirugarren hiruhilekoan izan duten bilakaera aztertzen da. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
23/07/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio eguneratua bildu duen Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Behatokiaren azken edizioak

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.Deskargatu hemen txostena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.