EAEko zerbitzu aurreratuen enpresak nazioartekotzeko estrategiak
Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 12 maiatza, 2025

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresen nazioartekotze-estrategiak, aztergai

Basque Trade & Investmentek azterlan batean jorratu ditu erabilitako nazioartekotze-moduak eta eragiketa-moduak, kanpoko proiektuen gauzatzea eta sektoreko konpainiek gainditu beharreko erronka nagusiak.
-

Zerbitzu aurreratuen sektorea, zerbitzu informatikoek, zerbitzu teknologikoek, zerbitzu profesionalek eta sormen-zerbitzuek osatua, funtsezkoa da ekonomia baten eta bere industriaren lehiakortasunean. Kalkuluen arabera, Euskadin 5.000 baino gehiago zerbitzu-enpresa aurreratu daude, eta horietatik ia % 5 esportatzaileak dira. Kolektibo esportatzaile hori informatika- eta teknologia-enpresek osatzen dute gehienbat.

Zerbitzu aurreratuetako euskal enpresek askotariko estrategia erabiltzen dituzte jarduera nazioarteko merkatuetara hedatzeko. Horiek aztertzeko, SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak diagnostiko zehatza landu du azterlan batean, erabilitako nazioartekotze-moduak eta eragiketa-moduak, kanpoko proiektuen gauzatzea eta sektoreko konpainien erronka nagusiak jorratzeko.

3 nazioartekotze-estrategia nagusi

Dokumentuak argitu duenez, antzekotasunak eta desberdintasunak daude zerbitzu profesionaletako enpresek (P-KIBS), zerbitzu teknologikoetakoek (T-KIBS) eta sormen-zerbitzuetakoek (C-KIBS) nazioartekotzeko erabiltzen dituzten moduen artean. Desberdintasun horiek beren-beregi antzeman daitezke hartutako nazioartekotze-estrategietan, hobetsitako eragiketa-moduetan eta gainditu beharreko erronka nagusietan.

Bildutako informazioaren arabera, hiru nazioartekotze-estrategia identifikatu dira nagusiki. Lehenengoa nazioarteko lizitazioetan parte hartzea da, eta bide hau zerbitzu profesionaletako enpresek erabiltzen dute bereziki. Bigarren estrategia kanpoko merkatuetan bulego propioak irekitzea da, bezeroarekiko presentzia egonkorragoa eta hurbilagoa erraztuz. Hirugarrenak, berriz, teknologiaren nazioartekotzea du oinarri, eta berrikuntza beste merkatu batzuetara eramaten duten enpresa teknologiko gehienei dagokie.

Azterketak nazioarteko arrakasta lortzeko estrategikoak diren beste faktore batzuk ere nabarmendu ditu, hala nola, tokian tokiko konfiantzazko bazkideak izatearen garrantzia, negozioak pertsonekin duen mendekotasuna modu egokian kudeatzeko premia, eta estrategia planifikatuaren eta nazioarteko merkatuan berez sortutako aukerak aprobetxatzeko gaitasunaren arteko konbinazioa.

Gainera, azterketak zehatz-mehatz identifikatu ditu zerbitzu aurreratuetako enpresa mota desberdinek nazioartekotzean dituzten erronka espezifikoak, eta hainbat soluzio praktiko eskaini ditu horiek gainditu ahal izateko.

Ondorioak eta gomendioak

Dokumentuaren amaieran, nazioarteko bideari ekin dioten enpresekin partekatzeko gogoetak azaltzen dira.

  • Zein da tokiko merkatuan lekua izan dezakeen balio-proposamena (benetakoa eta kontrastatua), eskaria eta tokiko eta nazioarteko eskaintza kontuan hartuta?
  • Nola sal eta gauza daiteke eskaintza hori?
  • Proiektuen zer fase gauzatu nahi du eta gauza dezake enpresak, nola (nondik) eta zer baliabiderekin?
  • Zer bazkide nahi ditu eta izan ditzake salmenta- eta/edo gauzatze-prozesurako?
  • Ondorioz, zein da enpresaren nazioartekotzearekin lotutako bilakaera-fase ugaritako bakoitzerako operazio-moduen konbinazio egokiena?
  • Zer pisu adostu nahi du enpresak zehaztutako estrategiarekin lotuta, eta zer puntutaraino erantzun nahi die sortutako aukerei?
  • Zein dira enpresak seguru asko aurre egin beharreko erronkak eta zer baliabide ditu horiek gainditzeko?

 

Zerikusia duten beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Erabilera  bikoitzeko  produktuak  esportatzen  al  dituzu?  Ibilbide-orri  honek  pausoz  pauso  azalduko  dizu
29/10/2025 Nazioartekotzea

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten egiaztatzeko lanak erraztuko dizkie. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako. Deskargatu HEMEN

Txostena:  Kanadako  trenbide-merkatua
14/10/2025 Nazioartekotzea

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Merkataritza  globalaren  moteltzeak  eta  muga-zergek  eragina  dute  industria-metalen  eskarian
24/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko hirugarren hiruhilekoan izan duten bilakaera aztertzen da. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
23/07/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio eguneratua bildu duen Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Behatokiaren azken edizioak

Frantziak  %  10,9  handituko  du  urtean  energia  berriztagarrietan  duen  gaitasuna  2035era  arte
11/07/2025 Nazioartekotzea

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei. Deskargatu hemen txostena.

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.Deskargatu hemen txostena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.