
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Webinarrak aukera eman zien euskal enpresei elektrifikazioan eta soluzio berritzaileetan dituzten garapen teknologikoak erakusteko.

Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte
Ekitaldian networkingari eskainitako gune bat izan zen, Txinan presentzia duten euskal enpresen arteko harremanak indartzeko helburuarekin

Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria
Izendapenarekin, Mikel Jauregi sailburuak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak nazioartekotze-estrategia gero eta biziago batean sakontzeko egin duen apustua, euskal enpresak nazioarteko beren jarduera ekonomikoan babestean oinarritua

Euskadik gazte talentua indartu du nazioarteko prestakuntzarako 500 Global Training beka berrirekin
Batez beste 8 hilabeteko egonaldia eginez, 30 urtetik beherako bekadunek atzerrian jasoko dute prestakuntza eta esperientzia, mundu osoko 51 herrialdetan banatutako 400 enpresa eta lehen mailako erakundetan baino gehiagotan.

Euskadiko sektore eolikoa erreferente da Hego Korearentzat
Topaketa horien bidez, Hego Koreak eta Euskadik, aukerak identifikatu ahal izan dituzte lankidetzan aritzeko eta bi eskualdeen esperientzia zabala eta gaitasun teknologikoak baliatzeko

21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
BasqueTrade-k webinar bat antolatu du aste honetan, Turkiak makina-erreminta, Industria 4.0 eta IIoT bezalako sektore estrategikoetan aukera edo konpetentzia bat izan dezakeen ebaluatzeko

B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Jardunaldi honetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude

Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
2023an Euskadi - Japonia Urtea ospatu zen. Ekimen horrek bi herrialdeetako pertsonen eta enpresen arteko harremanak sustatu nahi izan zituen, industria, energia, turismoa edo gastronomia bezalako arloetan, besteak beste

Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Industria sailburuordeak, Andoitz Kortak, Trump herrialde iparramerikarraren presidentetzara heltzearen ondorioei buruzko jardunaldi batean parte hartu du Bilbon, eta baieztatu du Eusko Jaurlaritza “gure enpresak babesteko prest dagoela, eta ahal den laguntza guztia eskainiko diela”

B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Basque Trade-k enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia indartzeko sustatutako programaren azken-aurreko jardunaldian, beren proiektuak nazioarteko merkatuetara eraman dituzten emakume ekintzaileen kasu inspiratzaileak jaso ziren

Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Bilera horietan, BasqueTrade-ren kanpo-sareko 21 bulegoetako nazioarteko merkatuetako profesionalek hartu zuten parte.

Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
BasqueTradek antolatutako webinar baten bidez elektrifikazioaren, nazioarteko lehiaren eta sektoreko araudi berrien eragina aztertu dute gaur goizean

Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Japoniako prefekturako ordezkariek zuzenean ezagutu dituzte Euskadiko hainbat sozietate publiko, enpresa eta proiektu estrategiko, 2019tik dituzten harremanak estutzen jarraitzeko

Basque Trade & Investment eta Basque Health Cluster erakundeek Datu Sanitarioen Europako Esparruaren inpaktua aztertu dute MEDICAn
Sektoreko adituek osasun-sistema digital, berritzaile eta elkarreragile batek osasun-eragileei eskaintzen dizkien erronkak eta aukerak aztertu zituzten panel batean

B-WOMENIN Globalen 5. saioak emakumeen lidergoa aztertuko du enpresa-proiektuen hedapenean
BasqueTrade-k bultzatutako programak azkenaurreko jardunaldia antolatuko du azaroaren 20an Bilboko Merkataritza Ganberan

Ibone Bengoetxea lehendakariordearen ustez, deskarbonizazioa garatzeko “ezinbestekoa” da berrikuntza
Jardunaldi baten bidez, energia berriztagarriak bultzatzeko Euskadiko, Nafarroako eta Akitaniako enpresa eta erakundeen arteko lankidetza aztertu dute.

Txinako sektore automotrizaren hazkundea Europan: Euskadiko enpresentzako erronka
BasqueTradek Txinako fabrikatzaileen inpaktua aztertzen du Europako automobilgintzan, baita Euskadiko enpresentzat dakartzan aukerak eta erronkak ere.

Mikel Jauregi sailburua Eusko Jaurlaritzak Japonia eta Taiwanera eraman duen misio instituzional eta enpresarialaren buru da
Euskadiren Kanpo Sarearen Tokioko bulego komertzialera egindako bisita batek eragile ekonomikoekin eta erakundeekin egingo diren topaketen agenda zabal baten abiapuntua ezarri du, Japonia, Taiwan eta Euskadiren artean harremanak indartzeko, eta, horrela, balizko inbertsioak erakartzeko helburuarekin

Euskal automobilgintzak Japoniako enpresen interesa piztu du
Hiroshimako automozio enpresak Euskadin izan dira aste honetan, nazioarteko berrikuntza eta hedapen estrategiak ezagutzeko

Garapen profesionala eta lidergo inklusiboa: B-WOMENIN Globaleko 4. saioko gakoak
Enpresen nazioartekotzean emakumeen presentzia indartzeko BasqueTrade-k bultzatutako programaren jardunaldi berriak kultura anitzeko ingurune batean arrakasta lortzeko beharrezkoak diren zeharkako gaitasunak eta trebetasunak landu ziren