
Echemar: “Gure kamioiak erabiltzen ditugu gure bezeroekin konektatzeko”
Josema Echarrik Lezotik zuzentzen du Euskadiko garraio-enpresa handienetako bat, 300 kamioiko eta 400 atoiko flota jasangarria eta 300 pertsonako plantilla duena.

Ukrainiako gerra dela eta, Eusko Jaurlaritzak aukera emango die enpresei dirulaguntzen ordainketak atzeratzeko eta inbertsioak geroratzeko
Malgutze-neurri horiek bost laguntza-programatan aplikatuko dira, eta eskaerak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 30era arte

Eusko Jaurlaritzak laguntza ekonomikoak emango ditu euskal enpresek Ukrainiako gerra dela-eta kontratatzen duten lege-aholkularitza ordaintzeko
Aholku programak 10.000 eurorainoko laguntzak ematen ditu nazioarteko merkataritza-zuzenbideko adituen aholkularitza gastuetarako

Basque Health Cluster: “Bioosasunaren sektorea urtero % 5ean hazi da azken 5 urteetan”
María Pascualek, Euskadiko biozientzia- eta osasun-enpresak biltzen dituen klusterraren zuzendariak, sektorearen hazkunde garrantzitsua azpimarratu du, gaur egun 200 enpresa baititu, 9.000 langilerekin.

Hidrogenoaren Estrategia Alemanian: Proiektu publikoak. Ohar teknikoa
Alemaniak apustu sendoa egin du hidrogenoa ekonomia deskarbonizatzeko bektore energetiko gisa garatzearen alde.

Euskadiko ingurumen-sektorerako nazioarteko aukera-merkatuak
Ekoindustriaren sektoreko herrialdeen mundu-mailako konparazioa egiten da, eta nazioarte mailako 25 ingurumen-merkatu nagusiak aztertzen dituzten herrialde-fitxak aurkezten dira

Goierri Valley: “Eskualdeko industria-eraldaketaren buru izan nahi dugu ezagutza eta berrikuntza partekatuz”
2017an sortu zen Gipuzkoako Goierri eskualdeko metalmekanika sektoreko 75 enpresa inguru biltzen dituen elkartea, eta “mundu mailako sektore estrategikoetan” egotea du helburu. Josean Guerra eta Iker Galparsoro elkarteko presidente eta zuzendari nagusiak “munduko industria-partner osoena”-ren helburuak eta ibilbidea azaldu dituzte.

Shuton-ek % 40rainoko hazkundeak lortu ditu makina-erremintaren sektorean
Doitasunezko boladun torlojuen fabrikazioan espezializatutako enpresa arabarrak SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza bat jaso du

Webinarra: Trantsizio energetikoan eginiko aurrerapenak Kolonbian
Kolonbian ezarrita dauden euskal enpresei, Kolonbiako energia sektoreko enpresei eta Euskadiko Energia Klusterrari.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak 3,3 milioi euroko laguntzak eskaintzen ditu euskal ETEak sustatzeko atzerriko merkatuetan
Zabaldu eta Sakondu programak zabalik daude datorren irailera arte

236 gazte lehiatu dira enpresen nazioartekotzeko 100 beketako (BEINT) bat lortzeko
Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren beka hau 1986an abiarazi zen, eta entzutetsu eta baloratuenetako bat da

Europako Ekialdeko automobilgintza sektoreari buruzko txostena
Ekialdeko Europak kalitate handiko eta kostu baxuko operazioak egiten jarraitzen du, eta horiek izango dira oinarri ibilgailu elektriko eta konektatuak bultzatzeko eta hornikuntza-katea gehiago digitalizatzeko.

Fundiciones Aizpuruak bere fakturazioaren % 35a dozena bat herrialdetara esportatzen du
Enpresa gipuzkoarra 1958an sortu zen, eta bere jarduera erresistentzia handiko brontze eta letoiaren galdaketa zentrifugatuan oinarritzen da. Material horrekin mota anitzeko makineria eta ekipo-ondasunentzako osagai funtzionalak fabrikatzen ditu enpresak, eta urtero 4,5 milioi euroko fakturazioa lortzen du.

Euskadik badu Kanpo Sarearen bulego bat Tokion
Euskal enpresek negozio-aukera berriak eskuratu ahal izango dituzte SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren zerbitzu berri honen bidez

500 gaztek prestakuntza jasoko dute atzerrian Eusko Jaurlaritzaren Global Training bekei esker
Aurrekontua 6,25 milioi eurora igo da eta bekadun bakoitzak hilean 1.530 eurorainoko laguntza jasoko du 6 hilabetez

Basque Trade & Investment agentziak ongietorria egin die “Wind Europe” ekimenaren nazioarteko ordezkaritzei
SPRI Taldearen agentziak Itsaso Baltikoko off-shore sektore eolikoari buruzko jardunaldi bat ere antolatu du

Txinako automobilgintza industriari buruzko txostena
Ibilgailuen ekoizpenari eta salmentei dagokienez, Txina da gaur egun Amerikako Estatu Batuen, Japoniaren eta Alemaniaren aurretik dagoen lehen merkatua.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari
SPRI Taldeko erakunde publikoak Kolonbiako enbaxadorearen bisita jaso du Bilboko egoitzan

Euskal industriak eskaerak, fakturazioa eta esportazioak doitu ditu datorren seihilekorako, Ukrainaren inbasioagatik
Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten Euskadiko 16 klusterrek otsailaren 24tik sortutako ziurgabetasuna helarazi diote Iñigo Urkullu Lehendakariari, finkatzea aurreikusita zegoen sei hilabeteko hazkunde orokorraren ostean.

Euskadi energia berriztagarrien Europako egoitza izango da WindEurope 2022 bilgunean
SPRI Taldeak babesten du ekitaldia, WindTalks for Innovation babestuz eta enpresa-topaketak bultzatuz, energia eolikoaren sektorean kontaktuak sustatzeko, eta atzerriko ordezkaritzen presentzia koordinatuz eta Euskadiren eta Poloniako Pomerania eskualdearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatuz, Basque Trade & Investment-en aldetik.