Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 19 maiatza, 2025

Estatu Batuetako merkatu aeroespazialak jaun eta jabe jarraitzen du industriaren dibertsifikazioagatik eta profil esportatzaile sendoagatik

Estatu Batuek mundu mailako lidergotasunari eusten dio aeronautika zein espazioaren arloetan, bertako industriaren sendotasun eta dibertsifikazio handiaren eraginez. Hala islatu du SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak, apirilean partekatutako informazioa handitu eta zabaltzeko, Estatu Batuetako sektore aeroespazialari buruz landu duen azken txostenean.
-

Txosten honekin tresna erabilgarria eskaini nahi zaie sektoreko euskal enpresei, aukera zehatzak identifikatu, Estatu Batuetako merkatuaren logika hobeto ulertu eta haien gaitasunei egokitutako sarbide-estrategiak garatzeko aukera izan dezaten.

AEBko industria aeroespaziala: hazkundea eta erronkak

Estatu Batuetako administrazio berriak prestutasun handiagoa erakusten du

Dokumentu berri honek AEBetako ekosistema aeroespazialari buruzko ikuspegi zehatzagoa jaso du, haren negozio-bolumenaren bi heren merkataritza-sektoreari dagozkiola eta gainerako salmentak defentsa-eremutik datozela azpimarratuz. Gainera, erregulazioan ezarriko den harmonizazio handiagoa, hornidura-katearen hedapena eta esportazioen aldeko politikak hazkundearen mesedekoak izango dira, aurreikuspenen arabera.

Munduko industria aeroespazialik handiena da Estatu Batuetakoa, honako arrazoiak direla eta: lan indar oso kualifikatua, hornidura-kate sendoak eta gobernuaren babes handia. 2023an 955 mila milioi dolarreko salmentak izan zituen, aurreko urtean baino % 7,1 gehiago, eta AEBko BPGaren % 1,6 izan zen. Salmenten bolumenaren bi heren esparru komertzialari dagozkio, eta geratzen den herena, berriz, defentsa-sektoretik dator. Sektorea handitu egingo da etorkizunean, honako hauek direla-eta: arauak bateratzea, hornikuntza-katea zabaltzea eta esportazioentzat mesedegarriagoa den politika bat ezartzea. Hori horrela, Estatu Batuetako administrazio berriak prestutasun handiagoa erakusten du bai teknologia esportatzeko, bai defentsaren sektorean esportazioak handitzea sustatzeko.

Sektore aeroespaziala da herrialdean balantza positibo bati eusten dion bakarra, inportatzen duena baino gehiago esportatzen baitu. Esportazioen helmuga nagusiak Erresuma Batua, Frantzia, Kanada eta Alemania dira. Frantzia eta Kanada merkataritzan eta Erresuma Batua eta Alemania, berriz, defentsan. Industria honetan jarduera handiena duten estatuei dagokienez, hemen daude ekoizpen-polo nagusiak: Washington, Kalifornia, Arizona, Texas, Alabama, Florida, Georgia, Virginia, Connecticut eta New Jersey.

Abiazio-sektoreko fabrikatzaileak eta konpetentzia

Material arinen berrikuntza eta erregaiaren eraginkortasuna bilatzen dituzte enpresek, kostuak eta emisioak murrizteko.

Boeing eta Airbus enpresak gailentzen dira AEBko aireontzien fabrikazioan, baina Boeingek kalitatearekin eta segurtasunarekin lotutako arazoak izan ditu, eta horrek kalte egin dio haren ospeari. Jet pribatuen eta helikopteroen arloan, Textron, Gulfstream eta Sikorsky enpresak daude buruan. Motorren merkatuari dagokionez, General Electric eta CFM International daude buruan, baita Honeywell eta RTX ere.

Sektore espazialaren balio-katea eta player nagusiak

Segmentu espazialean, AEBk esplorazio espazialaren historia luzea dauka eta munduko liderra da oraindik, eta 2023an gobernuak 73 mila milioi dolarreko inbertsioa egin zion sektoreari. Azken 10 urteetan, AEBko sektore espazialak garapen nabarmena izan du, sektorearen pribatizazioak eta komertzializazioak bultzatuta, eta honako fabrikatzaile hauek nabarmendu dira: SpaceX, Blue Origin eta Maxar. Garapen horren ondorioz, aurrerapen teknologiko garrantzitsuak egin dira, eta gutxitu egin dira espaziora joateko kostuak.

Abiazio-sektoreko berrikuntza eta aukerak

NASA munduko ospetsuena da gobernuko agentzia espazialen artean.

Sektoreak aukera handiak eskaintzen ditu hainbat esparrutan, hauek sustatuta: aurrerapen teknologikoak, inbertsio federala handitzea eta handitzen ari den sektore pribatuaren parte-hartzea. Honako hauek dira proiekzio handieneko esparruak:

  • Sateliteak eta telekomunikazioak:
    Nabarmen ari dira handitzen zenbait sare, besteak beste, Starlink (SpaceX) eta Project Kuiper (Amazon), munduko konektibitatea hobetzera bideratuak. Era berean, eskaria handitzen ari da lurrari behatzeko soluzioetan, hainbat sektoretan aplikatuak, besteak beste, klimaren monitorizazioan, zehaztasuneko nekazaritzan eta segurtasunean.
  • Abiazio komertziala eta militarra:
    Aukera garrantzitsuak aireontzien garapenean, erregaiaren kontsumoan eraginkorragoak direnak, eta emisio kutsatzaile txikiagoak dituztenak —hainbat enpresak zuzendua, besteak beste, Boeing eta Airbus USA—. Hauek ere nabarmentzen dira: hegaldi hipersonikoak, borroka-hegazkinen ekoizpena eta modernizazioa —esaterako, F-35 Lightning II eta B-21 Raider—. Testuinguru horretan, soluzio aurreratuen eskaria areagotu da sektore hauetan: bateriak, erdieroaleak, txipak eta makina-erremintak.
  • Esplorazio espaziala:
    Bai maila pribatuan, SpaceX, Blue Origin, Boeing eta Lockheed Martin enpresek proiektuak egin baitituzte suziri berrerabilgarriekin eta espazio-ontziekin, bai esparru publikoan, Nasak sustatu baititu Artemis programa eta Martera gidatutako etorkizuneko misioak.
  • Teknologia-esparrua:
    Ikerketa-lerro nagusiek arreta jartzen dute aireontzien eta misio espazialen diseinuan adimen artifiziala eta big data aplikatzean, material aurreratu arinago eta iraunkorragoak garatzean eta osagarri aeronautikoak eta espazialak fabrikatzeko 3D inprimagailuak erabiltzean.
  • Aireko hiri-mugikortasuna eta UAVak (tripulatuko gabeko aireontziak):
    Sektore estrategiko moduan sortu dira, Joby Aviation eta Archer Aviation gisako enpresek aireko taxi elektrikoak garatuta, baita drone autonomoen erabilera zabalduta ere, logistika-, zaintza- eta nekazaritza-aplikazioetan.

Sektorea garatzeko alderdi kritikoak

Funtsezko materialak eta teknologiak esportatzeko mugek nazioarteko lankidetzaren bideragarritasunari eragiten diote

Estatu Batuetako industria aeroespazialak aurre egin beharreko erronka nagusiei dagokienez, araudien ziurgabetasuna eragile kritikoa da oraindik. Trumpen administrazioak nazioarteko lankidetzarako ezarritako murrizketa berriak zailtzen ari dira merkataritza- eta teknologia-akordioen formalizazioa. Halere, baikor ageri dira batzuk, neurri horiek malgutzeko aukera dela-eta; izan ere, baliteke administrazio horren ikuspegi transakzional bereizgarriak moldaketak egitea, behin helburu estrategiko zehatzak lortuta. Aldi berean, murrizketa teknologikoak oztopo garrantzitsua dira. Funtsezko materialak eta teknologiak esportatzeko mugek nazioarteko lankidetzaren bideragarritasunari eragiten diote, eta atzerriko enpresek teknologia handiko proiektuetan parte hartzea zailtzen dute.

Beste erronka handi bat da talentua lortzeko borroka. Programa akademiko espezializatuak badaude ere, sektoreak gabezia nabarmena du kualifikazio handiko profesionalak lortzeko. Defizit hori arintzeko, etapa goiztiarretatik hasita talentua erakartzeko ekimenak sustatzen ari dira, barne hartuta prestakuntza-programa bikoitzak (lana eta unibertsitatea) eta enpresetan praktika profesionalak sartzea 16 urtetatik aurrera.

Horrez gain, exijentzia gehigarriak dakartza hornikuntza-katearen konplexutasunak. Estatu Batuetako merkatuan lan egin nahi duten enpresek estrategiak garatu behar dituzte, modu eraginkorrean integratzeko gero eta exijenteagoa den eta «America First» politikaren esparruko berregituratze-prozesuei loturik dagoen hornikuntza-katean. Testuinguru horretan, enpresa euskaldunek haien planteamenduak egokitu beharko dituzte, baita modu berriak ezarri ere, Estatu Batuetako merkatuan bazkide eta hornitzaile lehiatzaile gisa finkatzeko.

Merkatuan sartzeko gakoak

Merkatu horretako hornitzaile bihurtzeko, ezinbestekoa da presente egotea, eta kontaktu-sare bat ezartzea, ekitaldi estrategikoetan parte hartzearen bidez (SelectUSA, esaterako), bertan eragiketak zartzeko estatu egokienak identifikatu daitezke, aintzat hartuta tokiko ekosistema (klusterrak, balio-kateko enpresak, instituzioak) eta pizgarri eskuragarriak, esaterako, laguntza-programak eta zerga-onurak. Sektoreko azoketara joatearen garrantzia ere nabarmentzen da, loturak sortzeko eta enpresa euskaldunak Estatu Batuetako ekosistemaren barruan kokatze aldera.

Identifikatutako aukera-eremuetan lankidetza estrategikoak ezartzearen garrantzia azpimarratzen da. Ekimen horietako askok sektore pribatuan era aktiboan parte hartzea eskatzen dute, hala estatuan nola nazioartean, eta, horrela, atzerriko enpresekin lankidetzan aritzeko espazioak irekitzen dituzte. Era berean, azpimarratzen da Estatu Batuetako enpresekin lankidetzan aritzea askoz ere bizkorragoa dela atzerriko enpresek bertan presentzia dutenean, izan filialak irekitzearen bidez edota herrialdean ezarritako enpresekin akordioak eginda. Lankidetzako modu espezifikoa ekimen motara egokitu behar da, eta baliteke gobernuen arteko akordioak izatea, esaterako, enpresen arteko akordioak, produktu multzoa, teknologiak edo proiektu zehatzak garatzeko.

AEBetan hedatzeko estrategia, datuak eta aholkularitza

SPRI eta Basque Trade & Investment-en lanean dihardugu euskal enpresek nazioarteko merkatuetako aukera onenak aprobetxa ditzaten. Hau bezalako txosten sektorialen, joeren analisien eta merkatu-azterketen bidez, erabakiak hartzea erraztu eta zure hedatze-estrategiak definitzen laguntzen dizugu. Gainera, misio komertzialak antolatzen ditugu eta nazioartekotzea bultzatzeko laguntza garrantzitsuak eskaintzen dizkizugu.

Hil honetan, AEB-en muga-zergetan espezializatutako helpdesk bat jarri dugu martxan, eta aduana-araudiei buruz dituzun zalantzak argitzeko eta AEBko merkaturako sarbidea optimizatzeko funtsezko baliabidea da. Jarri gurekin harremanetan behar duzun edonoiz.

SPRIren buletinera harpidetu eta jaso ezazu sektore estrategikoei, hazten ari diren merkatuei eta zure negoziorako funtsezkoak diren ekitaldiei buruzko informazio eguneratua.

 


Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Lotutako beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

T&D  Behatokia  Q1-Q3  2025:  Nazioarteko  T&B  sektoreak  inbertsioak  bizkortu  ditu  eta  aukera  berriak  ireki  dizkio  euskal  enpesari
13/11/2025 Nazioartekotzea

T&D Behatokia Q1-Q3 2025: Nazioarteko T&B sektoreak inbertsioak bizkortu ditu eta aukera berriak ireki dizkio euskal enpesari

Basque Trade & Investmen-en azken Behatokian, urtarriletik irailera bitartean elektrizitatearen transmisio- eta banaketa-sektoreak nazioartean izan duen portaeraren ikuspegi eguneratua eskaintzen da.Deskargatu HEMEN

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Erabilera  bikoitzeko  produktuak  esportatzen  al  dituzu?  Ibilbide-orri  honek  pausoz  pauso  azalduko  dizu
29/10/2025 Nazioartekotzea

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten egiaztatzeko lanak erraztuko dizkie. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako. Deskargatu HEMEN

Txostena:  Kanadako  trenbide-merkatua
14/10/2025 Nazioartekotzea

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Merkataritza  globalaren  moteltzeak  eta  muga-zergek  eragina  dute  industria-metalen  eskarian
24/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko hirugarren hiruhilekoan izan duten bilakaera aztertzen da. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
23/07/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio eguneratua bildu duen Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Behatokiaren azken edizioak

Frantziak  %  10,9  handituko  du  urtean  energia  berriztagarrietan  duen  gaitasuna  2035era  arte
11/07/2025 Nazioartekotzea

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei. Deskargatu hemen txostena.

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.