Jardunaldiaren momentu bat.
Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G+B Nazioartekotzea Zibersegurtasuna
Albisteak 3 Marzo, 2020

600 enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRIk 2020an banatuko dituen laguntzei (guztira 254 milioi euro) buruzko informazioa

Dirulaguntzak iazkoak baino % 8 handiagoak izango dira eta arlo hauetara zuzenduko dira: teknologia, berrikuntza, 4.0 Industria, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea
-

Aste honetan, 600 euskal enpresa inguruk zuzenean jasoko dute SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) banatuko dituen laguntzei buruzko informazioa. Aurten ETEek, startup-ek, euskal industriak oro har eta teknologi zentroek baliatuko dituzte aurrekontuetan jasotako 254 milioiak. SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntzako zuzendari Aitor Cobanerak eta EAEko teknologi parkeetako zuzendari Itziar Epalzak -SPRIko beste arduradun batzuekin batera- laguntza horiek aurkeztuko dituzte, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako teknologi zentroetan egingo diren hiru jardunalditan.

Laguntzak aurkezteko lehen jardunaldia astearte honetan egin da Bizkaiko Teknologi Parkean; beste jardunaldi bat egingo da asteazkenean (hilak 4) Arabako Teknologi Parkean, eta hirugarren bat ostiralean (hilak 6), Gipuzkoakoan.

Euskal enpresei eskaintzen zaizkien laguntzak arlo hauetarako dira: teknologia, zibersegurtasun industriala, ekintzailetza, enpresen sustapena eta nazioartekotzea, berrikuntza eta 4.0 Industria. 254 milioi euroko laguntzak daude jasota aurrekontuan, iaz baino ia % 8 gehiago.

Zenbateko horretatik, 199 milioi bideratuko dira teknologiara (I+G) (190),  berrikuntzara (3), 4.0 Industriara (5) eta zibersegurtasun industrialera (2), 49 milioi ekintzailetza eta enpresen sustapenera, eta 5,6  milioi enpresen nazioartekotzera. Horrez gain, BEINT eta Global Training programek eta talentua erakartzeko programak beste 8 milioi euro jasoko dituzte.

Iaz SPRI Taldeak 235 milioi euro inguruko laguntzak banatu zituen 2.000 enpresa-proiekturen artean; horietatik, 189 teknologia, berrikuntza eta 4.0 Industria arloetako ekimenentzat izan ziren, 43 ekintzailetza eta enpresen sustapeneko proiektuentzat, eta nazioartekotzen laguntzeko programek 2 milioi jaso zituzten, kontuan hartu gabe talentua erakartzeko programen eta nazioartekotze beken 8 milioiak.

Zerrendatik kentzen baditugu enpresentzat ez diren programak (adibidez, Emaitek, teknologi zentroei zuzendutako programa baita), laguntzen % 47 Gipuzkoako enpresentzat izan ziren (74 milioi euro eta 1.047 proiektu onartu), % 43,1 Bizkaiko enpresentzat (67 milioi eta 674 proiektu) eta % 9,5 Arabako enpresentzat  (15 milioi eta 275 proiektu).  Lurralde bakoitzeko enpresen tipologia da kopuru horien eta laguntzen lurraldekako banaketaren atzean dagoen arrazoia, industria arloko ETEak gehiengoa baitira Gipuzkoan.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean astearte honetan egin den jardunaldian, galderentzako txanda ireki da laguntzak aurkeztu ostean, eta bertaratuek informazio gehiago eskatu dute nazioartekotzearekin eta teknologiarekin lotutako programei buruz.

Lotutako albisteak

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Ideia  berriak,  gazteak  eta  landa  eremuko  enpresei  errekonozimendua  Lea-Artibaiko  ekintzaileentzako  Leartibai  Sarietan
20/11/2025 Ekintzailetza

Ideia berriak, gazteak eta landa eremuko enpresei errekonozimendua Lea-Artibaiko ekintzaileentzako Leartibai Sarietan

Edizio honetan 56 proiektuk hartu dute parte lehiaketan, aurrekoan baino 19 gehiagok

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Onkoreplica  eta  Semi  Zabala,  2025eko  Toribio  Echevarria  sarien  irabazleak
13/11/2025 Ekintzailetza

Onkoreplica eta Semi Zabala, 2025eko Toribio Echevarria sarien irabazleak

Toribio Echevarria Sariak Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak bultzatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak, SPRIren bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak parte hartzen dute

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.