Gauzatu proiektu bati egindako bisita Arantxa Tapia sailburua.
Albisteak 16 apirila, 2019

28 milioi euro ETEetan inbertsio berriak finantzatzeko eta enplegu berria sortzeko

AUZATU-Industria programak inbertsio berritzaileetarako eta teknologikoetarako aurrerakin itzulgarriak eskaintzen ditu, eta ezin bestekoa da enplegu berriak sortzea
-

 

AUZATU-Industria programak inbertsio berritzaileetarako eta teknologikoetarako aurrerakin itzulgarriak eskaintzen ditu, eta ezin bestekoa da enplegu berriak sortzea

2018an, programak 85 milioi euroko guztizko inbertsioa eskuratu zuen 55 proiektutan eta, haren bitartez, 752 enplegu berri sortu ziren

Industriari lotutako industria eta zerbitzuak hazkunde bete-betean dauden honetan, Gobernuak lehenetsi egin du produktu berriak eskain ditzaketen goi-teknologiako arloak finantzatzea

 

Eusko Jaurlaritzak 28 milioi euro jarriko ditu teknologia-oinarria duten edo/eta berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapenera bideratutako GAUZATU-Industria Programa finantzatzeko. Industria finantzatzeko programa bat da, ibilbide zabalekoa, ETEentzako aurrerakin itzulgarriak errazten dituena; horretarako, ETEok inbertsio adierazgarriak egin, enplegu berria sortu, duten enpleguari eutsi eta balioa gehitu zein lehiakortasuna hobetzen duten proiektu berritzaileak landu behar dituzte.

 

2018an, programa horrek geldiarazi egin zuen teknologia- eta berrikuntza-arloko 55 industria-proiekturen bidezko 85 milioi euroko guztizko inbertsioa; proiektuen bitartez, 754 enplegu berri sortu ziren. Eszenategi honetan, Gobernuaren babesa ezin bestekoa izaten jarraitzen du gure lurraldearen industria-garapenerako, baldintza egokiak sortuz enpresek inberti dezaten, merkatuan lehia daitezen eta aberastasuna zein enplegua sor ditzaten.

 

Horretarako, ezin bestekoa da enpresa bideragarriei eta, bereziki, ETEei, finantzaketa jasotzeko aukera erraztea; izan ere, faktore bakarra ez den arren, baldintzatu egiten du haien lehiakortasuna hobetzeko ekintzak abian jarri eta hazteko aukera. Industria-sistemaren lehiakortasuna enpresetan egiten diren apustu teknologiko eta berritzaileei esker heltzen da.

 

Finantzaketa hori ondorengoetara bideratuko da: besteak beste, goi-teknologiako eta I+G+b inbertsio maila handiko industria-arloetan funtzionatzen duten enpresak, eta teknologia-ezagutza produktu edo prozesu berriak bihurtzeko gai direnak.

 

Esleituko diren laguntza itzulgarriak diruz lagunduko den inbertsioaren % 35eraino hel daitezke, baina ezin da 1.500.000 euroko kopurua gainditu.

 

Programa hau 2019. Ekitaldirako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan kokatzen da, eta bat egiten du XI. Legegintzaldiko Euskadi 2020 Gobernu Programarekin. Zehazki, 1. ardatz estrategikoan biltzen diren helburuei lotzen zaie: “Hazkunde sendoa, enplegu gehiagorekin eta hobearekin”, eta haren barnean kokatzen da “Ezagutzaren ekonomian lehiakorragoa den industria”.

 

Programaren helburu estrategikoa da Teknologia Oinarriko edo/eta Berritzaileak diren ETEen sorrera eta garapena bultzatzea, etorkizuneko lehiakortasun-estrategia gisa:

  • Enplegua sortzen duen inbertsioan lagunduz
  • Enpresen hazkundea hauspotuz
  • Finantzaketa eskuratu ahal izatea erraztuz

 

Laburbilduz, bilatzen du ETE horien gaitasun eta beharrizanetara egokitzen den laguntza-oinarri bat ezartzea, berrikuntza teknologikoa eta ez-teknologikoa eta dibertsifikazioa sustatuko dituena, aukera-arlo berriei begira.

 

Programa ondorengo arlora zuzentzen da:

  • Erauzketako, produkzioko, eraldaketako eta haiei uztartutako zerbitzu teknikoetako (prozesu-produktuei lotutako) ETEak, Teknologia Oinarridunak edo/eta Berritzaileak direnean.
  • Enpresa-taldeak, non eskaera aurkezten duen enpresak akzioen % 100eko partaidetza duen taldeko beste enpresetan.

 

Era horretan, ondorengo eragina bilatzen da:

  • Produktu berriak garatzea
  • Merkatu berrietan produktu tradizionalak sartzea

 

Produktibitatea areagotuko duten fabrikazio-prozesuen hobekuntza teknologikoa

Dokumentazioa aurkeztu

Eskaerak eta haren dokumentazioa, errekerimenduak eta gainerako kudeaketak, bitarteko elektrikoen bidez aurkeztuko dira ondorengo Internet helbidean: www.euskadi.eus. Eskaerak egiteko epea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Agindu hau argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2019ko irailaren 30ean amaitzen da, edo eskueran dauden funtsak agortzen direnean.

 

Lotutako albisteak

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

“Euskadi  eraldatuz  2030”  abian  jarri  da,  Euskal  Finantza  Aliantzaren  1.000  milioi  euroak  euskadiren  eraldaketa  ekonomikoaren  alde  bideratzeko
01/10/2025 Finantziazioa

“Euskadi eraldatuz 2030” abian jarri da, Euskal Finantza Aliantzaren 1.000 milioi euroak euskadiren eraldaketa ekonomikoaren alde bideratzeko

Imanol Pradales lehendakariak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu dute inbertsio-plan berri hori

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.