Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

BIND 4.0

4.0 Industriako startup eta enpresa liderrentzako berrikuntza irekiko plataforma

Industriako startup disruptiboak eta erreferentziazko enpresak konektatzen, aholkatzen eta trebatzen ditugu berrikuntza irekiko proiektuak garatu ditzaten. BIND 4.0 programarekin azkartu egingo dituzu zure enpresaren nahiz startuparen berrikuntza prozesuak, merkaturako sarbidea, eraldaketa digitala eta hazkundea.

Interesatzen zaizu?

Enpresa handientzako deialdi irekia! Martxoak 1-31ra arte

Zer da?

BIND 4.0 programan elkarrekin lanean jartzen ditugu enpresak eta startup berritzaileak, hazten laguntzeko

BIND 4.0 nazioartean erreferentziazkoa den berrikuntza irekiko konexio- eta aholkularitza-espazio bat da, Euskadin kokatuta dauden eta nazioartean erreferentziazkoak diren startupen eta konpainia liderren arteko lankidetzarako eta berrikuntzarako. Helburua da bultzada bat ematea industria adimendun, energia garbi eta jasangarri eta osasun eta elikadura sektoreen hazkundeari, eraldaketari eta eboluzioari.

"Zazpi edizio arrakastatsu, azkartutako 190etik gora startup, 70 partner eta 270 proiektu baino gehiago"

Berrikuntza irekiko 7 edizio zifretan

0

Startupek parte hartu dute

0

Proiektu garatu dira

0

Partner, industriako lider direnak

0 M€

fakturatu dira guztira

%0

dira partner-arekin lanean jarraitzen duten startup-ak

Norentzat da

Startup disruptiboentzat

Biharko industrian iraultza eragin dezakeen konponbide bat baduzu eta mundu osoan erreferentziazkoa den 4.0 industriako ekosistema batean hazi nahi baduzu, hauxe da zure espazioa. Mundu osoko startup teknologiko berritzaileak bilatzen ditugu, euren proiektuak garatu ditzaten eta berrikuntza azkartu dezaten Euskadiko erreferentziazko enpresa handietan.

Enpresentzat

Startup bidezko berrikuntza irekia bide azkar eta arrakastatsua da berrikuntza industrialean. Industria adimendun, energia garbi eta jasangarri edo elikadura eta osasun sektoreetako enpresa bat bazara, hauxe da zuretzako programa egokia teknologia abangoardistenak ezagutu eta inplementatzeko, zure ekosistemako kasu arrakastatsuak deskubritzeko eta adituen aholkularitza jaso ondoren zure negozioarentzako konponbide aproposenak bilatzeko.

Startup bat bazara,
aukera izango duzu…

4.0 Industriako berrikuntza-ekosistemarekin konektatzeko: sarbidea izango duzu Euskadin kokatutako erreferentziazko konpainietara eta Networking-eko jardueretan parte hartuko duzu 4.0 Industriako berrikuntza irekiko ekosistemarekin.

Zure lehen bezeroak lortzeko:  zure teknologia berritzailea garatu ahal izango duzu sektoreko enpresa onenen eskutik, eta teknologia horren bideragarritasuna probatu ahal izango duzu merkatuan. Parte-hartzaile guztiek lortuko dituzte kontratu bat edo gehiago.

Adituen aholkularitza jasotzeko: 40tik gora tutore, beraizik espezializatuta daudenak enpresa azelerazioan, 4.0 Industriako teknologia berrien merkatu-estrategietan, berrikuntzan eta ekintzailetzan.

Inbertitzaile eta finantzaketa-iturriak eskuratzeko, eta laguntza ekonomikoak eta lan-espazioak lortzeko BICetan (Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroak).

Enpresa berritzaile bat bazara,
aukera izango duzu…

Berrikuntza irekira eta corporate venturing-era konektatuta egoteko:  dinamika eta ekitaldi gidatuen bidez, zure enpresarentzat baliotsuak diren sektoreko kasu arrakastatsuak ezagutuko dituzu eta posible izango duzu esperientziak partekatzea eta ezagutza alderatzea.

Startupen analisi bat eskuratzeko: sarbidea izango dugu plataforma batera, zeinaren bidez jakingo baitituzu zeintzuk diren merkatuan arrakasta gehien duten teknologia disruptiboenak eta nola lagundu diezazuketen zure prozesuak hobetzen.

Teknologia onenak kontratatzeko: behar dituzun teknologiak identifikatuko dituzu, eta zure negozioarentzat interesgarrienak diren startupak kontratatu, venture client kolaborazio baten bidez.

Lehiakortasuna hobetzeko:  azkar eta zuzenean txertatuko dituzu zure enpresako prozesuetan startup berritzaileek garatutako konponbide aitzindariak.

Prestakuntza eta gaikuntza eskuratzeko:  startupak eta konpainiak konektatuko dituzten workshop eta tailerrak, elkarlanaren arrakasta bermatuko duen kolaborazio-esparru bat sortzeko.

Plataformari buruz

Honela funtzionatzen du:

Berrikuntza irekiko plataforma bat da, startupei merkaturako sarbidea errazten diena egoitza Euskadin duten erreferentziazko bezero handien bitartez. Helburua da proiektu disruptiboak garatzea teknologia berriekin, enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta Industriaren eraldaketa azkartzeko.

Programaren faseak

1_

Startupentzako deialdia eta proiektuen aurre-aukeraketa

Uztaila - Iraila

Deialdia irekitzen da mundu osoko startupek euren hautagaitzetarako izena eman dezaten eta euren konponbide teknologiko disruptiboak aurkeztu ditzaten.

2_

Parte-hartzaileen aukeraketa

Iraila - Urtarrila

Aurre-aukeraketan sartu diren startupek euren konponbideak aurkezten dizkiete BIND 4.0 programako trakzio-enpresei, eta azken hauek euren premietara ongien egokitzen diren finalistak hautatzen dituzte programan parte hartzeko.

3_

Azelerazio programa

Urtarrila - Ekaina

Gure bezero korporatiboekin kontratu bat edo gehiago lortu dituzten startupentzako programa. Bezeroaren enpresan euren proiektuak inplementatzen ari diren bitartean, startupek aukera dute tutore adituekin elkartzeko, networking ekitaldietan parte hartzeko eta harremanak egiteko inbertitzaileekin.

4_

Partner korporatiboentzako deialdia

Martxoa

Industria adimendun, energia garbi eta jasangarri edo osasun eta elikadura sektoreetako enpresa berritzaileek izena eman dezakete programan parte hartzeko.

5_

Proiektuen aurkezpena

Uztaila

Ekitaldi bakar bat egingo da industria-, berrikuntza- eta inbertsio-ekosistema osoa konektatzeko, eta bertan aurkeztuko dira startupek partner enpresekin lankidetzan garatu dituzten proiektuak.

Zergatik BIND 4.0?

Nazioarteko erreferentziazko programa bat

BIND 4.0 nazioarteko erreferentziazko plataforma bat da 2016tik, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duena SPRI Taldearen bidez, eta bere helburua da industriaren eraldaketa bultzatzea eta bere lehiakortasuna handitzea, lanean arituz azken belaunaldiko konponbide teknologikoak garatzen dituzten startupekin.

Berrikuntza irekiko plataforma honek ziurtatzen du enpresetan proiektu berritzaileak garatzen direla startupen teknologia aitzindariekin, eta gainera, aholkularitza eta prestakuntza eskaintzen du berrikuntza irekiaren abantailak indartzeko eta startupen hazkundea sustatzeko proiektu errealen eta erreferentziazko bezeroen bitartez.

Abantailak

6 arrazoi BIND 4.0 programan parte hartzeko

  • Berrikuntza Irekiko sare handieneko kide izatea
  • Industriarekin eta 4.0 Industrian lider diren startupekin konektatzea
  • Enpresekin berritzen ikastea
  • Zure teknologia baliozkotzea bezero handiekin
  • Merkatuko teknologia disruptibo onenak eskuratzea
icon down svg
Ohiko galderak

Zalantzak argitu

BIND 4.0 ekimen publiko-pribatua da, enpresei zuzendutako zerbitzu espezifikoak eskaintzen dituen eta alderdi guztientzat onuragarriak diren startup disruptiboen eta korporazio berritzaileen arteko lankidetzak sortzen dituen berrikuntza irekiko plataforma. BIND 4.0 plataformak, urtero, startup azeleraziorako programa bat jartzen du abian. Programa hori industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, osasunaren eta elikaduraren sektoreen eraldaketa digitalerako arazo nagusiak konpontzen dituzten produktu edo zerbitzu teknologikoak eskaintzen dituzten startup enpresei zuzenduta dago. Horrez gain, gure berrikuntza irekiko plataformak zerbitzuak eskaintzen dizkie enpresa handiei, eraldaketa digitalerako bidean.

Hasierako faseetan eta “ideia fasean” dauden proiektuak ez dira onartuko. BIND 4.0 euren garapen teknologikoa amaitu duten eta produktu/zerbitzua merkaturatzeko prest dauden 4.0 industriaren arloko startup-ei zuzendua dago.

Bai, startup-ek juridikoki eratuta egon behar dute, euren garapen teknologikoa amaituta izan behar dute eta merkaturatzeko prest egon behar dira edo merkatura iritsi berriak izan behar dira.

Ez. Edozein herrialdetako startup-ek eman dezakete izena BIND 4.0 programan parte hartzeko. *2022ko edizioa aurrez aurreko eta lineako programa hibridoa izango da. Zenbait datetan ezinbestekoa izango da pertsonalki bertaratzea. Startup taldeek taldekide bat bidali beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoan antolatuko diren ekitaldietara, parte hartu ahal izateko.

  • Izena emateko startup-ek eskabidea bete beharko dute, 2022etko uztailaren 7tik irailaren 8ra bitartean.
  • Talde bakoitzari eskatuko zaio bideo bat bidal dezan fundatzaileek egindako startup enpresaren aurkezpenarekin. Informazio gehigarria (erakustaldiak, aurkezpenak, etab.) eskaintzen duten bestelako eranskinak ere kontuan har daitezke.
  • Eskabideak ingelesez bidali beharko dira, gure webgunean aurki daitekeen inprimakia beteta.

Zalantzarik?
Jarri gurekin harremanetan.

Euskal enpresentzako arreta zerbitzua

Deitu iezaguzu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Euren proiektuak garatu nahi dituzten eta Euskadiko erreferentziazko enpresa handietan berrikuntza azkartuko duten mundu osoko startup berritzaileak behar ditugu.

Ekimen honetan interesa duen startup disruptiboa bazara, bete formulario hau.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Estrategia

Berrikuntza azkartuz antolakunde eta startupen arteko lankidetzaren bidez

BIND 4.0 industria adimendunaren arloko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatua da, Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sortua, SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetza-ekosistemako haren Up!Euskadi plataformaren bidez. Gaur egun, egoitza Euskadin duten sektoreko erreferentziazko 100 enpresa garrantzitsuenek parte hartzen dute plataforman.

Ekimen hori helburu hirukoitzarekin sortu zen: euskal ekosistema industrialeko startupen garapena azkartzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema ekintzailetza industrial aurreratuko hub bilakatzea. 2016tik, BIND 4.0 programak 200 startup bultzatu ditu, 290 proiektu garatu ditu, eta 7,5 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa sortu du.

BIND 4.0k baditu hiru ekimen berritzeko eta erronka teknologiko berriei erantzuteko:

  • BIND 4.0: azelerazio eta berrikuntza irekia enpresa handi eta startupentzat. Informazio guztia hemen.
  • BIND 4.0 SME Connection: berrikuntza irekiko erronka teknologikoak ETE eta startupentzat. Informazio guztia hemen.
  • BIND 4.0 Govtech: berrikuntza irekiko erronka teknologika administrazio publiko eta startupentzat.
Lotutako laguntzak

Zure Digitalizazioa-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu