Adimen Artifiziala 2026
11M € zerbitzu eta prozesu industrialei aplikatutako Adimen Artifizialaren eta Datuen Estrategiaren proiektuak babesteko
Adimen Artifiziala 2026 laguntza-programaren helburua da Euskadiko enpresetan Adimen Artifizialeko zerbitzuak eta soluzioak erabiltzean oinarritutako proiektuak babestea, enpresa-prozesuetan eraginkortasunez aplikatzera eta soluzio horiek enpresen jardueran benetan ezartzera bideratuta, horrela Euskadiko industriaren lehiakortasuna sendotuz.
Programak, gainera, Adimen Artifizialeko soluzioen ezarpena erraztu eta bizkortuko duten datuen kudeaketa estrategikoan oinarritutako proiektuak babesten ditu. Horren bidez, AA enpresa-eragiketetan modu arinean eta eraginkortasunez integratzea eta indarrean dagoen araudia betetzea sustatzen du (hala nola, AI Act eta Data Act araudiak). Horrez gain, AA modu arduratsuan aplikatzea sustatzen da, aitortutako esparru, estandar eta ziurtagiriekin lerrokatuta, bai eta administrazioak bultzatutako zigilu edo markekin ere.
Adimen Artifiziala funtsezko teknologia da Industria Adimenduna garatzeko, predikzioari, optimizazioari, automatizazioari, kalitatearen hobekuntzari eta enpresa-prozesuetarako laguntzari aplikatutako soluzioak babesteaz gain, balio erantsi handia ematen baitie Euskadiko enpresei.
Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana, Europar Batasunak (NextGenerationEU) finantzatuta
Hartu al zenuen parte programaren aurreko edizioan?
Sartu 2024–2025eko zure espedientera
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzuen edo soluzio komertzialen proiektu aplikagarrientzat eta proiektu horiek gauzatzeko datuen azpiegiturak prestatzeko.
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten Euskadiko enpresa industrialei.
- Industria-enpresei eta industriari lotutako zerbitzu-enpresei, edozein neurritakoei eta jarduera-zentroa Euskadin dutenei, baldin eta proiektua eta inbertsioa instalazio horretan egiten badira eta jardueran eragin zuzena badute.
- Beren negozioari balio zuzena emango dioten adimen artifizialeko proiektuak txertatuz, datuen kudeaketa eta aprobetxamendua hobetzen inbertitu nahi dutenei.
Adimen Artifiziala aplikatzen hasteko, datuekin zer egin erabaki behar duzu lehenik eta behin
Argitu zalantzak. Kontsulta iezaguzu!
Datuen erabilera optimizatzeko, prozesu kritikoak automatizatzeko eta erabaki azkarragoak eta zehatzagoak sortzeko AA arloko soluzioen integrazioak.
Kontuan hartu zure enpresaren katalogoaren parte diren produktuak edo zerbitzuak ez direla diruz lagunduko.
Funtsezko arloetan AAren erabilera sustatzea, besteak beste, erabakiak hartzean, automatizazioan eta prozesuen hobekuntzan
Gastuen % 60ko dirulaguntza emango dugu zure AA proiektuak sustatzeko; enpresako urtean 100.000 euro arte
Atal hau irakurtzea gomendatzen dizugu. Programaren alderdi operatiboak ulertzen lagunduko dizu berrikusketa bizkorrak.
Eskakizunak, epeak, dokumentazioa eta prozedura: argitu hemen zure zalantza nagusiak laguntza eskatu aurretik
Kargatzen...
Eskaera aurkeztu aurretik laguntza behar al duzu?
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu.
Eskuratu orain Adimen Artifizialeko soluzioak ezartzeko eta zure enpresaren produktibitatea hobetzeko laguntzak
Bete zure eskaera Adimen Artifiziala programako itzuli beharrik gabeko laguntzak eskuratzeko.