Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia 2024-2025
9M € zerbitzuei eta prozesuei aplikatutako Adimen Artifizialaren eta Datuen proiektu komertzialetarako
2025ko Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia programaren helburua da Euskadin AA oinarri duten eta Euskadin teknologia hori erakutsi, eta eskaintza eta eskaria aktibatu nahi duten enpresen proiektuei laguntza ematea, Euskadiko enpresei lehiakortasuna handitu ahal izateko tresnak emateko.
Era berean, datuen kudeaketa estrategikoaren esparruan, Adimen Artifizialean oinarritutako soluzioen ezarpena sustatzea eta bizkortzea helburu duten proiektuak babestuko dira. Hortaz, datuak modu eraginkorrean erabiltzen dituzten ekimenak ez ezik, enpresei beren operazioetan AA azkarrago eta efizienteago erabiltzeko aukera ematen dieten prozesuak eta egiturak ezartzeko jarduerak ere lehenetsiko dira. Proiektu horiek lagungarriak izango dira enpresek beren datuak ahalik eta gehien aprobetxa ditzaten, erabaki hobeak hartzeko, baliabideak optimizatzeko eta negozio-aukera berriak garatzeko.
Adimen Artifiziala da Industria Adimendunaren bihotza; izan ere, bere gainean garatzen dira arlo hauek, hala nola Ikusmen Artifiziala, Deep Learninga, Datuen Analisia, Machine Learninga edo Euskadiko enpresentzat balio erantsi handia duten beste jarduera batzuk.
Epeak
Amaiera data:
2025-09-30, 23:59retan
Itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak dira, Adimen Artifizialean oinarritutako zerbitzuen eta/edo soluzio komertzialen proiektu aplikagarrientzat eta proiektu horiek gauzatzeko datuen azpiegiturak prestatzeko
Ezagutu ezazu programa hau
Adimen artifizialari etekin handiagoa atera nahi dioten ekintzaileentzat, autonomoentzat eta enpresentzat.
- Proiektua garatzeko jarduera-zentro bat izan beharko dute Euskadin.
- AAren arloko zerbitzuak ematen dituzten aholkularitza informatikoko eta ingeniaritzako enpresak ez dira sartzen.
- Onuradunaren produktuen/zerbitzuen katalogo propioaren parte diren proiektuak ez dira onartuko.
Zure datuak erabaki adimendun bihurtzeko unea da
Galde iezaguzu, argitu zure zalantzak!
Txertatu AAren soluzioak datuen erabilera optimizatzeko, ezinbesteko prozesuak automatizatzeko eta erabaki azkarragoak eta zehatzagoak sortzeko
Kontuan hartu zure enpresaren katalogoaren parte diren produktuak edo zerbitzuak ez direla diruz lagunduko.
Funtsezko arloetan AAren erabilera sustatzea, besteak beste, erabakiak hartzean, automatizazioan eta prozesuen hobekuntzan
Gastuen % 50eko eta 100.000 eurora bitarteko dirulaguntza emango dizugu zure AA proiektuak sustatzeko
Zalantzak argitu
Kargatzen...
Zure eskaera aurkeztu aurretik laguntzarik behar duzu?
Bete formularioa eta zure kontsultari modu pertsonalizatuan erantzungo diogu.
Eskuratu orain Adimen Artifizialeko konponbideak ezartzeko laguntzak eta hobetu zure enpresaren produktibitatea
Bete zure eskaera Adimen Artifizial Aplikatua eta Datuaren Estrategia programako itzuli beharrik gabeko laguntzak eskuratzeko.