Mikel Jauregiri elkarrizketa CNN Internationaleko Quest Means Business saioan
CNN International-eko programa nagusiak, Quest Means Business saioak, mundu osoan 380 milioi etxebizitza baino gehiagoko audientziarekin, atzo Industria sailburua, Mikel Jauregi, elkarrizketatu zuen.
Emisioa Bilboko Guggenheim Museotik egin zen, eta bertan aurkezle Richard Questek elkarrizketatu zituen, halaber, Museoko zuzendaria, Miren Arzalluz, eta Nerua jatetxeko sukaldaria, Josean Alija, bere taldearekin batera.
Nazioarteko erakusleiho paregabea izan da Basque Country markaren indarra munduari erakusteko, industria, kultura eta gastronomia uztartuz.
Euskadiren proiekzio globala sendotzeko eta inbertsio berriak erakartzeko urrats garrantzitsua.
Iturria:: CNN International Commercial
📹 https://lnkd.in/dm_2s3MD