Enpresek badute gida bat Euskadin inbertsioak egiteko
SPRI Taldeak eta Sayma enpresak prestatu dute gida hori
Enpresek badute gida bat Euskadin inbertsioak egiteko, SPRI Taldeak (Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak) eta Sayma enpresak elkarrekin prestatua. Dokumentua hainbat hizkuntzatan dago eskuragarri eta xeheki azaltzen ditu Euskadik eskaintzen dituen aukerak negozioak egiteko.
Bertan azaltzen da nola funtzionatzen duten klusterrek, eta baita ere nolakoa den berrikuntza-sistema, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sarea edota EAEko fiskalitatea. Orobat azaltzen dira zeintzuk diren baldintza legal eta juridikoak, bai eta atzerriko enpresa batek Euskadin ezartzeko dituen bideak.
Hori guztia osatzeko, dokumentu horrek arlo hauei buruzko hainbat datu eskaintzen ditu: lan araudia, zerga eta tasak edota merkataritza arloko obligazioak.
Hemen ikusi daiteke: