Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 2 ekaina, 2025

Reiner Medicalek doitasun handiko plastiko teknikoak fabrikatzen ditu medikuntza-sektorerako

Reiner Taldeko Medikuntza Dibisioak, osagai plastiko teknikoetan espezializatuak, bere nazioarteko bezero-sarea indartzea du helburu.
-

Reiner Medical Reiner Taldeko dibisio bat da, Deban (Gipuzkoa) kokatua. Osasun-sektorerako osagai plastiko teknikoak garatzen eta fabrikatzen ditu, eta, zehazki, gailu medikoetarako, ospitale-ekipamendurako edo osasun-soluzioetarako doitasun handiko piezak ekoizten ditu. Gaur egun 12 langile ditu. 

Medikuntza-dibisioa 2008an sortu zen, eta apustu handia egin du I+G+Baren alde, prozesu guztietan aplikatuta: diseinu industrialean, materialetan, barne-prozesuetan, kalitate-kontrolean edo jasangarritasunean. Estatuko nahiz nazioarteko bezeroekin etengabeko lankidetza mantentzen da prozesu horretan, eta horrek aukera ematen du soluzioak egokitzeko, prototipoak garatzeko eta ekoizpena etengabe optimizatzeko. 

Arlo honetan, Reiner Medicalek SPRI Taldeak bultzatutako programen laguntza jaso du, besteak beste, Industria 4.0, Barnekintzaile, Hazitek edo Gauzatu . Ekimen horiei esker, enpresak proiektu estrategikoak azkartu eta funtsezko gaitasun teknikoak finkatu ahal izan ditu, eta, hala, hazkunde lehiakor eta jasangarria sustatu. Gainera, taldearen barruan Reiner Lab sortu berri dute, “metodologia, tresna eta ikuspegi berriak aztertzeko gunea, antolaketa kultura eraldatzeko, sormena bultzatzeko eta enpresa eta taldeetan aldaketa prozesuetan laguntzeko”, azaldu dute taldeko arduradunek. 

Reiner Taldeak 110 langile ditu eta aurten bere mendeurrena ospatu du, 24 milioi euroko fakturazioa du urtero. Deban duen egoitza nagusiaz gain, Polonian eta Mexikon ere baditu dibisioak. 

Etorkizunari begira, dibisioak helburu hauek ditu: osasun-sektorean haztea, nazioarteko bezero-sarea handitzea eta dibisioak osasun-aplikazioetarako osagai plastiko teknikoetan erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizioa sendotzea. “Jasangarritasuna, eraginkortasuna eta berrikuntza izango dira garatzeko ardatz nagusiak”, adierazi dute taldetik. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Simune  Atomistics-ek  materialen  ikerketa  irtenbide  digital  erabilgarrien  bidez  eraldatzen  du
20/11/2025 I+G+B

Simune Atomistics-ek materialen ikerketa irtenbide digital erabilgarrien bidez eraldatzen du

Donostiako enpresak bere ASAP plataformarekin eta lehen mailako lankidetza zientifikoekin material berrien esplorazioa eta diseinua bizkorten du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Hermeneus  World,  liderra  saltoki  txikien  eraldaketa  digitalean

Hermeneus World, liderra saltoki txikien eraldaketa digitalean

Bizkaiko enpresak SPRI Taldearen Kloud programako laguntza jaso du eta ETEak digitalizatzeko softwarea garatu du

Kinergy:  “Gure  erregai-pila  sistemek  hidrogenoa  elektrizitate  bihurtzen  dute,  modu  garbian  eta  isuririk  gabe”
18/11/2025 Berrikuntza

Kinergy: “Gure erregai-pila sistemek hidrogenoa elektrizitate bihurtzen dute, modu garbian eta isuririk gabe”

Bizkaiko startupak 0,5 kW-etik 20 kW-era bitarteko potentziak betetzen dituzten sistemak garatu ditu, eta 100 kW-eko pila modular batean egiten du aurrera kargagailu bizkorretarako eta potentzia handiko ibilgailuetarako.

Aotech,  elikadura-industria  hobetzeko  sentsoreak  eskaintzen  dituen  ETEa
17/11/2025 I+G+B

Aotech, elikadura-industria hobetzeko sentsoreak eskaintzen dituen ETEa

Bere azken proiektuak maionesako gantza kuantifikatu du eta blockchain teknologiaren bidez trazabilitatea bermatzen du

Sormen  Designek  25  urte  bete  ditu  euskal  diseinu  industriala  bultzatzen
17/11/2025 Berrikuntza

Sormen Designek 25 urte bete ditu euskal diseinu industriala bultzatzen

Gipuzkoako estudioak sormena, teknologia eta berrikuntza uztartzen ditu industriaren beharretara egokitutako diseinu soluzioak eskaintzeko.

LaserWay  proiektuaren  helburua,  laser-teknologia  Europako  industria-ekoizpenean  integratzea
14/11/2025 I+G+B

LaserWay proiektuaren helburua, laser-teknologia Europako industria-ekoizpenean integratzea

Tekniker parte duen ekimenaren helburua da abiadura handiko laser bidezko mikrozulaketa-prozesuak garatzea, fabrikazio arinagoa, jasangarriagoa eta eraginkorragoa lortzeko.

Alerionek  atmosfera  leherkorretan  funtzionatzeko  gai  den  munduko  lehen  dronea  diseinatu  du
13/11/2025 I+G+B

Alerionek atmosfera leherkorretan funtzionatzeko gai den munduko lehen dronea diseinatu du

Euskadiko ETEa tripulaziorik gabeko aireontzietan espezializatuta dago, industria-operazio kritikoak seguruagoak, eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan daitezen

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.