Albisteak 9 uztaila, 2025

Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industriako sailburuak Laudioko Vidrala lantegia bisitatu dute

Víctor Tolosa Vidralaren Europako dibisioko zuzendariak gidatuta, erakundeen ordezkariek instalazioak bisitatu dituzte, merkatura egokitzeko, jasangarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta produktibitaterako egindako aurrerapenak bertatik bertara ezagutzeko
-

Beirazko ontziak ekoizten dituen Laudioko Vidrala enpresa Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko ordezkari instituzionalen elkargunea izan da gaur, Vidralak Aiarako Haranean duen egoitzan industria-berrikuntzarako egin nahi duen proiektuaren potentziala xehetasunez ezagutzeko. Plan horrek industria modu jasangarriago eta errentagarriagoan egitearen aldeko apustua egiten du, esportazioa bultzatuta eta Vidralak lurraldearen garapen industrial eta ekonomikoarekin duen konpromisoa indartuta. Vidrala Taldeak definitutako inbertsio-estrategia sakonaren parte da ekimena. Estrategia selektiboagoa izango da, eta Europako bost lantegien ekoizteko ahalmenak birdoituko ditu, baldintza hobeetan lehiatzea eskatzen duen merkatu-ingurune zorrotzagoari erantzuteko.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak, Andoitz Korta Industria Sustapeneko sailburuordeak eta Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordeak hartu dute parte bisitan. Haiekin batera, Ramiro González Arabako Ahaldun Nagusiak eta Ander Larrinaga Garapen Ekonomikoko zuzendariak ere parte hartu dute. Horiek guztiek Vidralak merkatura egokitzeko, jasangarritasunerako, energia-eraginkortasunerako eta produktibitaterako ezarritako hobekuntzak ezagutu dituzte bisita gidatuan.

Lehiakortasun jasangarria ardatz

Bigarren zatian, bisitariak Raúl Gómez Vidralaren CEOarekin, Víctor Tolosa Vidralako Europako dibisioko zuzendari nagusiarekin, Elena Gárate Administrazio eta Kontrol Finantzarioko zuzendariarekin, Galo Álvarez Jasangarritasun eta Garapen Korporatiboko zuzendariarekin, eta Joseba Fernández de Medía pertsonen zuzendariarekin bildu dira, inbertsio-planaren helburu estrategikoak eta tokiko balioa sortzeko egin duten ekarpena aztertzeko. Bileran, industriarako ardatz estrategikoak landu dituzte, besteak beste, honako hauek: energia baldintza lehiakorretan eskuratzeko premia, industria-sarea indartzeko beharrezko laguntza publikoa eta karbono gutxiko prozesuetarako trantsizioaren aldeko apustu inbertitzaile irmoa, ingurumen aldetik eraginkorragoak eta ekonomikoki errentagarriagoak izan daitezen.

Raúl Gómez Vidralaren CEOak nabarmendu duenez, “lehiakortasunari, esportatzeko gaitasunari, merkatura egokitzeari eta errentagarritasunari dagokienez erreferentziazko beira-ekoizle gisa posizionatzeko erronka hartu dugu gure gain. Beira fabrikatzen dugu, behin betiko material jasangarria eta ezin birziklagarriagoa, bai eta elikagaiak eta edariak babesteko ontzirik inerte eta osasungarriena ere, mikroplastikorik ez izateko. Pertsonak, ahalmen teknologikoa, inbertsio-anbizioa eta nazioarteko dimentsioa ditugu Europan, Erresuma Batuan eta Hego Amerikan, testuinguru ekonomiko zorrotzagoan kokatzeko, bezero handiak erakartzeko eta kontsumitzaileak gogobetetzeko. Baina lehiakortasuna behar dugu, ezinbesteko baldintza da. Eskualdeko, gizarteko eta ekonomiako aurrerapenak industria lehiakorra garatzea eskatzen du, eta ezin dugu bakarrik egin. Euskal industriari mehatxu egiten dion testuinguru nahasi honetan, gure konpromiso industriala eta enplegua bermatzekoa errealitate bihurtzeko, inbertsioa eta azpiegiturak lagundu behar ditu”.

“Euskal industria intentsiboa da energiaren erabileran, eta konpromiso publiko-pribatu bat behar du enpresen lehiakortasuna sendotzera bideratutako energia-politika garatzeko, iturri guztietan energia eskuragarria eta prezio bideragarriak bermatuta. Trantsizio berdeak energia-azpiegituran lehiakortasunean oinarritutako oinarri sendoa izan behar du. Hala ere, energia berriztagarrien garapena eta potentzia handiko sarearen elektrifikazio-prozesua oso atzeratuta geratu dira gure inguruko lehiakideekin alderatuta. Azkenaldiko gertaerek, hala nola Ukrainako gerrak edo apirileko itzalaldiak, inoiz baino argiago uzten dute agerian mezu bat: gaur falta zaigun energia lehiakorrerako sarbidea biharko oztopoa izango da. Eskerrak eman nahi dizkiegu gaur egungo erakundeei, gure inguruko lehiakideen aurrean euskal industriak aurrera egitea ahalbidetuko duten politikak garatzen emandako laguntzagatik”, adierazi du Gómezek.

Mikel Jauregi sailburuak euskal industriak deskarbonizazioaren alde egindako apustua eta horretarako enpresek dituzten behar elektrikoak baloratu nahi izan ditu. “Herrialde gisa argi dugu helburua, 2050ean zero emisio garbira iristea. Horretarako, gure industria deskarbonizatzeko erritmoa bizkortu behar dugu, aldi berean lehiakortasuna eta enplegua bermatuta. Prozesu horretan, faktore erabakigarria dugu: industriaren potentzia elektrikoaren eskaera, deskarbonizazio-prozesuei ekin ahal izateko. Arlo honetan apustu handiak egin nahi dituzten enpresak ditugu, baina ezin dira ekimen horiek egikaritu, ez baitago entxuferik, eta Vidrala da horren adibide bat, inbertsioaren eta enpleguaren aldeko apustu handia egin baitu. Euskal industriak elektrizitate-kontsumoaren % 53 hartzen du, eta, horregatik, sare elektrikoaren ahalmena eta erresilientzia handitzeko premia larria dugu. Ahalmen berriko 6.000 megawatt gehiago behar ditugu gure industriari erantzuteko, eta inbertsio argi eta iraunkorra egin behar dugu sare elektrikoa hobetzeko; hilabeteak daramatzagu Estatuarekin lan horretan, inbertsio horiek egin ahal izateko. Gure industria mehatxatzen duen botila-lepo energetikoaren aurrean, potentzia handiagoan ez inbertitzeak eta sarea ez hobetzeak arriskuan jarriko luke Euskadiko 70.000 pertsona baino gehiagoren lanpostua”.

Bere aldetik, Ramiro González Ahaldun Nagusiak nabarmendu duenez, “Vidrala Araban errotutako enpresaren adibide argia da, historian zehar garaietara egokitzen jakin duena. Gaur egun, digitalizatutako instalazioa da, eta aitzindaria da ekoizpen-prozesuetan robotika edo adimen eta ikusmen artifiziala bezalako teknologiak erabiltzen, eraginkortasuna eta lehiakortasuna handitzeko. Ingurunearekin konprometitutako enpresa, mundu osora Araba eta Aiala izena eramaten duena eta, proiektatutako inbertsioei esker, Laudion planta intsignia bat izango duena erakusteko teknologiak aplikatzeak nola lagundu dezakeen gure lurralde osoaren deskarbonizazio industrialean”.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  eskatu  dizkio  Ministerioari,  MOVES  III  programaren  barruan  egiteke  dauden  eskariei  erantzuteko

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro eskatu dizkio Ministerioari, MOVES III programaren barruan egiteke dauden eskariei erantzuteko

Jauregik gogorarazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak joan den uztailetik eskatu du MOVES III programarako zuzkidura handitzeko, aurrekontua programa amaitu aurretik agortzen ari zelako”.

Tantak  ingurumena  zaintzeko  eta  babesteko  lan  egiten  du

Tantak ingurumena zaintzeko eta babesteko lan egiten du

Erakunde honen helburua da gure itsasoak zaintzea, bizi ohitura osasungarriak sustatzea eta planeta hobetzeko ekintzak egitea

Blueline:  munduko  emisio  baxuko  altzairu  herdoilgaitzezko  ke‑kate  eta  kudeo-premiumen  lehen  lerroa

Blueline: munduko emisio baxuko altzairu herdoilgaitzezko ke‑kate eta kudeo-premiumen lehen lerroa

Blueline representa un paso decisivo hacia la construcción sostenible, combinando innovación técnica con un compromiso real medioambiental

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Alboan-ek  Euskadiko  Enpresetatik  Mundura  programaren  aurrerapenak  aurkeztuko  dituzte

Eusko Jaurlaritzak eta Alboan-ek Euskadiko Enpresetatik Mundura programaren aurrerapenak aurkeztuko dituzte

Programak euskal enpresek 2030 Agendari egiten dioten ekarpena sustatzea du xede.

Ekongreso:  10  Inpaktu-ekonomiek  erronkak  eta  aukerak  partekatuko  dituzte  Laukariz  Ekosisteman

Ekongreso: 10 Inpaktu-ekonomiek erronkak eta aukerak partekatuko dituzte Laukariz Ekosisteman

Azaroak 27, 28, 29 eta 30: enpresa txiki arduratsuak, B-Corps, erakundeak, proiektu profesionalak, sozialak eta ekintzaileak, berriz ere Ekongresoan elkartuko dira.

20  urtetan  Euskal  Autonomia  Erkidegoan  lehenengo  parke  eolikoa  eraikitzeko  lanak  hasi  dira,  eta  Eusko  Jaurlaritzak  parte-hartze  prozesu  bat  jarri  du  martxan  berriztagarrien  hedapenari  buruz

20 urtetan Euskal Autonomia Erkidegoan lehenengo parke eolikoa eraikitzeko lanak hasi dira, eta Eusko Jaurlaritzak parte-hartze prozesu bat jarri du martxan berriztagarrien hedapenari buruz

Iberdrola eta Energiaren Euskal Erakundea partaide diren sozietateak bultzatutako proiektu berriztagarriak, lehena Euskal Autonomia Erkidegoan, azken bi hamarkadetan.

Euskadi  mundu  mailako  elektrifikazioaren  protagonista

Euskadi mundu mailako elektrifikazioaren protagonista

Mikel Jauregi Industria sailburuak Grid4Industry ekimena aurkeztu du, Euskadin ENLIT ospatuko delako, energia elektrikoaren arloko 15.000 aditu inguru biltzen dituen nazioarteko hitzordua

Hidrogeno  berdearen  teknologien  garapena  izango  da  Euskadiko  Industriaren  Deskarbonizazio  Foroaren  ardatza

Hidrogeno berdearen teknologien garapena izango da Euskadiko Industriaren Deskarbonizazio Foroaren ardatza

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta DCARTECH kluster industrialen aliantzak elkarrekin antolatutako deskarbonizazio industrialerako topaketaren zazpigarren edizioak Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena sendotu du

Euskadik  “industria  gehiagoren,  industria  hobearen  eta  isuri  gutxiagoren  aldeko  apustua”  berretsi  du,  Hidrogeno  Sare  Tronkala  zabalduta
03/11/2025 Deskarbonizazioa

Euskadik “industria gehiagoren, industria hobearen eta isuri gutxiagoren aldeko apustua” berretsi du, Hidrogeno Sare Tronkala zabalduta

Euskadi 2030 Industria Planak deskarbonizazio adimendunaren, mix energetikoaren eta neutraltasun teknologikoaren alde egiten du, elektrifikazioa, hidrogeno berdea eta gisa horretako beste teknologia garbi batzuk sustatuta

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.