Ingurumen-jasangarritasuna
Elkarrizketak 27 otsaila, 2025

Optimus3Dk neurrira egindako gailu medikoak landuko ditu Gregorio Marañón ospitalearekin batera

Arabako enpresak bidalitako Lorena Cros doktoreak 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan lagunduko du.
-

Optimus3D ingeniaritza eta fabrikazio industrialean espezializatutako konpainia da, 2014tik sektore ezberdinentzat lan egiten duena. 2020tik aurrera, Optimus3D Health-en bitartez, “enpresak gailu medikoen diseinura eta fabrikaziora bideratu ditu bere ahaleginak. Bere produktuen artean titaniozko inplanteak, polimero espezializatuetako ebaketa-gidak eta ortopedia-tratamenduetarako ortesi plastikoak daude”, azaldu du Lorena Cros medikuntza eta ingeniaritza biomedikoko doktoreak. 

Osasun arloko erronka berriei aurre egiteko asmoz, Optimus 3D bere taldean talentu berriak sartzen ari da, adibidez, Lorena Cros. Doktoreak, enpresan egindako praktikaldian, stent graft prototipo bat diseinatu zuen abdomeneko aortako aneurismak tratatzeko. Stent bat gailu tubular txiki bat da, medikuntzan erabiltzen dena osasun-baldintza desberdinen ondorioz estutu edo blokeatu diren arteriak zabalik edukitzeko, hala nola arterietan plakak metatzea edo aneurisma bat. 

Bere diseinu pertsonalizatuak paziente bakoitzaren ezaugarri espezifikoetara egokitzea bilatzen du, terapiaren eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin. “Proiektu hau funtsezkoa da, tratamendu-aukera berriak irekitzen dituelako neurrira egindako konponbideak behar dituzten patologia konplexuetarako”, adierazi du Crosek. Izan ere, paziente bakoitzarentzako stent-ak pertsonalizatzean, prozedurek arrakasta izateko aukerak hazten dira: “emaitza kliniko hobeak dakartza eta, azken batean, pazienteen bizi-kalitatea nabarmen hobetzen da”. 

Optimus3Dk neurrira fabrikatuko ditu gero Gregorio Marañon ospitaleko ebakuntza kirurgikoetan erabiliko diren biomodeloak eta inplanteak. Bertan dago Plangintza eta Manufaktura Aurreratuko Unitatea (UPAM 3D), Rubén Pérez-Mañanes doktoreak koordinatua. Diziplina anitzeko talde honek medikuntzako soluzio pertsonalizatuak planifikatzen eta diseinatzen ditu. 3D modelaketako teknologia aurreratua erabiltzen du neurrira egindako gailu medikoak sortzeko, hala nola inplanteak eta protesiak. 

Lorena Cros, Optimus3Dk bidalia, UPAM 3D taldean sartuko da Gregorio Marañón ospitalean, 3D modelaketan, inplanteen diseinuan eta irudi medikoen segmentazioan laguntzeko. “Proiektu honetan egingo dudan lana titanioz egindako protesi pertsonalizatuen garapenean eta diseinuan eta paziente bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako gailu medikoen sorkuntzan oinarrituko da”, adierazi du Crosek. Lankidetza hori “funtsezkoa da ospitalearen eta fabrikatzailearen arteko komunikazioa arintzeko. Azken emaitzen eraginkortasuna errazten eta hobetzen duelako, bai denbora bai produktu medikoen kalitatea optimizatzen dituelako “. 

Optimus3Dk, bestalde, diseinuan eta fabrikazioan duen esperientzia emango du. “Gailu pertsonalizatuak ahalik eta ondoen fabrikatzen direla ziurtatuko dugu, gailu medikoetarako erregulazioak eta araudiak betez”, ondorioztatu du Lorena Crosek. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.  

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Manufacturas  Marpe,  zurezko  materialak  banatzen  eta  fabrikatzen  dituen  ETEa

Manufacturas Marpe, zurezko materialak banatzen eta fabrikatzen dituen ETEa

Azpeitiko enpresak salmenten % 20 atzerrian egiten ditu

Pedro  Silva  (Herko  Trucks):  “Gure  kamioiek  emisioak  %93raino  murrizteko  aukera  ematen  dute”

Pedro Silva (Herko Trucks): “Gure kamioiek emisioak %93raino murrizteko aukera ematen dute”

Herko Trucks hiri-banaketarako kamioi arinen fabrikatzaile bizkaitarrak emisio gutxiko garraio profesionaleko soluzioak garatzen ditu, eta digitalizazioaren eta erregai berriztagarrien alde egiten du sektorearen deskarbonizazioan aurrera egiteko.

Gutram  enpresak  industria-hondakinak  negozio-aukera  berri  bihurtzen  ditu
11/03/2026 I+G+B

Gutram enpresak industria-hondakinak negozio-aukera berri bihurtzen ditu

Balorizazio-prozesu berrietan murgilduta dago konpainia bizkaitarra, eta bere merkatuak zabaltzea eta ekonomia zirkularreko erreferente gisa finkatzea du helburu.

E&M  Combustión  enpresak  industria-erregailuak  garatzen  ditu  deskarbonizatutako  etorkizunerako

E&M Combustión enpresak industria-erregailuak garatzen ditu deskarbonizatutako etorkizunerako

Bizkaiko enpresak instalazioak handitu ditu teknologia berriak ezartzeko

Enkarterriko  trokelgintzak  40  urte  ospatu  ditu  eskakizun  handiko  industria-hornitzaile  gisa
10/03/2026 Berrikuntza

Enkarterriko trokelgintzak 40 urte ospatu ditu eskakizun handiko industria-hornitzaile gisa

Bizkaiko konpainia bere 2026–2029 Plan Estrategikoa sustatzen ari da, SPRI Taldearen Enpresa Digitala eta Hazinnova programen babesarekin.

Donostiatik  Dubaira:  Scott  &  Irwin-ek  nazioarteko  hedapena  indartu  du  Ekialde  Ertainean  showroom  propioa  eginez
09/03/2026 Nazioartekotzea

Donostiatik Dubaira: Scott & Irwin-ek nazioarteko hedapena indartu du Ekialde Ertainean showroom propioa eginez

Gipuzkoako konpainia berrikuntzako hub global nagusietako batean kokatzen da, kapilaritate komertziala irabazteko, bezeroei zuzeneko euskarria eskaintzeko eta funtsezko merkatuetan presentzia sendotzeko.

EXOM  Engineering-ek  erronka  industrialak  lantzen  ditu  laser  teknologiaren  bidez
06/03/2026 Berrikuntza

EXOM Engineering-ek erronka industrialak lantzen ditu laser teknologiaren bidez

Enpresa bizkaitarrak soldadura eta gainazal-tratamenduko soluzioak garatzen ditu, fotonika, automatizazioa eta aplikazio industrial espezializatuetarako softwarea integratuz.

Fulcrum,  fakturazioaren  % 4  I+G  arlora  bideratzen  duen  Bizkaiko  ingeniaritza-enpresa
05/03/2026 I+G+B

Fulcrum, fakturazioaren % 4 I+G arlora bideratzen duen Bizkaiko ingeniaritza-enpresa

SPRI Taldearen Hazitek programako laguntza jaso du Leioako enpresak, eta ikerketa eta garapenerako unitate espezifiko bat du.

Atten2k  nazioarteko  presentzia  indartuko  du  teknologia  propioarekin  monitorizazio  prediktibo  industrialean
05/03/2026 Nazioartekotzea

Atten2k nazioarteko presentzia indartuko du teknologia propioarekin monitorizazio prediktibo industrialean

Enpresa gipuzkoarra Teknikerren sortu zen, eta sentsore optiko aurreratuak garatzen ditu fluido industrialak denbora errealean aztertzeko. Horrez gain, India, Egipto edo Kolonbia bezalako merkatuetan duen hedapena sendotzen du.

Ikale  Consulting  enpresak  mikro  eta  enpresa  txiki  industrialentzako  dirulaguntzak  tramitatzen  ditu

Ikale Consulting enpresak mikro eta enpresa txiki industrialentzako dirulaguntzak tramitatzen ditu

Eibarko enpresak SPRI Taldearen laguntza jaso du Gaitasun Digitalak programatik, eta zerbitzu berriak eskaintzea aurreikusten du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.