NET ZERRO BASQUE
Deskarbonizazioa
Albisteak 6 ekaina, 2025

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster arrakasta-eredu gisa aurkeztu dute trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan

Instituzioen konpromisoa nabarmentzen da, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea
-

 

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena arrakasta-kasu moduan aurkeztu da aste honetan trantsizio energetikoari eta deskarbonizazioari buruzko hiru ekitalditan; Bartzelonan, Bilbon eta Madrilen izan dira, hurrenez hurren: Net-Zero Tech azoka, Energia Ekonomiarako Espainiako Elkartearen XX. Kongresua, eta «BBVA & Hy24 Hydrogen Conference».

Agenda horrek Euskadi eraldaketa industrial jasangarrian izaten ari den paper estrategikoa islatzen du; izan ere, Europako erreferentziazko nodo gisa ari da posizionatzen, hainbat faktoreri esker, besteak beste, gaitasun teknologikoa, azpiegitura energetiko aurreratua eta alor publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren aldeko apustua. Aldi berean, instituzioen konpromisoa azpimarratu du, hauek konbinatzen dituen trantsizio energetiko industrialarekin: isurpenak murriztea, lehiakortasuna eta Euskadiko ekonomiarentzat aukera berriak sortzea. Esparru energetikoko eragile nagusiekin lankidetzan aritzeak —esaterako, Iberdrola eta Petronor, Aclima, Siderex eta AFV klusterrak, edo paperaren klusterra— aukera ematen dio Euskadiri era koordinatuan aurrera egiteko industria garbiago eta erresiliente baterantz. Era berean, prest egon beharko du etorkizuneko erronketarako ere.

Net Zero Tech en Barcelona

Ondoz ondoko bigarren urtez, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak parte hartu du Bartzelonako Net Zero Tech azokan; Europako erreferentziazko foroa da, industriaren deskarbonizazioan eta trantsizio energetikoan ardaztua. Ekimen horrek jasangarritasunarekin konprometitutako 1.500 profesional, enpresa eta erakunde baino gehiago biltzen ditu, eta espazio bat eskaintzen du irtenbide berritzaileak erakusteko, baita 70 ekimen tekniko eta estrategiko baino gehiago egiteko ere, gai hauen ingurukoak: eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarrien elektrifikazioa, hidrogeno berdea, biometanoa eta ekonomia zirkularra.

Nazioarteko hitzorduaren markoan, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak, Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez sustatuta, parte hartu du Energiaren Klusterrarekin lankidetzan, industriaren deskarbonizazioari eskainitako berariazko saio batean. «Euskadiko industria-jardueraren deskarbonizazio-estrategia» izeneko jardunaldian, Cristina Oyónek, SPRI Taldeko zuzendari nagusi laguntzaileak, azaldu du Euskadin Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren bidez garatutako ikuspegi integral eta kolaboratiboa.

Hitzaldian zehar, Cristinak ekimenaren gakoak eta azken aurrerapausoak aurkeztu ditu: deskarbonizazioko irtenbideetan sakontzen duten txosten tekniko-ekonomikoak lantzea, industriako isurpenak neurtzen dituen metodologia sistematizatzea, edo NZBISC plataforma digitala sortzea. Azken tresna horrek Euskadin industriaren deskarbonizazioaren estrategia sustatu, koordinatu, jarraitu, neurtu eta zabaltzeko balio du.

Saioa, ondoren, haien enpresetan irtenbide aurreratuak aplikatzen ari diren Euskadiko enpresen arrakasta-kasuen bloke bat izan zen. Horien artean, EIPC Eibar Precision Castingek galdaketaren sektorean ETE-ek deskarbonizazio eskuragarria izateko esperientzia erakutsi zuen; TAMOINek, berriz, berreskuratze termikoko sistemak erakutsi zituen, baita bero-transformadoreen erabilera ere; SARRALLEk, altzairuaren ekoizpenera aplikatutako hidrogeno eta oxigenoko erregaien teknologian egindako lana; SBS Thermal Technologies enpresak karbonatatze azeleratuaren bitartez altzairutegietako zepetan CO₂ mineralizatzeaz hitz egin zuen; azkenik, SENERek eta Acideka taldeak sektore kimikoko trantsizio energetikoaren proiektua partekatu zuten. Amaitzeko, mahai-inguru bat egin zen, Jose Ignacio Hormaechek moderatua, Energia Klusterreko zuzendari orokorrak, eta industriaren deskarbonizazioaren erronkei eta aukerei buruz hitz egin zuten bertan, konpainia protagonisten beren ikuspegitik.

Hitzordu horren aurretik, SPRIk Energia Ekonomiarako Espainiako Elkartearen (AEEE) XX. Kongresuanparte hartu du. Zehazki, Cristina Oyón izan zen «Clean Industrial Dealen erronkak eta aukerak» mahai-inguruko ordezkarietako bat, eta bertan eztabaidatu egin zuen NZBSIC, Iberdrola eta Petronor bazkideekin, baita ingurumeneko beste eragile batzuekin ere, Europako estrategia horrek Euskadiko industriarentzat dituen inplikazioen inguruan.

Azkenik, ekainaren 6an, astelehenean, instituzioen agendak Madrilen izan zuen jarraipena, Cristinak parte hartu baitzuen «BBVA & Hy24 Hydrogen Conference» goi-bileran. Goi-bilera honek hidrogenoaren zeregina azpimarratzen du, Europaren energia-gaitasuna iturri propio eta iraunkorrekin indartzeko funtsezko irtenbide gisa. «Strengthening Europe’s Energy Sovereignty Through Spain’s Hydrogen Leadership» izenburupean, batzarrak ekosistema energetikoko eta industrialeko lehen mailako ordezkariak bildu zituen, besteak beste, Maribel Rodríguez Olmo, Hydrogen Business en Repsoleko burua, Alejandra Lwoff, Enagás Renovableko burua, eta Fertiberiako zuzendaritzako taldeko kide bat. Testuinguru horretan, Oyónek adituen panelean hartu zuen parte, eta Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren esperientzia partekatu zuen, adibide gisa, erakusteko nola eskualdeko estrategia batek hidrogenoari lotutako balio industrialak aktiba ditzakeen, baita eragin ekonomikoa, teknologikoa eta ingurumenekoa duten trakzio-proiektuak zabaltzea erraztu ere.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzaren  ibilgailuak  berritzeko  planek  matrikulazio  berrien  eskaera  ia  %  30ean  bultzatzen  dute,  2024arekin  alderatuta

Eusko Jaurlaritzaren ibilgailuak berritzeko planek matrikulazio berrien eskaera ia % 30ean bultzatzen dute, 2024arekin alderatuta

MOVES III programak dagoeneko 1.000 eskaera baditu auto elektrikoentzat eta 500 karga-puntuentzat; eta Emisio Gutxiagoko Ibilgailuen Programak 800 eskaera baino gehiago ditu ibilgailu berrientzat.

Eusko  Jaurlaritzak  eta  Iberdrolak  59  milioi  euro  inbertituko  dituzte  20  urtean  Siemens  Gamesa  hornitzaile  duen  Euskadiko  lehen  parke  eolikoan
30/06/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak eta Iberdrolak 59 milioi euro inbertituko dituzte 20 urtean Siemens Gamesa hornitzaile duen Euskadiko lehen parke eolikoan

40 MW-ko parke eoliko honen instalazioak Euskadiko gaur egungo potentzia eoliko instalatua % 26 handitzea dakar, 153MW-tik 193MW-ra pasatuz. Martxan jarri ondoren, urtero 99.679 MWh ekoitziko ditu, 30.000 etxebizitza energia berriztagarriz hornitzeko, eta atmosferara 16.300 tCO2 isurtzea saihestuko du.

90  erakundek  hartu  dute  parte  Euskadiko  industria  deskarbonizatzeko  seigarren  foroan
27/06/2025 Deskarbonizazioa

90 erakundek hartu dute parte Euskadiko industria deskarbonizatzeko seigarren foroan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan kokatuta

Mikel  Jauregi:  “deskarbonizazio  adimentsuaren  aldeko  apustua  egiten  dugu,  eta  bide  desberdinetatik  hel  gaitezke  horretara”
21/05/2025 Deskarbonizazioa

Mikel Jauregi: “deskarbonizazio adimentsuaren aldeko apustua egiten dugu, eta bide desberdinetatik hel gaitezke horretara”

Sailburuak adierazi duenez, Euskadi, azken hilabeteotan, ahalegintzen ari da bertako industriak eta bertan ezarri nahi diren enpresa-proiektu berriek eskatzen duten potentzia lortzen

Bizitegi-jabeen  komunitateetako  instalazio  elektriko  zaharrak  berritzeko  inbertsioetarako  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Bizitegi-jabeen komunitateetako instalazio elektriko zaharrak berritzeko inbertsioetarako laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Energia  berriztagarrien  bidez  autokontsumorako  energia  elektrikoa  sortzeko  eta  kontsumo  termikoak  elektrifikatzeko  laguntza-programa
15/05/2025 Deskarbonizazioa

Energia berriztagarrien bidez autokontsumorako energia elektrikoa sortzeko eta kontsumo termikoak elektrifikatzeko laguntza-programa

EEEren programa Deskarboniza programaren parte da

Deskarboniza  2025  plana  aurkeztu  da
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Deskarboniza 2025 plana aurkeztu da

Deskarboniza plana erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako plana da, Eusko Jaurlaritzaren zenbait laguntza-programa eta foru-aldundien kenkari fiskalak biltzen dituena, Euskadiko industriaren deskarbonizazio adimenduna bultzatze aldera

Euskadiko  industriaren  ingurumen-hobekuntza  bultzatzea,  Deskarbonizazio  Industrialerako  Programaren  bidez
08/05/2025 Deskarbonizazioa

Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez

20 milioi euro Euskadiko enpresen inbertsioei laguntzeko eta haien lehiakortasuna hobetzeko prozesuan laguntzeko, neutraltasun klimatikorako trantsizioan oinarritutako Europako eta mundu mailako testuinguruan.

Maiatzaren  8an  ireki  da  euskal  industriaren  deskarbonizaziorako  22  milioi  euroak  eskuratzeko  epea
02/05/2025 Deskarbonizazioa

Maiatzaren 8an ireki da euskal industriaren deskarbonizaziorako 22 milioi euroak eskuratzeko epea

SPRIk kudeatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna Sailaren programaren bigarren edizioa da

Eusko  Jaurlaritzak  deskarbonizazio  industriala  bultzatuko  du,  pizgarri  eta  laguntzen  bidez,  eta  hidrogeno  berdearen  hidroduktu  bat  egingo  du  Aiaraldea  eskualderako
30/04/2025 Deskarbonizazioa

Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio industriala bultzatuko du, pizgarri eta laguntzen bidez, eta hidrogeno berdearen hidroduktu bat egingo du Aiaraldea eskualderako

Imanol Pradales Lehendakariak Laudioko Vidrala enpresaren instalazio berriak bisitatu ditu gaur, eta bertan labe berria inauguratu du

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.