Arantxa Tapia sailburua, proiektuko arduradunarekin.
Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 2 ekaina, 2020

Microsoft AI for Earth-ek Euskadin bi proiektu sustatuko ditu, jasangarritasun-erronkei aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du Euskadik aurrez aurre dituen jasangarritasun-erronka nagusiei irtenbideak emateko gai diren ideiak sortu dituzten profesional eta adituen lana; orain, Microsoftek aukeratuko ditu
-

 

Eusko Jaurlaritzak goraipatu egiten du Euskadik aurrez aurre dituen jasangarritasun-erronka nagusiei irtenbideak emateko gai diren ideiak sortu dituzten profesional eta adituen lana; orain, Microsoftek aukeratuko ditu.

AI for Eart tailerra antolatu zuen Microsoftek, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, eta, orain, Microsoftek Azure-n adimen artifiziala erabiltzeko prestakuntza eta 15.000 dolar emango dizkie MarIA-ri, aireko turbina flotatzaileak optimizatzeko, eta AlonFOREST-i, Euskadiko pinudien gaixotasunak hobeto ezagutzeko

Hautatutako proiektuak, halaber, AI for Earth -en munduko konferentzian izango dira, eta aholkularitza teknikoa eta konpainiaren adituen euskarria izango dute.

Microsoften AI for Earth ekimenak 50 milioi dolarreko inbertsioa du, 5 urtez, adimen artifiziala ingurumena eta ekosistemak hobetzeko eta planeta salbatzeko lan egiten duten adituen esku jartzeko.

 

Microsoftek eta Eusko Jaurlaritzak AI for Earth ekimenean parte hartu dute, Euskadin jasangarritasun-erronkei irtenbidea ematen lagunduko duten eta adimen artifizialean oinarritzen diren proiektu berritzaileak sortzeko. Programa horretan 50 milioi dolarreko inbertsioa egin du Microsoftek, 5 urterako, eta mundu osoan ingurumena eta ekosistemak hobetzeko eta planeta salbatzeko irtenbideak sustatzen ditu.

 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak esan duenez, “Microsofti esker, bi egunez Euskadiko erronka nagusien gaineko sei gairen inguruan ideiak eta irtenbideak sortzeko lan egin duten administrazioko, unibertsitateetako, teknologia-zentroetako, enpresetako eta startup-etako profesional eta adituak batu ditugu. Honako hauek dira gaiok: energia berriztagarriak, mugikortasuna, nekazaritza, ura, biodibertsitatea eta zibersegurtasuna jasangarritasunerako”.

 

Topaketako bi jardunaldietan garatutako diziplina anitzeko lana amaitzeko, bi proiektu hautatu dira: MarIA, haize-turbina flotatzaileen portaera aztertzeko plataforma, haiek ekoizten duten energia garbiaren eraikuntza eta ekoizpena optimizatzeko, eta AlonFOREST, Euskadiko pinudien gaixotasunak hobeto ezagutzeko erabakiak hartzen laguntzen duen plataforma.

 

Bi ekimenek finantzaketa-beka bat jasoko dute; bekaren bidez, prestakuntza, aholkularitza teknikoa, Microsofteko adituen euskarria eta 15.000 dolar jasoko dira, Microsoft Azure cloud plataforma erabiltzeko; hartan, adimen artifiziala ingurumenaren zerbitzura jartzen da, planetaren egungo erronkei aurre egiteko. Gainera, bi proiektuak AI for Earth-en munduko konferentziara joan ahalko dira; bertan, ekimenaren nobedadeak eta munduko beste toki batzuetan planeta babesteko lan egiten duten beste profesional eta proiektu batzuk ezagutu ahalko dituzte.

 

Energia garbiaren ekoizpena optimizatzea

Saria jaso du, halaber, MarIA proiektuak, haize-turbina flotatzaileen portaera aztertzeko plataformak, diseinua optimizatzea helburu duena, energia garbiaren ekoizpena maximizatzeko; hori funtsezkoa da klima-aldaketari aurre egiteko. Honako hauek dira proiektuaren buru: Jesús María Blanco Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko irakaslea, Gregorio Iglesias Irlandako University College Cork-eko Itsas Energia Eolikoko irakaslea eta Lander Galera Euskal Herriko Unibertsitateko Itsas Energia Eolikoko Masterrean doktorea. Bere ikerketa-jarduera JRL-ORE (Joint Research Lab. – Offshore Renewable Energy) barruan sartzen da; hura Euskal Herriko Unibertsitateak, Tecnaliak eta BCAM-k (Basque Center for Applied Mathematics) eratzen dute.

 

“Azureren gaitasuna eta adimen artifizialaren aplikazioa dela eta, turbina eoliko baten sisteman eragina duten aldagai guztiak har daitezke kontuan, besteak beste, olatuen noranzkoa, aldia eta garaiera eta haizearen benetako abiadura. Indar guztien eta haien entrenamenduaren egokitzea optimizatzeko orduan adimen artifiziala erabiltzea, funtzionamendu-egoerak aurreikusi ahal izateko, funtsezkoa da mota horretako tresna baten interes akademikorako eta industrialerako”. Esan du Jesús María Blanco Euskal Herriko Unibertsitateko Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko irakasleak.

 

Ikerketa horren lehen helburua egokitzea balioztatzea izango da; horretarako, plataformaren mugimenduaren emaitzak erkatuko dira, laborategietan eskuratutako datuen simulazioen bidez. Azterlanaren fase honek 3 hilabete iraungo du, eta datuen trukearen erabileran sare neuronala optimizatzeko aukera emango du, bai eta jariakorren dinamika konputazionalaren maila optimizatzeko aukera ere. Horren ondoren, turbina, plataforma eta aingura-lerroak aztertzen dituzten softwarearen garapenak egokitzen lortzen duen kodea sortuko da lehendabizi. Bitartean, egokitzeko lehendabiziko modua plataformetarako eta itsasoaren egoeretarako ebaluatuko da, bai eta haizearen abiaduren eta noranzkoen konbinazioa ere, egoera bakoitzerako. Plataformen arteko konparatiba horrek eta sortutako potentziaren kalkuluak 4 hilabete irautea aurreikusten da, 2020ko abendura arte.

 

Euskadiko eta munduko gainerako pinudien babesa

AIonFORESTen helburua da Microsoft Azureren adimen artifizialaren bidez 2018ko udan izan zen onddo defoliatzaileen erasoa hobeto ezagutzea. Hala, gaixotasun-mota horren aurrerapenean klimaren efektua, kokapenarena eta silbikulturarena kuantifikatzeko zenbait ekintza planteatzen dira, etorkizunean antzeko gertakariak prebenitzeko.

 

Honako hauek dira proiektuaren buru: Alejandro Cantero Hazi Fundazioko mendi-ingeniaria, Amaia Ortiz Neiker-eko Landare Ekoizpeneko eta Babeseko zuzendaria, Fabia Silva Dronak-eko sortzailekidea, Jorge Paz Tecnaliako ikertzailea, José Luis Lavín NEIKEReko Matematika Aplikatuko Saileko ikertzailea, Máximo Calvo Karten Space-ko sortzailekidea eta Xabier Garitano Hazi Fundazioko GIS Sistema-arloko arduraduna.

 

Alejandro Cantero Hazi Fundazioko mendi-ingeniariak esan duenez, “gure diziplinarteko taldearen helburua da honako arazo konplexu honi heltzea: giza ekintzen eta izurriek eta gaixotasunek eragindako kalteen arteko elkarreragina. Teknologiari esker, informazio ugari jaso dezakegu, besteak beste: meteorologia, satelite bidezko irudiak, lurraren eredu digitalak, baso-mapak. Eta Microsoften IAren bidez gure basoak babestu ahal izateko emaitza eta ondorioak ateratzea espero dugu”.

 

Proiektua garatzeko aldia urtebetekoa da, eta xede ugari daude betetzeko. Proiektuaren lehen fasea data mining-ean -formatuen bilketa eta integrazioa- oinarrituko da, datuen deskargaren laguntzaz, intereseko aldagai berrien bilaketa kognitiboan bidez eta datuen integrazioaren eta estandarizazioaren bidez. Fase hau amaitzean, arriskua iragartzeko ereduaren garapena hasiko da. Horretarako, Microsoft Azureren machine learning eta deep learning-en oinarritzen den datuen aurreprozesamendua oso garrantzitsua izango da.

 

Microsoft AI for Earth-i eta planeta eta haren biodibertsitatea babesteko beste proiektu batzuei buruzko argibide gehiagorako, Microsoften beka-programara jo ahalko duzue; horretarako, egin klik hemen.

Lotutako albisteak

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Bullhost-ek  datuen  subiranotasunaren  aldeko  apustua  gidatzen  du  zibersegurtasunean  bere  BullEye  plataformarekin
04/05/2026 Zibersegurtasuna

Bullhost-ek datuen subiranotasunaren aldeko apustua gidatzen du zibersegurtasunean bere BullEye plataformarekin

Euskal enpresak Madrilen frogatu du Europako SOC subirano oso automatizatu bat errealitatea dela gaur egun enpresen eskura

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Bizkaiak  BIOSPAIN  2026  hartzen  du  eta  Euskadi  berrikuntza  bioteknologikoaren  eta  autonomia  estrategikoaren  epizentroa  bihurtzen  du  Europan
28/04/2026 I+G+B

Bizkaiak BIOSPAIN 2026 hartzen du eta Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren eta autonomia estrategikoaren epizentroa bihurtzen du Europan

Bilbao Exhibition Centrek BIOSPAIN ekimenaren hurrengo edizioa hartuko du irailaren 29tik urriaren 1era

Albianek  malariaren  aurkako  mundu  mailako  mugarria  ahalbidetu  zuen  laborategi  modularra  diseinatu  eta  fabrikatzen  du
24/04/2026 I+G+B

Albianek malariaren aurkako mundu mailako mugarria ahalbidetu zuen laborategi modularra diseinatu eta fabrikatzen du

Euskal enpresak MPL/CL3 garatu zuen, 3. mailako bioeuste-instalazioa, Euskal Herrian osorik fabrikatua eta Tanzanian zabaldua. Haren teknologiak Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa bat babestu zuen.

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  50  milioi  euro  gehiago  emango  dizkio  garapen  teknologikoaren  bitartez  industria-ehundura  eraldatzeko  programari

Eusko Jaurlaritzak 50 milioi euro gehiago emango dizkio garapen teknologikoaren bitartez industria-ehundura eraldatzeko programari

Hazitek programak 169 milioi euroko zuzkidura izango du aurrerantzean. Mikel Jauregi sailburuak Euskadiko ezkutu industrialaren lehenengo neurri-paketearen aurkezpenean jakinarazi zuenez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.