Mecanizados Baikor, 30 urte baino gehiago doitasunezko mekanizazioaren sektorean

Teknologia berrien aldeko apustuak dibertsifikatzeko eta aeronautikaren sektorean sartzeko balio izan dio Arrasateko enpresari.
-

Mecanizados Baikorrek, 30 urtetik gorako esperientzia duen enpresak, doitasunezko mekanizazioaren industriako liderren artean lekua egin du, moldeen, tresnen eta osagaien fabrikazioan soluzio integralak eskaintzen baititu, bai eta multzo eta azpimultzo pertsonalizatuen mihiztatzea ere. 18 langileko taldearekin eta material sorta zabal baten maneiuarekin, altzairuetatik plastikoetaraino, Baikorrek sektore askori ematen die zerbitzua, automobilgintzari, trenbideari, industriari, nekazaritzari, elikadurari, aeronautikari eta ekipo-ondasunei, besteak beste. 

Mecanizados Baikorren historia 1992an sortu zen Arrasaten, mekanizazioaren munduan esperientzia handia duen profesional talde batek bultzatuta. Hasieratik, kalitate handiko produktuak prezio lehiakorretan eskaintzeko konpromisoa hartu zuen. 2003an, enpresak funtsezko urratsa eman zuen, Markulete industrialdeko egungo kokapenera aldatu baitzen, 1.500 metro koadroko instalazioetara. Aldaketa horri esker, gaitasuna zabaldu eta zerbitzuen kalitatea hobetu zuten. 

Baina Mecanizados Baikorrentzat mugarri garrantzitsua izan zen erabaki bat badago, piezak 3D diseinuan fabrikatzeko makineria berria erostea da. “Teknologia berriak sartzearen eta gure produkzio-prozesua modernizatzearen aldeko apustu horrek ateak ireki dizkigu aeronautikaren sektore zorrotzerako“, azpimarratu du Martin Arzamendi Baikorreko zuzendariak. Beraz, erabaki estrategiko horri esker, Gipuzkoako enpresak hazteko eta merkatuan dibertsifikatzeko aukera izan zuen, eta bere produktuak Frantziara eta Alemaniara esportatzen hasi zen, “bi herrialdeetan bezero berriak sendotuz eta gure nazioarteko presentzia indartuz”, gaineratu du Arzamendik. 

“Baikorren bikaintasunaren kultura sustatzen dugu, bai gure giza taldearen prestakuntzan, etengabeko hobekuntzako filosofiarekin, bai gure produktuen kalitatean. Esperientzia eta etorkizuneko anbizioa konbinatuta, merkatuaren eskaerak asetzeko behar den ekoizpen-gaitasunarekin batera, erreferentziazko enpresa gara gure sektorean, eta gure hurrengo urratsek ildo beretik jarraituko dute “, esan du Baikorreko zuzendariak. 

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du. 

Lotutako albisteak

Basque  Trade  &  Investment-ek  WOMEX  (The  role  of  women  in  the  competitiveness  of  exporting  SMEs)  proiektu  europarraren  Euskadiko  Eskualde  Taldea  bildu  zuen  joan  den  astean,  Euskadik  urriaren  21ean  eta  22an  antolatuko  duen  Eskualde  arteko  Policy  Learning  Event  (IPLE)  topaketa  europarra  prestatzen  jarraitzeko.  Bilera  erakunde-,  enpresa-,  akademia-  eta  elkarte-arloko  ordezkariekin  egin  zen,  eta,  horri  esker,  Euskadik  Europako  gainerako  kideei  aurkeztuko  dien  programa  definitzen  jarraitu  ahal  izan  zen,  bai  eta  proiektuan  inplikatutako  euskal  ekosistemako  eragileen  arteko  lankidetza  indartu  ere.  Bileran  zehar,  orain  arte  Polonian  eta  Hungarian  egin  diren  eskualdeen  arteko  topaketetan  lortutako  ikaskuntza  nagusiak  partekatu  ziren,  bai  eta  parte  hartu  duten  zazpi  eskualdeen  artean  egindako  azterketa  konparatiboaren  ondorioak  ere.  Lan  horri  esker,  joera  komunak  identifikatu  ahal  izan  ziren  hainbat  arlotan,  hala  nola  emakumeen  presentzia  erabaki-postuetan,  nazioartekotzearekin  lotutako  gaitasunak,  emakumeen  garapen  profesionala  mugatzen  jarraitzen  duten  oztopoak  eta  laguntza-sareen  zeregina.  Era  berean,  Basque  Trade  &  Investment-ek  Euskadik  2026ko  Europako  topaketan  erakutsiko  duen  programaren  lehen  proposamena  aurkeztu  zuen.  Agendak,  gaur  egun  lantzen  ari  denak,  balioa  emango  die  Euskadin  garatutako  politika  publikoei,  enpresa-ekimenei  eta  jardunbide  egokiei,  genero-ikuspegia  lehiakortasun-elementu  gisa  txertatzeko  eta  emakumeek  industrian  eta  nazioartekotze-prozesuetan  parte-hartze  handiagoa  izan  dezaten  bultzatzeko.  Bilera  horretan,  halaber,  erakunde  parte-hartzaileek  euskal  ekosistemaren  gaitasunak  nazioartean  proiektatzeko  eta  proiektuaren  parte  diren  Europako  gainerako  eskualdeekin  esperientziak  trukatzeko  aukera  emango  duen  ekitaldi  bat  diseinatzen  jarraitzeko  konpromisoa  indartu  zen.  WOMEX-en  buruz  WOMEX  Interreg  Europe  programarekin  batera  finantzatutako  proiektua  da,  1.738.950  euroko  aurrekontuarekin  eta  lau  urteko  iraupenarekin  (2025-2029).  Basque  Trade  &  Investment  buru  dela,  Katalunia,  Austria,  Hungaria,  Polonia,  Serbia  eta  Lituaniako  zortzi  bazkide  biltzen  ditu,  politika  publikoetan  eta  nazioartekotzeari  laguntzeko  zerbitzuetan  genero-berdintasuna  txertatzeko  helburuarekin,  eskualdeen  arteko  lankidetzaren  bidez  Europako  enpresa  txiki  eta  ertainen  lehiakortasuna  indartzeko.
02/07/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investment-ek Euskadiko Eskualde Taldea bildu du WOMEX Europako topaketaren programa definitzen jarraitzeko. Topaketa horren helburua da genero-berdintasuna ETEen nazioartekotzean lehiakortasun-faktore gisa sustatzea.

BaasqueTradek  euskal  industriaren  ikusgarritasuna  indartu  du  txekiar  errepublikan  eta  eslovakian,  invent  arena  azokaren  bidez
29/06/2026 Nazioartekotzea

BaasqueTradek euskal industriaren ikusgarritasuna indartu du txekiar errepublikan eta eslovakian, invent arena azokaren bidez

Ordezkaritza SIDEREX siderurgia klusterreko ordezkariek, ARINA, CREDEBLUG, FAGOR ARRASATE, GLUAL, GOSAN, SAFELOC, SMARKTEC eta SORTEK enpresek, eta CEIT teknologia zentroak osatu dute.

Brasilek  makina  erremintaren  euskal  industriarentzako  merkatu  estrategiko  gisa  duen  posizioa  sendotu  du

Brasilek makina erremintaren euskal industriarentzako merkatu estrategiko gisa duen posizioa sendotu du

Basque Trade & Investmentek eta AFM Klusterrak herrialdearen industrializazio eta modernizazio prozesuak eskaintzen dituen negozio aukerak aztertu dituzte

Euskadiren  Kolonbiako  ordezkaritzak  jardunaldi  birtual  bat  anatolatu  du  EMCALI  entitatearekin,  euskal  enpresei  aukerak  hurbiltzeko
24/06/2026 Nazioartekotzea

Euskadiren Kolonbiako ordezkaritzak jardunaldi birtual bat anatolatu du EMCALI entitatearekin, euskal enpresei aukerak hurbiltzeko

Mota honetako topaketak Kolonbiako Ordezkaritzak euskal enpresa-sarearen eta herrialdeko erakunde estrategikoen arteko harremanak sendotzeko bultzatutako ekintzen parte dira

Basque  Trade  &  Investmentek  euskal  siderurgiarentzako  aukera  berriak  sustatu  ditu  Txekiar  Errepublikan
24/06/2026 Nazioartekotzea

Basque Trade & Investmentek euskal siderurgiarentzako aukera berriak sustatu ditu Txekiar Errepublikan

SIDEREXekin elkarlanean, euskal zortzi enpresak eta zentro teknologiko batek osatutako ordezkaritzak enpresa-misio batean parte hartu du Txekiar Errepublikan. Misioaren helburua Txekiako siderurgia-sektoreko eragile nagusiekin harremanak sendotzea eta lankidetza-aukerak aztertzea izan da.

Bavariako  ordezkaritza  instituzional  eta  enpresarial  batek  Euskadi  bisitatuko  du  ekainaren  16tik  19ra
17/06/2026 Nazioartekotzea

Bavariako ordezkaritza instituzional eta enpresarial batek Euskadi bisitatuko du ekainaren 16tik 19ra

Euskadik eta Bavariak lankidetza industrial estrategikoa indartu dute, aste honetan Tobias Gotthardt Bavariako Ekonomia, Eskualde Garapen eta Energiako estatu-idazkaria buru duen misioaren bisitarekin eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin izandako bilerarekin. Horrela, lehentasunezko eremuetan sakontzen da, hala nola fabrikazio aurreratuan, berrikuntza teknologikoan eta Europako industria-lehiakortasunean, Europako industria-eskualde...

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

Euskadik  eta  Odesako  Eskualdeak  aliantza  estrategiko  bat  sinatu  dute  enpresen  arteko  lankidetza  bultzatzeko
29/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik eta Odesako Eskualdeak aliantza estrategiko bat sinatu dute enpresen arteko lankidetza bultzatzeko

Basque Trade & Investment-ek Elkar Ulertzeko Memoranduma sinatu du Ukrainaren berreraikuntzarako eremu estrategikoetan aukera bateratuak identifikatzeko, bereziki azpiegituretan, energian, industria aurreratuan eta biozientzietan arreta jarriz.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Mikel  Jauregi:  “Bilboko  Adierazpena  automobilgintza-sektore  europar  eta  jasangarriago  baten  aldeko  konpromisoa  da”

Mikel Jauregi: “Bilboko Adierazpena automobilgintza-sektore europar eta jasangarriago baten aldeko konpromisoa da”

Industriako sailburuak Automotive Regions Alliance (ARA) sarearen osoko bilkura inauguratu du gaur. Europar Batasuneko Eskualdeen Komitearen esparruan sustatutako sarea da, eta automobilgintzaren presentzia handia duten eskualdeak biltzen ditu. AIC-Automotive Intelligence Centerren egoitzan, Zornotzan, egin da bilkura

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.