Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 31 abuztua, 2020

Eusko Jaurlaritzak 125 milioi euro bideratuko ditu enpresen I+G laguntzeko

SPRI  Unitate Estrategikoaren bidez esku hartzen du erakunde laguntzaile gisa, eta proiektuak jaso, erregistratu, ebaluatu eta kontrolatzeko lanak egiten ditu
-

Hazitek programa: Programaren helburua da euskal industria enpresa-arloko I+Garen bitartez sendotzea eta, era horretan, euskal produkzio-sarearen lehiakortasun globalean modu erabakigarrian laguntzea eta eragin ekonomiko esanguratsua izateko moduko ahalmena izango duten emaitzak sortzea

Elkartek programa: Dirulaguntzak oinarrizko lankidetza-ikerketako proiektuetarako, industria-ahalmen handiko ikerketa-proiektuetarako eta oinarrizko ikerketako edo industria-ikerketako proiektuei lotutako interes bereziko ekintza osagarrietarako emango dira

 

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak sustatuta, Eusko Jaurlaritzak 87 milioi euroko gastua onartu du HAZITEK programarako. Programa horrek bi babes-ildo biltzen ditu: lehia-izaerako I+G proiektuak babesteko ildoa eta I+G proiektu estrategikoak garatzeko ildoa.

 

Programaren azken helburua da euskal industria enpresa-arloko I+Garen bitartez sendotzea eta, era horretan, euskal produkzio-sarearen lehiakortasun globalean modu erabakigarrian laguntzea eta eragin ekonomiko esanguratsua izateko moduko ahalmena izango duten emaitzak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegorako estrategikoak diren espezializazio-esparruak eta I+Garen barruan merkatutik hurbilen dauden faseak ardatz izango dituen babes baten bitartez.

 

Lehia-izaerako I+G proiektuak babesteko ildoaren xedea da produktu berriak garatzeko zein oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abiarazteko proiektuak sustatzeko laguntzak ematea. I+G proiektu estrategikoen garapena babesteko ildoari dagokionez, proiektu horiek enpresa-lidergoan oinarrituta eta Euskal Autonomia Erkidegoko ahalmen zientifiko-teknologikoak baliatuta sortu dira, eta lankidetzan edota bereziki Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruetan egin behar dira.

 

Laguntzen hartzaileak enpresak (enpresa handiak eta ETEak), enpresa taldeak eta enpresa-elkarteak eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agente egiaztatuak izango dira.

 

SPRI  Unitate Estrategikoaren bidez esku hartzen du erakunde laguntzaile gisa, eta proiektuak jaso, erregistratu, ebaluatu eta kontrolatzeko lanak egiten ditu. SPRIk eskaerak banatu eta biltzeko gunearen zerbitzua ere eskaintzen du, baita programaren beste alderdi batzuei buruzko informazio-zerbitzua ere, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren arteko lankidetza-hitzarmenaren arabera.

 

Programa arautzen duen aginduari jarraikiz (2017ko urtarrilaren 31ko agindua, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena), izapidetzeko prozedurak bi fase bereizi ditu: proiektuak hautatzeko fasea eta laguntzak emateko fasea.

 

Proiektuak hautatzeko deialdia (I. fasea) Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2019ko abenduaren 10eko ebazpenaren bidez egin zen. Guztira, 1.041 eskaera aurkeztu ziren; proiektu guztiak aztertu ondoren, proiektuak hautatzeko Ebaluazio Batzordea bildu zen 2020ko ekainaren 19an, eta honako hau izan zen emaitza:

 

HAZITEK 2020 DEIALDIA-I. fasea

Aurkeztuak Aurreik. onartuak Onartutako aurrekontua
·         Proiektu kopurua

o   Lehiakortasun-proiektuak

o   Proiektu estrategikoak

1041

992

49

850

815

35

299.760.493

168.736.709

131.023.784

 

 

Aurtengo programan, deialdiko guztizko zenbatekotik (87.191.230 euro), 39.191.230 euro lehia-izaerako proiektuak finantzatzeko bideratuko dira, eta 48.000.000 euro proiektu estrategikoak finantzatzeko.

 

Eskaerak aurkezteko epea bihar hasiko da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu ondoren, eta 2020ko irailaren 24ko 12:00etan amaituko da.

Eskaera lortu eta betetzeko, egoitza elektronikoa baino ez da erabiliko:

https://www.euskadi.eus/servicios/1030805/ (gaztelaniaz)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1030805/ (euskaraz)

Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektronikoz egin beharrekoak (jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barne), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» aukeraren bitartez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

 

Elkartek: arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketarako laguntzak

 

Eusko Jaurlaritzak 38.000.000 euro bideratuko ditu arlo estrategikoetan elkarlaneko ikerketa sustatzeko laguntzen programara (ELKARTEK programa). Proiektuek 2020ko eta 2021eko ekitaldiak hartu ahal izango dituzte barnean.

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planaren esparruan eremu estrategikoetan elkarlaneko ikerketa (oinarrizko ikerketa eta/edo industria-ikerketa) sustatzeko helburua duten babes-tresnetako bat da ELKARTEK programa. Teknologia eta Estrategia Zuzendaritzak deitutako laguntza horien hartzaileak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko (ZTBES) agente zientifiko-teknologikoak dira.

 

ELKARTEK programaren bidez, hiru proiektu mota babestuko dira: 1) ZTBESko agenteen 3 tipologiak elkarlanean egindako elkarlaneko oinarrizko ikerketako proiektuak. RIS3-ZTBP 2020ko hiru lehentasunen parte diren arloetako ezagutzak zabaltzera bideratuta daude; 2) industria-ahalmen handiko ikerketa-proiektuak (oinarrizko ikerketa orientatuko proiektuak edo industria-ikerketako proiektuak), enpresetako I+Gko unitateek trakzio-ahalmen handia eta merkatura iristeko ahalmen handia duten eta ZTBP 2020ko espezializazio-esparruekin lerrokatuta dauden ZTBESko beste agente batzuekin lankidetzan zuzenduak, eta 3) interes bereziko ekintza osagarriak, eskaintza-eskariko bitartekaritza-erakundeek eta zabalkunde-erakundeek banaka edo ZTBP 2020ko espezializazio-esparruekin lerrokatuta dauden ZTBESko beste agente batzuekin lankidetzan garatzen dituzten oinarrizko ikerketa-proiektuei edo industria-ikerketako proiektuei lotuak; honako hauek dira: azterlanak egitea, zaintza teknologikoa, lankidetza teknologikoa bultzatzeko jarduketak, I+G+B proiektuak prestatzeko aholkularitza, ezagutzaren transferentzia eta balorazioa, eta I+G+Ba nazioartekotzeko jardueren parte hartzeko aukera sustatzea.

 

ELKARTEK programaren lehen deialdia 2015ean egin zen. Ondorengo ekitaldietan, proiektuen ezaugarrien eta bete beharreko eskakizunen inguruko hainbat aldaketa egin ziren. Zehazki, 2017. urteaz geroztik, izapidetzeak bi fase ditu: proiektuak hautatzeko fasea eta laguntzak emateko fasea.

 

Proiektuak hautatzeko deialdia (I. fasea) Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetzaren 2019ko abenduaren 10eko ebazpenaren bidez egin zen. Guztira 115 eskaera aurkeztu ziren, eta, horiek aztertu ondoren, Elkartek 2019ko proiektuak hautatzeko Ebaluazio Batzordeak, aurtengo maiatzaren 22an egindako bileran, 62 proiektu onartu zituen (elkarlaneko oinarrizko ikerketako 38, industria-ahalmen handiko ikerketako 17 eta interes bereziko 7 ekintza osagarri); proiektu horietan, 67 agente zeuden inplikatuta.

 

Programaren II. fasean (laguntzak emateko fasean), maiatzean hautatutako proiektu horiei esleitu zitzaizkien dirulaguntzak. Gaur onartutako dirulaguntzen zenbatekoa (38 milioi euro) 2020an (9 milioi euro), 2021ean (19 milioi euro) eta 2022an (10 milioi euro) banatuko da.

 

Aurreko deialdietan, aurkeztutako proiektuen kopurua antzekoa izan da (111 2015ean, 100 2016an, 103 2017an, 118 2018an eta 106 2019an). Diruz lagundutako proiektuei dagokienez, lehen deialdian 59 proiektu izan ziren, guztira 20.100.000 euroko diru-laguntzarekin; 2016an, 60 proiektu onartu ziren, 26.000.000 euroko dirulaguntzarekin; 2017an, 68 proiektu eta 30.000.000 euro izan ziren; 2018an, berriz, 76 proiektu eta 35.000.000 euro; eta, azkenik, joan den urtean 68 proiektu onartu ziren, eta dirulaguntza 35.350.000 eurora iritsi zen.

 

Eskaerak aurkezteko epea bihar hasiko da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian gaur argitaratu ondoren, eta 2020ko irailaren 22ko 12:00etan amaituko da.

Eskaera lortu eta betetzeko, egoitza elektronikoa baino ez da erabiliko:

https://www.euskadi.eus/servicios/1027106/ (gaztelaniaz)

https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1027106/ (euskaraz)

Eskaeraren ondorengo izapideak, bide elektronikoz egin beharrekoak (jakinarazpenak eta espedientearen kontsulta barne), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko “Nire karpeta” aukeraren bitartez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

 

Lotutako albisteak

Irundinek,  oso  nazioartekotutako  ETEak,  negozioa  % 50  baino  gehiago  handitu  du
12/09/2025 Nazioartekotzea

Irundinek, oso nazioartekotutako ETEak, negozioa % 50 baino gehiago handitu du

Irungo enpresak SPRI Taldearen Fast Track Innobideak programako laguntza jaso du eta botilatzeko makinak fabrikatzen ditu 1994tik

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Innobasque  kasu  praktikoen  bila  dago,  Global  Innovation  Day  2025  ekitaldirako
03/09/2025 Berrikuntza

Innobasque kasu praktikoen bila dago, Global Innovation Day 2025 ekitaldirako

Proposamenak aurkezteko epea irekita egongo da irailaren 22ra arte. Hautatutako esperientziak Global Innovation Day 2025 ekitaldiko programa ofizialean jasoko dira, Euskadin zientziak berrikuntzan duen eragina erakusteko adibide aipagarri gisa

Basque  Digital  Innovation  Hubek  adimen  artifizialean  espezializatutako  nodo  berria  gehitu  du
02/09/2025 BDIH

Basque Digital Innovation Hubek adimen artifizialean espezializatutako nodo berria gehitu du

Basque Artificial Intelligence Centerren gidaritzapean, konputazio aurreratuko eta datuak biltegiratzeko tresnak eskuratzeko aukera emango die euskal enpresei.

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako ‘deeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

BDIH  Konexioa  programak  euskal  industriaren  berrikuntza  digitala  eta  jasangarritasuna  sustatzen  ditu  eta  BDIHk  eskaintzen  duen  adituen  laguntzarako,  aktiboetarako  eta  zerbitzuetarako  sarbidea  errazten  du
21/08/2025 Berrikuntza

BDIH Konexioa programak euskal industriaren berrikuntza digitala eta jasangarritasuna sustatzen ditu eta BDIHk eskaintzen duen adituen laguntzarako, aktiboetarako eta zerbitzuetarako sarbidea errazten du

SPRI Taldeak BDIH Konexioaren deialdi berri bat jarriko du abian abuztuaren 26an. 950.000 euro bideratuko ditu euskal industriaren berrikuntza-prozesuak bermeekin azeleratuko dituzten proiektuak finantzatzeko. Enpresek BDIHren edo Europako DIH jakin batzuen aditu-laguntza izango dute eta beraien ezagutza, azpiegiturak eta teknologiak jarriko dituzte enpresen esku, haien proiektu digital eta jasangarriak esperimentatzeko...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.