Eraldaketa digitala Zibersegurtasuna
Albisteak 22 urria, 2018

Euskal enpresa industrialen %85ak Zibersegurtasunera bideratutako baliabide ekonomikoak eta giza baliabideak areagotuko ditu

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko聽Zibersegurtasun Zentroak egindako ikerketa baten arabera (BCSC)
-

 

Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko聽Zibersegurtasun Zentroak egindako ikerketa baten arabera (BCSC)

 

Euskal enpresa industrialen %85ak, zibermehatxuengatik babeste aldera, baliabide ekonomikoak eta gisa baliabideak areagotuko ditu. Hala adierazten du Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak eta Euskadiko聽Zibersegurtasun Zentroak egin duten ikerketa batek, zeinetan 90 enpresek parte hartu duten, bederatzi kluster industrialen eta industrialak ez diren bi klusterren laguntzarekin. Ildo berean, mota desberdinetako 20 galderen erantzunek agerian uzten dute, negozio arduradunen %80a zibersegurtasunaz sentsibilizatuta dagoela.

 

Ikerketako erantzunak aztertu ostean, ondorioak ezin dira bestelakoak izan: sentsibilizazio maila handia eta euskal enpresa industrialen zibersegurtasun industrialarenganako apustua. Berez, honek ez du esan nahi zaintza mailak heldutasun neurri handiak adierazten dutenik, baina bai jarrera ona dagoela beharrezkoa den transformazioari ekiteko. Ikerketa hau alde batera utzita, baina hobetzeko joera hori babesten duen froga gisa, SPRIn diru-laguntzak eman dira Zibersegurtasun Industrialerako Laguntzen Programako 41 proiekturi. Epea zabalik jarraitzen du azaroaren 23a arte.

 

Ekosistema industriala jakitun da, lehiakortasun handiko inguruetan, zibersegurtasunaren aldeko apustua ezinbesteko baldintza dela berezko duen abantaila mantentzeko, eta horretarako, baliabide ekonomiko eta giza baliabideak bideratu behar ditu, baita maila guztietan, gai honen inguruan sentsibilizatuta egon ere.

 

Ikerketak gainera agerian uzten du, zibersegurtasun industriala, lanpostuak betetzeko beharrezkoak diren profesionalak prestatzen dituen formakuntza eskaintzaren eskutik joan behar den prestakuntza handiko zuzeneko eta zeharkako enplegua sortzeko aukera garrantzitsua dela.

 

Euskadiko Zibersegurtasun Zentroak bultzatzen duen moduan, ausarki zibersegurtasunaren aldeko apustua egiten duen industriaren, sektore pribatuarentzat lagungarri izango den administrazio publikoaren, abangoardiazko sare ikertzailearen eta kontzientziatutako gizartearen eskutik, Euskadi zibersegurtasun industrialean mundu mailako erreferente izan dadin osagai guztiak ematen dira.

 

Ikerketaren ondorioak

Ondorio nagusien artean hauek nabarmentzekoak dira:

  • %80k aurreikusia du Zibersegurtasun Industrialaren esparruan jardueraren bat martxan jartzea, gehienak, sei hilabete eta urte baten arteko epean. Enpresen motibazioak hauek lirateke: geroz eta globalagoa den merkatu batean lehiakortasuna mantentzeko hobekuntza prozesu jarrai baten testuinguruan jartzen duten %65etik hasi, eta dagoeneko pairatu dituzten jazoerei aurre egiteko erantzun gisa errotutako apustua dela ziurtatzen duen %30era arte.

 

  • Inkestatutakoen %42ak, arriskuen ebaluaziorik egin ez zuela onartu zuen; %12ak soilik, zehaztutako, garatutako eta probatutako plan bat zutela ziurtatu zuen, nahiz eta %23 gehiagok intzidentzien kudeaketa prozesu bat definitzen ari diren; hala ere beste muturrean diseinatutako planik ez duten %27a aurkitzen da eta gainerako %27k erreaktiboki jarduten du.

 

%45ak etengabe internetera konektatutako elementuren bat du, %30ak, berriz, eskaeren araberako behin behineko konexioak erabiltzen dituzte.

 

  • Enpresen %40ak balioztatze antolatzaileak egin dituztela dio eta %30ak berriz, balioztatze teknikoak; %18ak, bien bitartean, araudien araberako balioztatzeak egin dituzte, esaterako IEC62443-ISA99 edo NERC-CIP araberakoak

 

  • Ia enpresa guztiek, Zibersegurtasun Industrialeko neurriren bat dute. Ohikoenak laguntza kopien soluzio automatizatuak, antibirusak eta firewall konbentzionalak dira. Era berean, ezarritako neurriak ez dira beti egokienak, izan ere OT inguruneek horretara arduratutako gailuak behar dituzte, IT inguruneetakoak baliagarriak ez direlarik.

 

Lotutako albisteak

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

鈥淓skuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten鈥

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, 鈥淢ikroelektronikaren sektorea Euskadin鈥 azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

鈥淟eaders  in  Tech  Conference鈥  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

鈥淟eaders in Tech Conference鈥 konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  鈥25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech 鈥25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

‘CDL  Donostia-San  Sebasti谩n  AI  for  Startups  2025’  deialdia,  irailaren  30era  arte  zabalik.
18/09/2025 Ekintzailetza

‘CDL Donostia-San Sebasti谩n AI for Startups 2025’ deialdia, irailaren 30era arte zabalik.

Jarduerak berehala hasiko dira! Saio presentzialak Tandem - BIC Gipuzkoa eraikineko instalazioetan egingo dira.

Bilbok  Osasunaren  etorkizun  digitalari  buruzko  jardunaldia  jasoko  du  hilabete  honetan

Bilbok Osasunaren etorkizun digitalari buruzko jardunaldia jasoko du hilabete honetan

24an egingo da BAT dorrean

Wolco,  nazioartekotzearen  aldeko  apustua  egin  duen  ebaketa-erreminta  pertsonalizatuen  fabrikatzailea
28/08/2025 Nazioartekotzea

Wolco, nazioartekotzearen aldeko apustua egin duen ebaketa-erreminta pertsonalizatuen fabrikatzailea

Lemoako enpresak SPRI Taldearen Industria Digitala programaren dirulaguntza jaso du, eta bere negozioaren % 25 esportatzen du dagoeneko

Grunussek  energia  sortzeko,  transmititzeko  eta  biltegiratzeko  modua  eraldatzen  du
28/08/2025 Ekintzailetza

Grunussek energia sortzeko, transmititzeko eta biltegiratzeko modua eraldatzen du

Berrikuntzak bultzatutako 鈥榙eeptech 'enpresa honek aurrerapen teknologiko eta ekologikoaren abangoardian kokatzen da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.