Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala I+G+B
Albisteak 6 uztaila, 2018

Euskadiko 40 konpainia handik mundu osoko startup-en traksiogile lanak egingo dituzte BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan

Deialdi berrian Osasun arloko teknologien sektorea ere sartzen da
-

 

Hauek dira aurten ekimenarekin bat egingo duten enpresetako batzuk: Siemens Gamesa, Mondragon Korporazioa, Tubacex, Orona, Quirón Salud, Faes Farma eta IMQ

Industria adimenduneko proiektuen azeleratzaile publiko-pribatua sendotu egin da eta erreferentzia da jada bere esparruan, azken urtean bikoiztu egin baititu lehen edizioko zifrak

Teknologia berriekin loturiko 40 proiektu garatu dira (16 izan ziren iaz), eta 27 enpresa trakziogile eta beste horrenbeste startup aritu dira elkarlanean (2017an 15 eta 11 izan ziren, hurrenez hurren)

Hurrengo urtean, osasunaren arloko teknologiekin loturiko proiektuak aurkeztu ahal izango dira deialdian; horixe izango da gaur publiko egin den hirugarren edizioaren berritasun nagusia

Ekimena gaur aurkeztu da Donostian, Demo Day jardunaldi batean, eta bertan bildu dira 200 startup enpresa, inbertitzaileak eta Ekonomiaren Garapen Saileko arduradunak, Arantxa Tapia sailburua guztien buru zela

 

BIND 4.0 programaren Demo Day jardunaldia egin da gaur Kursaal Jauregian, eta bertan aurkeztu dira ekimenaren bigarren edizioaren balantzea eta garatutako proiektuak. Era berean, Euskadin talentua erakartzeko eta industria adimenduna garatzeko helburuarekin martxan jarritako plataforma publiko-pribatu honen hirugarren deialdia ere iragarri da gaurko ekitaldian.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko eta SPRI Taldeko arduradunek, Arantxa Tapia sailburua gidari zela, eta enpresa eta startup partaideetako ordezkariek eta inbertitzaileek (200 lagun baino gehiago guztira) lorpenen balantzea egin dute, eta ekimenaren berrikuntzak aurkeztu dituzte. Bi urteko ibilbidean, gero eta interes eta partaidetza handiagoa lortu du programak, bai startup-en artean bai trakziogile lanak egiten dituzten euskal konpainia handien artean.

BIND 4.0 programa 2016an jarri zen martxan, startup berritzaileak (Euskadikoak ez ezik baita kanpokoak ere, deialdia nazioarte osorako baita) eta Euskadin egoitza duten konpainia sendotuak hartu-emanean jartzeko. Euskal industriaren eraldaketa digitala bultzatzeko aukera ematen du egitasmoak, eta, aldi berean, erreferentziazko bezeroen eskutik eta benetako proiektuen bidez ekimen berritzaileak finkatzeko eta azeleratzeko modua ere bai.

Gaur goizean egin dute publiko BIND 4.0 proiektuaren hirugarren edizioaren nazioarteko deialdia, bi berrikuntza nagusirekin. Alde batetik, 40 enpresa trakziogile izango dira hirugarren honetan (24 izan dira bigarrenean), eta, horien artean, Euskadiko erreferentziako konpainiak, hala nola Siemens Gamesa, Mondragon Korporazioa, Tubacex eta Orona, batuko zaizkie lehendik zeuden Mercedes-Benz, Arcelor, ABB, Iberdrola, Michelin, Euskaltel eta beste batzuei.

Bigarren berrikuntza nagusia da deialdi berrian Osasunaren arloko teknologien sektoreko proiektuak ere aurkeztu ahal izango direla. Hala, ekimena bat dator Eusko Jaurlaritzak ezarritako lehentasun estrategikoekin, baita ikerketan eta berrikuntzan RIS3 espezializazio adimenduna xede duen Europako ikuspegiarekin ere. Estrategia horrek barnean hartzen du, BIND 4.0 programaren lehen bi edizioetan jasotako esparruez gain (Fabrikazio Aurreratua, Energia, etab.), gero eta indar handiagoa hartzen ari den HealthTech sektorea, osasun arazoen hautemate goiztiarrerako eta tratamendu berritzailerako. Alde horretatik, Euskadin egoitza duten enpresa trakziogile hauek batuko dira programara: Onkologikoa, Reiner Medical, Quirón Salud, Faes Farma eta IMQ Taldea.

 

Bigarren edizioaren emaitzak

Bigarren edizioan, BIND 4.0 programak sendotasuna lortu du horrelako ekimenetan. Alde batetik, bikoiztu baino gehiago egin ditu zifra nagusiak, bai startup partaideen kopurua (lehen edizioan 11 izan ziren eta oraingoan 27) bai garatutako proiektuena ere (40 oraingoan, eta 16 aurrenekoan). Bestetik, 385 proiektu aurkeztu dira 2018an eta iaz 257 izan ziren; aurkeztutako lautik hiru (%75) lau kontinentetako 56 herrialdetatik iritsi dira. Enpresa trakziogileak ere nabarmen ugaritu dira (27 izan dira bigarren honetan, eta 15 aurrenekoan), eta kontratuen batez besteko zenbatekoa 50.000 eurokoa izan da.

Euskadiko 50 startup aurkeztu dira BIND 4.0 programaren bigarren edizioan, eta nazioarteko beste asko: Europako hainbat herrialdetako 156, Ipar eta Hego Amerikako 98, Asiako 127 eta Afrikako lau.

Azkenik 27 enpresa izan dira hautatuak, eta indar hartzen ari diren startup horiek 40 proiektu jarri dituzten martxan 24 euskal konpainiarekin elkarlanean. Besteren artean, Mercedes-Benz (sei proiektu abiarazi dira enpresa honetan), Aernnova, Alcor, Batz, CAF, Danobat eta Euskaltel izan dira trakziogile proiektu horietan. Proiektuak, besteak beste, esparru teknologiko hauetakoak izan dira: Big Data, errealitate birtuala eta areagotua, gauzen Internet, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna eta ikusmen artifiziala.

Gaur Donostian egin den BIND 4.0 Demo Day jardunaldian Arantxa Tapia sailburua eta Saileko hainbat arduradun bertaratu dira, eta haiekin batera, ekimenean partaide izan diren startup eta enpresa trakziogileak, inbertitzaileak eta eragile ekonomikoak eta teknologikoak.

Alex Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiak egin du hasierako aurkezpena, eta ondoren, Aitor Urzelai Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturak Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazioaren Gizarteko zuzendariak hartu du hitza, BIND 4.0 Programaren bigarren edizio honetako adierazle nagusiak azaltzeko. Jarraian, protagonistek beraiek, enpresa trakziogileek eta startup-ek, aurkeztu dituzte, banaka-banaka, beren gaitasunak eta gauzatutako proiektuak. Aitor Urzelaik berak programaren III. edizioa aurkeztu du segidan, eta Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak, itxi du jardunaldia.

BIND 4.0 programa

Euskadin Laugarren Industria Iraultza deritzona garatzeko apustuaren emaitza da BIND 4.0 (fabriken digitalizazioa da iraultza horren bereizgarria), talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren esparruan. Helburu horretan bat egin dute EAEko eragile publikoek (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroak) eta Euskadin egoitza duten enpresa-korporazio pribatu nagusiek, baita nazioarteko punta-puntako konpainiek ere, hala nola Google, Siemens, Microsoft eta Amazon Web Services-ek (hauek laguntzaile teknologiko gisa esku hartzen dute).

Programak aldi bien interesak uztartzen ditu: alde batetik, euskal enpresa handiek soluzio teknologiko berriak proposatzeko gai diren startup-ak behar dituzte, eta bestetik, Bind 4.0 programak laguntza ematen die startup horiei hainbat esparrutan: fakturazioan, entzute handiko bezeroen eskutik merkaturako bidea egiten eta garapeneko hasierako fasean inbertitzeko eta/edo finantzatzeko baliabideak ematen. Modu horretara bi helburu konbinatzen dira: gora bidean diren enpresa-proiektuak azeleratzea eta sendotutako konpainiei eraldaketa digitalerako bultzada ematea.

 

Informazio gehiago: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/47428-total-grandes-firmas-vascas-ejerceran-como-empresas-tractoras-startups-todo-mundo-tercera-edicion-bind

Lotutako albisteak

Smart  Industry  programa  berritu  egin  da  Teknologia  Kuantikoetako  proiektuak  bultzatzeko

Smart Industry programa berritu egin da Teknologia Kuantikoetako proiektuak bultzatzeko

Azaroaren 7an irekiko da Smart Industry – Teknologia Kuantikoak 2025eko laguntza-programaren hurrengo deialdia. Smart Industry programa historikoak teknologia kuantikoen esparrura egindako bilakaera jasoko du deialdi berriak. Teknologia horiek beren prozesuetan aplikatzeko interesa duten enpresek 2025eko abenduaren 9a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Eusko  Jaurlaritzak  startupen  140  hautagaitza  jaso  ditu  20  ETEren  digitalizazioa  bultzatzeko
06/11/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak startupen 140 hautagaitza jaso ditu 20 ETEren digitalizazioa bultzatzeko

BIND SMEren bosgarren edizioak 140 startupen 179 proposamen jaso ditu Euskadiko 20 ETEk planteatutako 7 erronkei erantzuteko.

Jarri  konponbidea  zure  enpresaren  Interneterako  konexio-arazoei.  Eskura  ezazu  Banda  Zabala  Euskadiko  enpresa  guztietara  zabaltzeko  laguntza,  eta  mugarik  gabeko  konektibitatea  izango  duzu.

Jarri konponbidea zure enpresaren Interneterako konexio-arazoei. Eskura ezazu Banda Zabala Euskadiko enpresa guztietara zabaltzeko laguntza, eta mugarik gabeko konektibitatea izango duzu.

Zure enpresak oraindik arazoak baldin baditu abiadura handian Interneten sartzeko, laguntza honek 30.000 €-raino emango dizkizu Banda Zabal Ultralasterreko zerbitzuak kontratatzeko, baita estaldura txikiko eremuetan edo zuntz optikoa oraindik iritsi ez den lekuetan badago ere. Eskatu abenduaren 5a baino lehen.

EmprendeXXI  sarien  19.  edizioa  martxan,  potentzial  handieneko  euskal  startupentzat
03/11/2025 Ekintzailetza

EmprendeXXI sarien 19. edizioa martxan, potentzial handieneko euskal startupentzat

Lehiaketarako autagaitzak aurkezteko epea, aurten kategoria eta aitorpen berriekin, abenduaren 4an amaituko da.

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  Corporateren  10.  edizioko  74  startup  finalistak  iragarri  ditu,  70  enpresa  liderrekin  elkarlanean  aritzeko
31/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak BIND Corporateren 10. edizioko 74 startup finalistak iragarri ditu, 70 enpresa liderrekin elkarlanean aritzeko

2026ko urtarrilean ezagutaraziko dira 10. edizioan parte hartzeko hautatutako startupak.

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.