Arantxa Tapia sailburua, Milanen.
Albisteak 7 urria, 2021

2022ko ekainean BECen ospatuko den BIEMH aurkeztu du Euskadik Milaneko EMOn

  • Biurtekoa BECen (Bilbao Exhibition Centre) izango da, 2022ko ekainaren 13tik 17ra, eta makina-erremintaren sektorearen suspertze-maila neurtuko duen termometroa bilakatuko da.

  • Tapiak azpimarratu du euskal industria energiaren prezioekin bizitzen ari den egoera larria dela, eta eskua luzatu dio Estatuko Gobernuari konponbide onuragarri bat bilatzeko “presio hori itogarria izan baino lehen”

-

 

EMO MILANOko euskal ordezkaritzak, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua buru dela, BIEMHen 31. edizioa aurkeztu du gaur ofizialki, 2022ko ekainaren 13tik 17ra BECen (Bilbao Exhibition Centre) egingo dena. Ekitaldia, Danobatgroup industria-taldeko kide den Soraluce enpresaren standean izan da, eta bertan izan dira sailburuarekin batera, Xabier Basañez BECeko zuzendari nagusia, Pello Rodríguez  Danobatgroupeko zuzendari nagusia eta Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusia.

 

Tapiak gogorarazi duenez, 2024rako helburua da susperraldi ekonomikoarekin, Euskadiko Barne Produktu Gordinean industriaren eta zerbitzu aurreratuen pisua handitzea: “gure manufaktura-ahalmena industriari lotutako zerbitzu horien eskaintzarekin uztartzeaz ari gara. Industria berritu, moderno, digital, inklusibo eta jasangarriaz hain zuzen ere”.

 

“Ez da arrosa bidea, arantza asko daude”, sailburuak gaurko hitzaldian azpimarratu duenez, “aenpresa intentsiboak eta ez bakarrik intentsiboak energiaren kostuekin sufritzen ari direna ikusten ari gara. Kezka orokorra  da Europan. Eta bereziki Euskadin, premiazkoa da. Eta barkatu aipamen honek ekitaldi honen helburua itzaltzen badu, hau da, gure Biurtekoa aurkeztea. Gertatzen da alderdi horrek gehiegi estutzen duela enpresa askoren ekoizpena, eta ezin dugu onartu presio hori itotzea. Industriara luzatutako eskua. Estatu espainiarreko ministerioei eskua luzatu zaie gizarte osoarentzat eta bereziki industriarentzat onuragarria izango den irtenbide bat bilatzeko.”

 

Ekonomiaren Garapeneko sailburuaren ustez, zorionez, gero eta kontzientzia handiagoa dago beharrezko trantsizio energetikoaren eta klimatikoaren inguruan. “Eremu honetan aukera amaigabeak irekitzen dira teknologia aurreratuak garatzeko ingurumen-irtenbideak emateko, baina industria bera da barrura begiratu behar duena eta bere ekoizpen-prozesuak, eraginkortasun energetikoaren hobekuntza eta material berrien erabilera berrikusi behar dituena”.

 

Datorren urteko azoka makina-erremintaren sektorearen suspertze-maila neurtzen duen termometroa izango da. 2018an ‘Biurtekoa’ ospatzeak -koronabirusak 2020ko hitzordua bertan behera utzi zuen- 42,7 milioi euroko diru-sarrerak eta 896 lanpostu zuzen ekarri zituen.

 

EMO MILANO 2021ak, urriaren 4tik 9ra bitartean egingo den azokak, 34 herrialde ezberdinetako 700 enpresa hartzen ditu. Atzerriko erakusketarien presentzia guztizkoaren % 60 inguru da. Ordezkari gehien dituzten herrialdeak Italia, Alemania, Taiwan, Suitza, Espainia, Japonia, Frantzia, Hego Korea eta Estatu Batuak dira. Euskadi da, zalantzarik gabe, estatuko makina-erremintaren erreferentzia garrantzitsuena, Milanen presentzia duten estatuko 34 enpresetatik 24 euskaldunak bait dira.

 

Arantxa Tapia sailburuarekin batera, Aitor Urzelai SPRI Taldeko zuzendaria eta Mikel Amundarain Industriako sailburuordea egon dira, Euskadiko industriaren eta ekonomiaren motorra den sektore honetan eta Industria 4.0 estrategiaren digitalizazioarekin eta garapen teknologikoarekin duten konpromisoagatik nabarmentzen den euskal ordezkaritzari laguntzen.

Lotutako albisteak

Eusko  Jaurlaritzak  IBM  Quantum  System  Two  industria  eta  erakunde  publikoen  eskura  jarri  du,  berrikuntza-  eta  ezagutza-transferentziako  proiektu  berriak  bultzatzeko
07/07/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak IBM Quantum System Two industria eta erakunde publikoen eskura jarri du, berrikuntza- eta ezagutza-transferentziako proiektu berriak bultzatzeko

Sarbide-protokoloari esker, EAEko industriak eta erakunde publikoek IBM Quantum System Two sistema eta IBMk hodeian eskaintzen dituen backend kuantikoak erabili ahal izango dituzte

Emaitek  Industria  Hobeak  ezagutza  industriarentzako  balio  bihurtzen  duten  gaitasunak  bultzatzen  ditu
03/07/2026 I+G+B

Emaitek Industria Hobeak ezagutza industriarentzako balio bihurtzen duten gaitasunak bultzatzen ditu

Emaitek Industria Hobea 2026 programaren edizio berriak 62,1 milioi euro bideratuko ditu Zentro Teknologiko Multifokalizatuek Euskadiko industria-erronkei egiten dieten ekarpena indartzera, eta emaitzetara bideratutako finantzaketa-eredu berria txertatu du.

Ingeseak  roboten  kalibraziorako  sistemak  integratzen  ditu  prozesu  industrialetan  geldialdiak  murrizteko
03/07/2026 I+G+B

Ingeseak roboten kalibraziorako sistemak integratzen ditu prozesu industrialetan geldialdiak murrizteko

Elgoibarko enpresa automatizazio industrialean eta robotikoan dago espezializatuta, eta robotaren posizionamenduaren neurketa automatizatua hobetu du

Kaskadako  finantzaketak  Europako  proiektuak  euskal  ETEetara  hurbiltzen  ditu,  %46,5eko  arrakasta-tasarekin
19/06/2026 I+G+B

Kaskadako finantzaketak Europako proiektuak euskal ETEetara hurbiltzen ditu, %46,5eko arrakasta-tasarekin

2023az geroztik, 79 euskal ETEk parte hartu dute EEN Basquek bultzatutako kaskadako finantzaketa-ekimenaren bidez sustatutako Europako deialdietan, eta 42k finantzaketa lortu dute beren berrikuntza-proiektuak garatzeko. SPRIk antolatutako I+G+b-aren nazioartekotzeari buruzko zazpigarren jardunaldiak Europako aukera berriak ezagutarazteko, enpresen arrakasta-esperientziak ezagutzeko eta digitalizazioa, robotika, bioekonomia edo trantsizio energetikoa bezalako arloetara bideratutako hurrengo...

Eusko  Jaurlaritzak  Bikaintek  programa  zabaldu  du  enpresetan  ikertzaileak  kontratatzea  sustatzeko
18/06/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikertzaileak kontratatzea sustatzeko

2026rako planak 4,4 milioi euroko aurrekontua du eta urtean 42.000 euro bitarteko dirulaguntzak eskaintzen ditu kontratazio bakoitzarentzat.

Eusko  Jaurlaritzak  HAZITEK  programaren  bidez  505  milioi  euro  mobilizatu  ditu  aurten  industria  arloko  I+G  proiektuetan,  duela  bi  urte  baino  bi  aldiz  gehiago

Eusko Jaurlaritzak HAZITEK programaren bidez 505 milioi euro mobilizatu ditu aurten industria arloko I+G proiektuetan, duela bi urte baino bi aldiz gehiago

Euskadi 2030 Industria Planaren “Industria Hobea” ardatz estrategikoak programaren aurrekontua handitzea ahalbidetu du, eta 169 milioi euroko zifra historikora iritsi da; hau da, duela bi urte programak izan zuen aurrekontua baino % 86 handiagora

Industriarako  sare  elektrikoen  belaunaldi  digital  berria  ‘made  in  Euskadi’  izango  da

Industriarako sare elektrikoen belaunaldi digital berria ‘made in Euskadi’ izango da

Grid4Industry proiektua Euskadi 2030 Industria Planaren bosgarren proiektu eraldatzailea da, eta industriako sare elektrikoak digitalizatzeko garapen teknologikoa bultzatzen du. Euskadin garatutako soluzioak munduaren gainerako herrialdeetara esportatuko dira

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.