Berrikuntza Ekintzailetza Eraldaketa digitala Finantziazioa I+G+B
Albisteak 19 maiatza, 2021

“Euskadi Next” Programak Euskal Autonomia Erkidegoaren eraldaketa ekonomikoaren eta bertako sendotasunen alde egiten du

Euskadi Next programak, guztira, 18.286,6 M/€-ko inbertsio-inpaktua —Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak— jaso lezaketen proiektu zehatzak biltzen ditu
-

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Next 2021-2026 Programa eguneratzea onartu du gaur. Programa horretan, eraldaketa ekonomikoaren aldeko apustu garbia jasotzen da, baita Euskal Autonomia Erkidegoak Berreskurapen eta Erresilientzia Mekanismotik —MRR— datozen Europako funtsen erabileran dituen sendotasunak sustatzearen aldekoa ere, eskualdeko bederatzi PERTE proiekturen bidez. Euskal programaren eguneratze horren arrazoia da aurtengo lehen hilabeteetan funtsen kudeaketarekin eta Europan, Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan duten gobernantzarekin zerikusia duten gaiak ezagutu direla, eta horiek nahitaez hartu behar direla kontuan programa bideratzean.

Euskadi Next programak, guztira, 18.286,6 M/€-ko inbertsio-inpaktua —Europako funtsak eta baliabide propio publiko eta pribatuak— jaso lezaketen proiektu zehatzak biltzen ditu. Ez da MRR mekanismoaren eragin zehatza kuantifikatu, ezinezkoa baita proiektu bakoitzarekin zenbat lortuko duen jakitea, “Estatu-laguntzen” irizpideen araberakoa izango baita. Inbertsio osoaren % 35 batez beste hartuta, 6.400 M/€-ri buruz —Espainiak jasoko dituen 70.000 m/€-ko dirulaguntzetatik— hitz egiten egon gaitezke.  Dokumentuan jasotako proiektu guztiak ukigarriak eta gauzatzeko modukoak dira Europak ezarritako denbora-esparruan.

Garrantzitsua da ulertzea zenbateko hori ez dutela euskal erakundeek osorik jasoko, baizik eta instituzioen (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak, Estatuko Administrazio Orokorra), erakunde pribatuen, hirugarren sektorearen eta abarren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan eragina izan dezakeen MRR mekanismoaren zenbatekoa dela. Euskadi Next programaren planteamenduak suspertzeko palanka gisa eraldaketa azpimarratzen du, eta euskal proiektuak lau mailatan banatzen ditu, “España puede” planarekin eta Europako jarraibideekin bat egin ahal izateko. Ildo horretan, esku-hartze piramidaleko egitura bat planteatzen da, jarraian azaltzen den moduan:

EUSKAL PROIEKTUAK ESTATUKO 5 PERTE PROIEKTUTAN

Europak figura hori baliozkotzen duen jakiteko zain, Estatuak 6 PERTE proposatu ditu. PERTE horiek sektore estrategikoetan jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa bultzatzeko esparruak dira, balio-kate osoa herrestan eramateko gaitasuna dute, puntakoak teknologikoki, baina merkatu-akatsak gainditzeko beharra dute; hain zuzen ere, teknologia landu behar delako, eta, aldi berean, beste behar batzuei ere heldu behar zaielako, hala nola etengabeko prestakuntzari, unibertsitate-heziketari, lanbide-heziketari eta abar. Epealdian zehar 10 izatea aurreikusten da, baina beste 4ak oraindik ez dira ezagutzen.  Orain arte identifikatutako Estatuko PERTE proiektuekin lotura argia duten Euskadi Next programan aurreikusitako guztizko inbertsioak 5.085 milioi eurokoak dira, eta proposatutako 6 PERTEetatik 5etan sartzen dira.

ESTATUKO PERTEA Inbertsio osoa (M€)
AUTOMOBILGINTZA BERDE ETA KONEKTATUAREN INDUSTRIA 2.105,9
ENERGIA SORKUNTZA HIDROGENO BERDEAREN BITARTEZ 1.410,4
INDUSTRIA AEROESPAZIALA 334,3
NEKAZARITZA JASANGARRIA ETA ERAGINKORRA 483,3
PUNTA-PUNTAKO OSASUN-SISTEMA NAZIONALAREN GARAPENA 750,9
ESTATUKO PERTEAK GUZTIRA 5.084,8

 

*1. eranskina: ESTATUKO PERTE proiektuentzako ekarpena

ESKUALDEKO PERTE PROIEKTUAK: ESPEZIALIZAZIO ADIMENDUNEKO ESTRATEGIA

EAEren planteamenduak figura hori proposatzen du, gainerako autonomia-erkidegoetara ere zabal daitekeena; izan ere, guztiek dituzte 2014an onartutako espezializazio adimenduneko estrategiak, Egiturazko Funtsak (EGEF eta EGIF) eskuratu ahal izateko. Proiektu konplexu estrategikoak eta eraldatzaileak hainbat “ministerio-leihatilatan” ez zatikatzeko bide bat eskaini nahi da. Proiektu horiei esker, lehiakortasun globala lor daiteke, baita merkatu-nitxoetara iritsi ere, mundu-mailako lidergoekin, abangoardiako garapen teknologikoarekin eta euskal produkzio-sarearen trakzio-gaitasunarekin. Gaitasun publiko zein pribatu guztiak aktibatzea da helburua. Euskadi Next programak guztira 6.400 M/€-ko inbertsioa duten proiektuak barne hartzen dituzten ESKUALDEKO 9 PERTE planteatzen ditu. PERTE horiek taula honetan daude jasota:

LURRALDEKO PERTEA Inbertsio osoa (M€)
BIZITZA LUZEA, ONGIZATEA ETA ERRESILIENTZIA 646,7
BANAKETA ADIMENDUNEKO SAREAK (URA, GASA ETA ELEKTRIZITATEA) 1.518,6
ITSAS JATORRIKO ENERGIA BERRIZTAGARRIAK 272,8
GAITASUN ZIENTIFIKOA ETA TEKNOLOGIKOA 380,6
BIG DATA, CLOUD, ADIMEN ARTIFIZIALA, ETA ZIBERSEGURTASUNA. 484,7
EUSKADI SORTZAILEA 108,7
HIRI JASANGARRIAK 1.130,4
KLIMA-ALDAKETAREN AURREKO ERRESILIENTZIA, EKOSISTEMAK ETA BIODIBERTSITATEA 383,4
EKOBERRIKUNTZA  ETA EKONOMIA ZIRKULARRA 1.473,5
LURRALDEKO PERTEAK GUZTIRA 6.399,3

 

*2. eranskina: ESKUALDEKO PERTE PROIEKTUAK

DIRULAGUNTZEN eta LIZITAZIO PUBLIKOEN DEIALDIAK

Azkenik, Administrazio Publikoen dirulaguntzen deialdietara edo indarrean dauden beste tresna batzuetara joz garatuko diren ekimenak, inbertsioak eta/edo proiektuak jasotzen dira. Horiek MRR mekanismoaren zati garrantzitsu bat bideratzeko balioko dute. Formula hori izango da biderik garrantzitsuena funtsak eragile sozioekonomiko guztietara heltzeko, izan enpresak —bereziki, ETEak—, hirugarren sektoreko eragileak eta toki-erakundeak —Estatuko Administraziotik kudeatutako edo aldez aurretik autonomia-erkidegoetara transferitutako hainbat deialdiren onuradunak edo hartzaileak, hainbat esparrutan, hala nola turismoan, energia-efizientzian, hiri-berroneratzean eta abar—. Kasu gehienetan aurreikusita dago lehendik dauden laguntza-deialdiak erabiltzea, MRR mekanismoaren baliabide gehiago eskuratzeko, eta administrazio-izapidetzea arinagoa izan dadin lortzeko.

Bestalde, inbertsio publikoko proiektuak gauzatzeko administrazioek ditugun tresnak erabiliko ditugu, hala nola lizitazioak eta erosketa publikoa, teknologia berritzailearen erosketa publikoa barne. Erronka funtsak bizkortzea da, eta, horretarako, beharrezkoa da araudian eta kudeaketa publikoko prozeduretan eta tresnetan dauden oztopoak eta botila-lepoak berrikustea, kontrol-betebeharrak murriztu gabe. Jarduketa horietako askok eragin argia izango dute udaletan, hiri-habitatak eta naturguneak hobetuko dituzten azpiegiturak izango baitira, hainbat gairi dagokienez: uren saneamendua eta arazketa, konektagarritasun digitala, bioekonomia bultzatzea, etab.

EUSKADI NEXT OSAGAIAK Guztizko inbertsioa (M€)
PERTSONEN OSASUNA ETA ZAINTZA 284,5
BIZITZA OSOKO IKASKUNTZA 747,8
ENERGIA BERRIZTAGARRIEN SORKUNTZA 699,8
MUGIKORTASUN JASANGARRIA 1.391,4
DigitalizaZIOA ETA BERRIKUNTZA 1.316,4
HIRI-HAbitatA 1.306,5
HABITAT NATURALA ETA HONDAMENDI NATURALEN PREBENTZIOA 976,2
EKONOMIA ZIRKULARRA 79,9
GUZTIRA DEIALDIAK ETA LIZITAZIOAK 6.802,5

 

*3. eranskina: Euskadi Next-eko 8 osagairen dirulaguntzen eta lizitazio publikoen deialdiak

 LURRALDE-OREKA

Oraingo honetan, Eusko Jaurlaritzaren proiektuek duten pisua handitu egin da; izan ere, lehen bost hilabete hauetan, Estatuak planteatutako ekintza-esparruak ezagutu dira, eta horiek bideragarri egin dute Hezkuntzaren —Lanbide Heziketari eta I+G+b-ri buruzko guztia— eta Osasunaren —digitalizazioa, medikuntza pertsonalizatua eta terapia aurreratuak— arloetan oso jarduera indartsuak barne hartzea. Era horretan, banaketa honela geratuko litzateke:

GUZTIZKO INBERTSIOA
EAE *lurralde guztiak batera hartuta % 59
ARABA % 11
BIZKAIA % 18
GIPUZKOA % 12
100,00

 Eranskinak

 

Lotutako albisteak

Euskadik  presentzia  indartu  du  Europako  Batzordearen  Industrial  Forum  foroan
29/10/2025 I+G+B

Euskadik presentzia indartu du Europako Batzordearen Industrial Forum foroan

Euskadik Industrial Forum foroan parte hartzeak agerian uzten du Europako industria berritzaileagoa, iraunkorragoa eta trantsizio energetikoaren erronkekin konektatuagoa izateko konpromisoa duela.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

ESKUDEROk  jasotzen  dituzun  telefono-deiak  prozesatzen  laguntzen  dizu

ESKUDEROk jasotzen dituzun telefono-deiak prozesatzen laguntzen dizu

“Eskuderok ez du inoiz utziko problematikoak izan daitezkeen deiei bakarrik aurre egiten”

Euskadik  bere  mikroelektronikako  bide  orria  definitu  du,  gaitasunak,  erronkak  eta  aukerak  identifikatzen  dituen  azterlan  batekin,  Europan  bere  posizionamendua  bultzatzeko

Euskadik bere mikroelektronikako bide orria definitu du, gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen azterlan batekin, Europan bere posizionamendua bultzatzeko

Astelehen honetan, Basque Microelectronics Hubek (BMH) antolatutako jardunaldi batean, “Mikroelektronikaren sektorea Euskadin” azterlana aurkeztu da, zeinak eskualdearen etorkizun teknologiko eta industrialerako funtsezkoa den industria horren gaitasunak, erronkak eta aukerak identifikatzen dituen.

Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  plataformak  urteko  bizkortze-ekimenik  onenaren  aitorpena  jaso  du
24/10/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzaren BIND plataformak urteko bizkortze-ekimenik onenaren aitorpena jaso du

Ane de Ariño Ekintzailetza eta Nazioartekotzearen zuzendariak jaso du saria Disruptores Innovation Awards 2025 galan

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

B-Venture,  ekintzailetzaren  ekitaldia  Euskadin
22/10/2025 Ekintzailetza

B-Venture, ekintzailetzaren ekitaldia Euskadin

SPRIk babestua

“Leaders  in  Tech  Conference”  konferentziak  berrikuntza  teknologikoko  ahots  handiak  elkartu  ditu
22/10/2025 Berrikuntza

“Leaders in Tech Conference” konferentziak berrikuntza teknologikoko ahots handiak elkartu ditu

SPRI Taldeak parte hartu du 20 hizlarik osatutako konferentzian

Global  Innovation  Day-rako  hautatutako  bost  kasu  praktikoek  argi  erakusten  dute  Euskadik  nola  eraldatzen  duen  zientzia  eta  bihurtzen  duen  berrikuntza
22/10/2025 Berrikuntza

Global Innovation Day-rako hautatutako bost kasu praktikoek argi erakusten dute Euskadik nola eraldatzen duen zientzia eta bihurtzen duen berrikuntza

Euskal berrikuntzaren hitzordu handiak 59 proposamen jaso ditu hamalaugarren ekitaldiko deialdian, eta horietatik %60 inguru Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentziako entitate bazkideek bultzatuak izan dira

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.