Networking Bind 4.0
Ekintzailetza Eraldaketa digitala
Albisteak 30 ekaina, 2019

Demo Day ekitaldiaren hirugarren edizioak argi utziko du Bilbon BIND 4.0 startup azeleragailuak bere zifrak hirukoiztu dituela martxan daramatzan hiru urteotan

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresa garrantzitsuenek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio programak -nazioarteko eredu bihurtu dena 4.0 ekintzailetza aplikatzeko orduan- bere emaitzak eta hurrengo edizioa (laugarrena) aurkeztuko ditu uztailaren 5ean, Euskalduna Jauregian
-

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresa garrantzitsuenek zuzendutako BIND 4.0 azelerazio programak -nazioarteko eredu bihurtu dena 4.0 ekintzailetza aplikatzeko orduan- bere emaitzak eta hurrengo edizioa (laugarrena) aurkeztuko ditu uztailaren 5ean, Euskalduna Jauregian

33 enpresa trakziogilek, 32 startupek eta 44 proiektuk bertatik bertara erakutsiko digute elkarren arteko lankidetzatik sortutako negozioa benetan arrakastatsua dela

32 startup horietatik 19k Euskadin dute egoitza, 8 Espainiakoak dira eta 5 atzerrikoak (Erresuma Batua, Alemania, Txekiar Errepublika, Turkia eta India)

Startupek eta enpresa trakziogileek garatu dituzten 44 proiektuak arlo hauetakoak dira: Big Data, errealitate birtual eta areagotua, Gauzen Interneta, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna eta wearable

BIND 4.0 ekimenak aktiboki kolaboratzen du arlo digitaleko proiektuak bultzatzen dituzten punta-puntako 40 enpresarekin

Hirugarren edizioko nobedade nagusia da ekimenak bere baitan hartzen duela Osasun Teknologien sektorea, horrela bat etorriz Eusko Jaurlaritzak RIS3 Espezializazio Adimenduneko Estrategian ezarritako lehentasunekin

 

Datorren uztailaren 5ean egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian Demo Day BIND 4.0 jardunaldia, non jakinaraziko den zer emaitza izan dituen bere hirugarren edizioan BIND 4.0 programak. BIND 4.0 startup azeleragailuak  bere  zifra guztiak (proiektuak, startup-ak eta enpresa trakziogileak) hirukoiztu ditu martxan daramatzan hiru urteotan, nazioarteko eredu  bihurtu delarik 4.0 ekintzailetza XXI. mendeko industriaren premiei aplikatzeko orduan.

BIND 4.0 asmo handiko ekimen publiko-pribatu bat da, zeinaren helburua baita talentua atzematea eta industria adimenduna garatzea Euskadin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak eta Euskadin kokatutako enpresa garrantzitsuenek zuzendutako ekimen bat da eta bere hirugarren edizioan 44 proiekturen garapena bultzatu du. Euskadiko eta mundu osoko 32 startupek garatu dituzte proiektu horiek, lankidetza estuan arituz punta-puntako 33 enpresa trakziogilerekin.

Jardunaldi honetan BIND 4.0 programaren hirugarren edizioaren (2018ko uztailean abiatu zena) balantzea aurkeztuko da, laugarren edizioaren deialdia egingo da eta nobedadeak azalduko dira. Horretarako, bertan izango dira Arantxa Tapia sailburua, SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriola eta Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelai, bai eta programako startup eta enpresa trakziogile parte-hartzaileak, inbertitzaileak, eragile teknologikoak, enpresak eta komunikabideak.

Euskadin Laugarren Iraultza Industriala garatzearen aldeko apustuaren emaitza da BIND 4.0. Iraultza horren helburua da lantegiak digitalizatzea eta ekintzailetza teknologiko eta aurreratuaren erreferente izatea, talentua eta startup onenak erakartzeko mundu mailako lehiaren markoan.

Helburu horrekin elkartu dira EAEko eragile publikoak (Eusko Jaurlaritza, SPRI Taldea, Foru Aldundiak eta BIC Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa enpresa eta berrikuntza zentroak) eta egoitza Euskadin duten enpresa-korporazio pribatu garrantzitsuenak nahiz nazioarteko punta-puntako hainbat konpainia, hala nola, Siemens, Microsoft eta Amazon (programako kolaboratzaile teknologikoak).

Euskal enpresa handiak interesaturik daude konponbide teknologiko berriak eskain ditzaketen startupetan eta, interes horren osagarri, BIND 4.0 programak laguntza eskaintzen die startup horiei fakturazio arloan, merkatura sartzen laguntzen die izen handiko bezeroen bitartez eta inbertsioak edota finantzaketa lortzeko aukera ematen die beren garapenaren hasierako fasean. Hala, bi helburu lortzen dira: enpresa-proiektu gorakorrak azeleratzea euskal ekosistema industrialean eta Euskadin kokatutako konpainia sendoen eraldaketa digitala bultzatzea.

Hirugarren edizioaren emaitzak

Hirugarren edizioan, BIND 4.0 programak bere zifrak handitzen jarraitu du, ugaritu egin baitira startup parte-hartzaileak (lehen edizioan 11 izan ziren, iaz 27 eta aurten 32), garatutako proiektuak (azken edizio honetan 44 garatu dira, bigarrenean 40 eta lehenengoan 16) eta enpresa trakziogileak (lehenengoan 11, bigarrenean 24 eta aurten 33). Ugaritu egin dira baita ere programan parte hartzeko hautagaitzak (2017an 257, 2018an 385 eta 2019an 524) eta %75 lau kontinentetako 64 herrialdetatik iritsi dira. Kontratuen guztizko zifra milioi bat eurotik gorakoa izan da.

BIND 4.0 programaren hirugarren edizioan parte hartu duten startupen jatorri geografikoari dagokionez, 19 Euskadikoak dira (2 Arabakoak, 6 Bizkaikoak eta 11 Gipuzkoakoa), 8 Espainiakoak eta beste 5 atzerrikoak (Erresuma Batua, Alemania, Txekiar Errepublika, Turkia eta India).

BIND 4.0 programaren aurreko edizioetan bezalaxe, garatutako proiektuak manufaktura aurreratu, energia eta osasun arloetakoak izan dira, eta planteatzen dute 4.0 Industriako teknologia berriak erabiltzea, adibidez, Big Data, errealitate birtual eta areagotua, Gauzen Interneta, fabrikazio gehigarria, sistema ziberfisikoak, zibersegurtasuna eta ikusmen artifiziala.

Ezarritako hobekuntzak ingurune desberdin askotara iritsi dira: kalitatearen kontrola, prozesuen ingeniaritza, mantenimendu industriala, biltegiko kudeaketa adimenduna, diseinu eta fabrikazio prozesuak, energia aurrezkia edota laneko segurtasun eta osasuna, besteak beste.

 

Demo Day ekitaldiaren garapena

Uztailaren 5ean (ostirala), Euskalduna Jauregian, egingo den jardunaldia aukera paregabea da BIND 4.0 programan parte hartzen ez duten konpainiek, inbertitzaileek, eragile teknologikoek eta komunikabideek lehen eskutik ezagutu ditzaten proiektu berritzaile hauek eta aurrez aurre elkarreragin dezaten “fabrikazio adimendunaren” protagonistekin.

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriolak egingo duen hasierako aurkezpenaren ondoren, Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Saileko Ekintzailetza, Berrikuntza eta Informazio Gizarteko zuzendari Aitor Urzelaik labur-labur azalduko ditu BIND 4.0 Programaren hirugarren edizioko adierazle garrantzitsuenak. Ondoren, programaren protagonista diren enpresa trakziogile eta startupek beren gaitasunak eta garatu dituzten proiektuak aurkeztuko dituzte.

Aurkezpen horiek amaitzean -aukera izango delarik startupen standak bisitatzeko horretarako ezarriko den erakusketa eta demostrazio gunean-, EASO enpresak eta bigarren edizioko CIN Advanced startupak sinatutako inbertsio-akordioa aurkeztuko da. Gero, Ekintzailetzako zuzendari Aitor Urzelaik BIND 4.0 programaren IV. edizioa aurkeztuko du eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiaren hitzekin amaituko da jardunaldia. Jardunaldiaren bukaeran, standetako gunean parte hartu duten guztiak gonbidatuta egongo dira networking saiora, startupekin elkarreragiteko eta beren konponbideak sakonago ezagutzeko.

Lotutako albisteak

Mondragon  Unibertsitateak  ekonomia  zirkular  eta  sozialeko  startupen  garapena  sustatzeko  programa  jarri  du  abian
19/10/2025 Ekintzailetza

Mondragon Unibertsitateak ekonomia zirkular eta sozialeko startupen garapena sustatzeko programa jarri du abian

roiektuaren helburua da gizarte-ekonomia sustatzea, produkzio- eta kontsumo-eredu sozial eta jasangarriagoa bultzatzeko

Amie  Consultingek  enpresen  produktibitatea  hobetzeko  software  berri  bat  garatu  du

Amie Consultingek enpresen produktibitatea hobetzeko software berri bat garatu du

Donostiako enpresa industria-digitalizazioan dago espezializatuta eta digitalizazioaren eta datuak eskuz jasotzearen arteko irtenbide bat eskaintzen du

Euskadiko  sei  startup  finalistak  izan  dira  ekintzailetza  berritzailea  saritzen  duen  Top101  Spain  errekonozimenduetan
09/10/2025 Ekintzailetza

Euskadiko sei startup finalistak izan dira ekintzailetza berritzailea saritzen duen Top101 Spain errekonozimenduetan

Ekimen honen bigarren edizioaren entrega-ekitaldia azaroaren 12an izango da Murtzian

Euskadi,  ekintzailetza-ekosistema  egonkorrenen  eta  baloratuenen  artean,  GEM  2024-2025  txostenaren  arabera
08/10/2025 Ekintzailetza

Euskadi, ekintzailetza-ekosistema egonkorrenen eta baloratuenen artean, GEM 2024-2025 txostenaren arabera

GEM proiektua munduko ekintzailetza-datuen iturri nagusia da, eta, horren bidez, Euskadiren egoera beste eskualde eta herrialdeen egoerarekin alderatu daiteke.

A4Radar  startupa  eta  Eralki  ETEa  elkarlanean  ari  dira  teknologia  disruptibo  batean,  Eusko  Jaurlaritzaren  BIND  SME  ekimenari  esker
06/10/2025 Up Euskadi

A4Radar startupa eta Eralki ETEa elkarlanean ari dira teknologia disruptibo batean, Eusko Jaurlaritzaren BIND SME ekimenari esker

BIND SME ekimenaren 5. edizioan parte hartzeko deialdia urriaren 20ra arte egongo da irekita.

MIDE  Premium,  marketin  digitaleko  eta  analitikako  profesionalentzako  etengabeko  prestakuntza  eta  laguntza  programa

MIDE Premium, marketin digitaleko eta analitikako profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza programa

Analitika digitaleko, marketineko eta teknologia osagarrietako gaitasunak sendotu eta berritu nahi dituzten negozio digitaleko profesionalentzako harpidetza-plataforma bat

BaM  Vision  Tech  ‘25ek  Euskadi  sendotu  du  automobilgintzako  berrikuntza-polo  gisa

BaM Vision Tech ‘25ek Euskadi sendotu du automobilgintzako berrikuntza-polo gisa

200 profesional baino gehiago elkartu dira Gasteizko EUNEIZ Unibertsitatean automobilgintzaren erronka handiak aztertzeko: elektrifikazioa, digitalizazioa, robotika eta adimen artifiziala.

Ekintzailetzaren  ekosistema  indartzeko  garaia  da  Erronka  2030  dirulaguntzekin
25/09/2025 Ekintzailetza

Ekintzailetzaren ekosistema indartzeko garaia da Erronka 2030 dirulaguntzekin

Erronka 2030 programaren helburua Euskadiko ekintzailetzaren ekosistema osatzen duten hainbat eragile eta erakundeen arteko harremanak eta loturak sustatzea da. Proiektu bakoitzeko 10.000€ko dirulaguntza eska dezake jardueren zentroa Euskadin duen edozein pertsonak edo enpresak.

Eusko  Jaurlaritzak  epea  ireku  du  startup  disruptiboek  irtenbide  digitalak  eman  diezazkieten  20  euskal  ETEri
24/09/2025 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak epea ireku du startup disruptiboek irtenbide digitalak eman diezazkieten 20 euskal ETEri

Urriaren 20ra arte, startupek eta scaleupek 7 erabilera-kasutarako soluzioak aurkeztu beharko dituzte honako esparru hauetan: antolamendu efizientea, negozio eta bezero digitala, industria adimenduna, zibersegurtasuna eta jasangarritasuna eta trantsizio energetikoa industriaren, energiaren, zerbitzuen eta elikaduraren sektoreetakoak diren 20 ETEei.

TramoIAk  logistika  automatizatzeko  robot  kolaboratiboak  eskaintzen  ditu
22/09/2025 Ekintzailetza

TramoIAk logistika automatizatzeko robot kolaboratiboak eskaintzen ditu

Startupak teknologia aurreratuak konbinatzen ditu, tamaina aldakorreko paketeen logistikari soluzio robotiko bat emateko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.