Berrikuntza Eraldaketa digitala
Albisteak 1 Marzo, 2018

Addilan enpresak merkatura aterako ditu bere makina propioak metal bidezko fabrikazio gehigarrian erabiltzeko

Addilan euskal konpainia aitzindaria da mundu osoan plasma bidezko WAAM teknologiaren erabilpenean
-

Addilan euskal konpainia aitzindaria da mundu osoan plasma bidezko WAAM teknologiaren erabilpenean

 

Fabrikazio gehigarriko edo metal bidezko 3D inprimaketako hainbat teknologia daude. Oro har, erabiltzen duten materialagatik bereizten dira (metal-hautsa eta metalezko hariak) eta baita ere metala urtzeko baliatzen duten teknologiagatik (elektroi izpia, laserra eta soldadura). Hala, material bat ala bestea erabiliz eta metala urtzeko modu bat edo bestea baliatuz, teknologia mota desberdinak sortzen dira.

 

Bizkaiko Addilan enpresak WAAM teknologia (Wire Arc Additive Manufacturing) aukeratu du. Teknologia horrek metalezko hariak eta uztai bidezko soldadura baliatzen ditu. Addilan 2017an sortu zen bi makina-erreminta fabrikatzaileren arteko lankidetzatik: Ona Electroerosión eta Maherholding Taldea. Bien artean 110 urtetik gorako esperientzia dute merkatuan eta 2014an ohartu ziren metal bidezko fabrikazio gehigarriak aukera handiak eskaintzen dituela. Harrezkero lanean hasi ziren WAAM makinak fabrikatzeko teknologia eta diseinua garatzeko. Hiru urte geroago badute behar adinako ezagutza, eta Addilan izenarekin sartu dira merkatuan.

 

WAAM teknologiaren bidez, soldadura-buru batek metalezko hariaren punta urtzen du eta oinarri batean lagatzen du. Materiala hozten denean, metal urtuzko beste geruza bat eransten zaio aurrekoari, eta horrela pieza osatu arte. Sistema horrek hainbat abantaila ditu metal bidezko fabrikazio gehigarriko beste teknologia batzuen aldean, esaterako, tamaina handiagoko objektuak egin daitezke, piezak azkarrago fabrikatzen dira eta kostuak aurrezten dira. “Posible da tamaina handiko elementuak sortzea, gehienez lau metro zabal eta lau metro garai dituzten piezak, alegia” azaldu du Amagoia Paskualek, Addilan enpresako kudeatzaileak. “Bada beste abantaila lehiakor bat, zeren beste teknologia batzuk erabiliz baino azkarrago sortzen baita egin beharreko pieza. Teknologia honek 3-8 kilo/orduko abiaduran funtziona dezake, materialaren arabera. Eta materialei erreparatuz gero, metalezko hariaren alderdi onena da lehendik ere erabiltzen dela soldaduran eta dagoeneko badaudela hari zertifikatuak. Erabiltzaile batentzako pieza bat egiten dugunean, fabrikatzaile bakoitzak eskatzen du proba egiteko hari homologatu batekin. Metal-hautsarekin ez da horrelakorik gertatzen”.

 

Azken hiru urteotan, Addilan enpresako lantaldea lanean aritu da fabrikazio gehigarriko metodo propioa hobetzeko, eta lan horri esker, gaur egun aitzindari da mundu osoan plasma bidezko soldaduraren erabileran. “Urte hauetan, teknologia eboluzionatu  eta WAAM makina baten prototipoa sortzeaz gain, harremanetan egon gara teknologia horren amaierako erabiltzaile posibleekin, proposa ziezaguten zein pieza fabrikatu, kontuan harturik zeintzuk diren eurek erabil ditzaketenak. Kontua ez da bakarrik pieza fabrikatzea, baizik eta probetak ateratzea, aztertzea, galdategiko edo forjako zehaztapenekin alderatzea eta emaitzak ikustea. Ateratzen dugun piezaren integritatea ona da, ez du porositaterik. Une honetan forjako zehaztapenen %90-92 ingurura iristen ari gara, inolako tratamendu termikorik erabili gabe”. Nabarmentzekoa da sistema horrekin ez dela lortzen amaierako pieza, baizik eta aurre-forma bat, eta hainbat milimetro mekanizatu behar direla.

 

Addilan enpresak dagoeneko fabrikatzen ditu konplexutasun ertaineko pieza geometrikoak hainbat sektorerentzat, esaterako aeronautikarentzat, ontzigintza sektorearentzat eta oil&gas, tresneria eta burdinbideen sektoreentzat. Sorkuntza horietako asko euskal enpresentzat eginak dira, eta Amagoia Paskualek azpimarratu duenez, “horrela hornikuntza-kate bat sortzen da tokiko enpresekin”. Lankidetza hori hainbat esparrutara zabaltzen da, besteak beste, Addilan-ek lankidetza akordio bat sinatu du Tecnalia teknologi zentroarekin “garapen teknologikoa azkartzeko eta merkatura lehenbailehen iristeko”, eta beste hitzarmen bat du Tknika zentroarekin “pixkanaka ezagutzak sortzeko, ikasleak teknologia horrekin espezializatu daitezen eta aukera izan dezaten beronekin lan egiteko”.

 

Addilan enpresa garatzen ari den makinak sistema zorrotz bat du piezak kontrolatzeko, eta “badu baita ere trazagarritasun-sistema bat, pieza sortu bitartean gertatu den guztiari buruzko informazioa batzeko” nabarmendu du Paskualek. Gainera, “kamera inerte bat du material erreaktiboekin lan egiteko, adibidez titanioarekin”, eta badu CNC programa propioa ere. Addilan enpresak 10 lanpostu zuzen sortzen ditu, eta proiektuarekin lotutako beste zortzi ikerlari ari dira lanean Tecnalia zentroan. Enpresa horren hurrengo helburua izango da WAAM teknologiako makina propioa merkaturatzea eta “makina saldu ondorengo zerbitzu gehigarrien sistema bat diseinatzea, sinpleenetatik hasi eta aurreratuenetaraino”.

Lotutako albisteak

ISO  9001  eta  ISO  14001  berriek  bidea  markatzen  dute:  ISO  Training  Spainek  enpresak  prestatzen  ditu  araudi  hauetara  garaiz  egokitu  daitezen

ISO 9001 eta ISO 14001 berriek bidea markatzen dute: ISO Training Spainek enpresak prestatzen ditu araudi hauetara garaiz egokitu daitezen

Kalitate eta ingurumen kudeaketako estandarretan aurreikusitako aldaketen aurrean, konpainiak prestakuntza teknikoa eta praktikoa eskaintzen die erakunde eta profesionalei arau-baldintza berrietara egokitzen laguntzeko.

Innobasquek  Euskadiko  berrikuntzako  kasu  praktikoen  7.  deialdia  jarri  du  martxan
08/06/2026 Berrikuntza

Innobasquek Euskadiko berrikuntzako kasu praktikoen 7. deialdia jarri du martxan

Deialdian batez ere esparru hauei loturiko kasuak hartuko dira aintzat: jakintzaren eraldaketa bultzatu dutenak, berrikuntzan adimen artifiziala aplikatu dutenak, sektore zientifiko-teknologiko berrietara hedatzea helburu dutenak eta administrazio publikoak berrikuntzaren motor gisa bultzatutakoak

Berrizko  Forjasek  euskal  industriaren  lehiakortasuna  proiektatzen  du  Stuttgarteko  CastForge  2026  azokan

Berrizko Forjasek euskal industriaren lehiakortasuna proiektatzen du Stuttgarteko CastForge 2026 azokan

Iurretako enpresak 110 urte baino gehiagoko ibilbidea du forjaketa beroan, eta ekoizpenaren % 85 esportatzen du Europara eta Amerikara.

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.