Berdintasuna
Albisteak 20 Azaroa, 2025

Aerobladeko langileen % 52 emakumezkoak dira dagoeneko

SPRI Taldeak egin berri duen «Berdintasunak industria-lehiakortasunean duen eragina» ikerketan hartu du parte enpresak
-

Aeroblade energia eolikoaren sektoreari zerbitzuen ingeniaritza eta soluzio teknologikoak eskaintzen dizkion enpresa da, Aernnova taldearen barruan dago integratuta eta langileen % 54 emakumezkoak ditu. SPRI Taldeak egindako Emakumeen inpaktua industriako lehiakortasunean azterketan enpresarik parekideenen artean kokatu dute. Berdintasunarekiko konpromisoak eta lan-ingurune jasangarriak sortzeko egindako lanak markatutako ibilbidearen barruan sartzen da aitortza hori.

Emakumeen presentziaren datuak industriako batezbestekoaren gainetik dauden arren eta tradizionalki maskulinizatuta egon diren sailetan genero-oreka duen arren, besteak beste Ingeniaritzan edo IKTetan, emakumeek profil teknikoetarako hautaketa-prozesuetan duten parte-hartze eskasa da Aerobladek identifikatutako erronketako bat.

Emaitza horiek ez dira kasualitatea. Oscar Loisek zuzendutako ingeniaritzako zuzendaritzak aktiboki sustatzen du taldeen parekidetasuna, tarteko arduradunen kasuan batik bat. Zuzendaritzako postuen kasuan, % 20 dira emakumezkoak, eta, ondorioz, “emakumeek erantzukizun-postuak hartzeko barne-sustapenerako neurriak” jarri dituzte martxan.

Barne-sustapeneko prozesuetan emakumeen talentua sartzeko apustua egiten du enpresak, betiere gaitasunean eta merituan oinarritutako irizpideen arabera. Horri dagokionez, kasu batzuetan emakumeek ordezkaritza txikia izan baldin badute hautagaitzetan, amaierako kontratazioetan presentzia orekatua bermatzea erabaki da.

Kontziliazioari dagokionez, ordutegiak eta lantokiak behar indibidualetara egokitu ahal izateko eredu malgua garatu da, telelanaren bitartez. Malgutasun hori asko erabiltzen dute langileek eta enpresa-filosofiari ez ezik, talentua fidelizatzeko estrategiari ere erantzuten dio, profil tekniko kualifikatuak lortzeko lehiakortasuna oso handia baita egun. Enpresak hauteman du neurri jakin batzuk gehiago erabiltzen dituztela emakumeek, adibidez, lanaldia murrizteko neurria; beraz, formula berriak aztertzen ari dira gizonen artean erabilera sustatzeko eta erantzunkidetasun erreala lortzeko.

Berriki jarri zuten martxan Berdintasun Plana, baina enpresak aitortu du lan-ildo askotan ibilbidea eginda zutela dagoeneko. Planaren berrikuspena egitea jardunbide egokiak finkatzeko eta hobetzeko arlo berriak hautemateko aukera ona da.

Aerobladek aurrerapausoak ematen jarraitzen du berdintasunarekiko konpromisoan, printzipio etikoa ez ezik, lehiakortasunerako eta industria-sektorean etengabe hobetzeko palanka ere badela uste baitu. AEROBLADEK ikerketa horretan parte hartzea B·WOMENIN Industry ekimenaren barruan kokatzen da, SPRI Taldeak bultzatuta, zeinak emakumeak euskal industrian duen rola ikusarazi eta bultzatu nahi baitu.

Lotutako albisteak

Euskadik  aurrera  egin  du  WOMEXen  fase  operatiboan  enpresen  nazioartekotze-estrategian  berdintasuna  sustatzeko
06/02/2026 Berdintasuna

Euskadik aurrera egin du WOMEXen fase operatiboan enpresen nazioartekotze-estrategian berdintasuna sustatzeko

WOMEX Interreg Europe programa europarrak kofinantzatutako ekimena da; 1.738.950 euroko aurrekontua du eta lau urteko iraupena (2025-2029). Basque Trade & Investment buru dela, proiektuan beste zortzi bazkidek parte hartzen dute, honako herrialde hauetakoak: Katalunia, Austria, Hungaria, Polonia, Serbia eta Lituania

Araba-Pack:  Konfiantzazko  etiketatze  industrialeko  soluzioak  Gasteizen
04/02/2026 Berrikuntza

Araba-Pack: Konfiantzazko etiketatze industrialeko soluzioak Gasteizen

Euskal industriarentzako balio-proposamena malgutasunak eta ikuspegi pertsonalizatuak definitzen dute.

Almarima  Surf  Companyk  surfaren  bilakaera  bultzatzen  du  UP  Surfboardsekin  eta  nazioarteko  bokazio  sendo  batekin
31/01/2026 Berrikuntza

Almarima Surf Companyk surfaren bilakaera bultzatzen du UP Surfboardsekin eta nazioarteko bokazio sendo batekin

“Egunero lan egiten dugu modu solidoan hazten jarraitzeko, produktu fidagarriak eskainiz eta behar espezifikoei erantzunez”

FORZA:  50  urteko  lidergo  europarra  eta  abangoardia  teknologikoa
27/01/2026 Berrikuntza

FORZA: 50 urteko lidergo europarra eta abangoardia teknologikoa

Europako erauzketa-katalogorik handiena duen ekoizlea da

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

TEAM  Engineering  Group  eta  TECNALIAk  Hyteam  merkaturatu  dute,  hidrogenoaren  eraldaketa  integralerako  euskal  ingeniaritza  berria
22/01/2026 Deskarbonizazioa

TEAM Engineering Group eta TECNALIAk Hyteam merkaturatu dute, hidrogenoaren eraldaketa integralerako euskal ingeniaritza berria

Enpresak hidrogenoaren balio-kate osoa hartzen du, bideragarritasun-azterketetatik hasi eta proiektuak egiteraino.

IX  Venture  on  the  Road  Bilbon
21/01/2026 Ekintzailetza

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin

Trelec:  Berrikuntza  eta  bikaintasuna  zirkuitu  elektronikoen  fabrikazioan
15/01/2026 Berrikuntza

Trelec: Berrikuntza eta bikaintasuna zirkuitu elektronikoen fabrikazioan

Planifikazio adimenduna, produktu fidagarri baten gakoa

QUBIZ.team-ek    Europako  sentsorika  kuantikoaren  abangoardia  lideratzen  du  Ura,  Energia,  Industria  eta  Osasunerako

QUBIZ.team-ek Europako sentsorika kuantikoaren abangoardia lideratzen du Ura, Energia, Industria eta Osasunerako

Euskal ‘deep tech’-ak, EIC Accelerator Seal of Excellencea 2025rekin aitortua, ultradoitasunezko soluzioak garatzen ditu, igerileku olinpiko baten baliokidean molekula toxiko bakarra detektatzeko gai direnak

GESek  196  milioi  eta  343  MWp-eko  lau  kontratu  fotovoltaiko  itxi  ditu  azken  lauhilekoan

GESek 196 milioi eta 343 MWp-eko lau kontratu fotovoltaiko itxi ditu azken lauhilekoan

Energia fotovoltaikoan, biltegiratzean eta sare elektrikoetan aldi berean aurrera egiteak GES balio-kate berriztagarrian funtsezko eragile gisa finkatzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.