Albisteak 11 Azaroa, 2025

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.
-

Gobernu Kontseiluak onartu du «Indartuz kapitala SA» sozietate anonimo publikoa sortzeko Finantzen Euskal Institutuari baimena ematen dion dekretua. Funts estrategiko hori Euskal Finantza Aliantzaren “Euskadi Eraldatuz 2030” Inbertsio Eraldatuen Planean jasotzen da. Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Indartuz funtsa Eusko Jaurlaritzaren finantza-politikan jarduteko bestelako modua da, kudeaketa pribatuko bitartekoen bidez egingo den zeharkako inbertsiorako funtsen funtsa, proiektuetan edo enpresetan zuzeneko inbertsioak egiteko aukera mugatuko ez duena.

Funts estrategiko horren helburua “Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio-planaren berezko helburuetan sartzen da: baliabide propioak eta kanpokoak mobilizatzea euskal enpresa-ehunaren errotzea, hazkundea eta lehiakortasuna bultzatzera zuzenduko diren inbertsio eraldatzaileetarantz. Zehazki, funtsak garatu beharreko zor malguari, enpresa-eskalagarritasunari, etorkizuneko azpiegiturei eta trantsizio sozialari buruzko programak identifikatzen dira inbertsio-planean.

Sozietate berriak ez du bere plantillan giza baliabiderik izango, kudeaketa-lan guztiak Finantzen Euskal Institutuko langileek egitea aurreikusten baita.

Funtsak Eusko Jaurlaritzaren baliabide propioen 65 milioi euro izango ditu 2025. urterako.  2026ko Aurrekontu Proiektuaren berrikuntzetako bat da “Euskadi Eraldatuz 2030” proiekturako 935 milioi euroko zorpetze gehigarria sartzea; izatez, proiektu hori da Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzan duen konpromisoaren bide-orria. Zenbateko horri gehitu behar zaio Indartuzentzat baliabide propioekin hasiera batean egindako 65 milioiko ekarpena, eta, horrela, lortuko da lehendakariak martxoaren 3an iragarritako 1.000 milioi euroko zenbateko biribila.

“Euskadi Eraldatuz 2030” inbertsio-plana lau tresna publikoren bidez garatuko da: Indartuz sozietatea, gaur sortua; Finantzen Euskal Institutua bera, ohiko jarduera garatuko duena proiektu eraldatzaileetarako finantzaketa- eta berme-lerro berriekin; Finkatuz, kapital-partaidetzaren bidez trakzio-enpresak errotzeko funtsa; eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arrisku Kapitala, eratu beharreko titulartasun publikoko arrisku-kapitaleko bi funts berri kudeatuko dituena —bi funts horiek industria/startup berrira eta garapen bidean dauden sektoreetara bideratuko dira—

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Nazioartekotzea  funtsezkoa  da  euskal  industria  bultzatzeko

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.