Albisteak 9 uztaila, 2025

Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak, Spri Taldearen laguntzarekin, Indartu programaren 2025ko deialdia jarri du martxan. Programa honek 20 milioi euroko aurrekontua du enpresen ekoizpen arloko inbertsioari laguntzeko eta, hala, hazteko, enplegua sortzeko eta lehiakortasuna hobetzeko.
-

Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2025ko uztailaren 7tik abuztuaren 8ra.

Indartu 2025 programak bultzada bat eman nahi dio Euskadiko behar handieneko eremuetako jarduera ekonomikoari. Zehazki, Bizkaiko Ezkerralde Hedatuan kokatuta dauden enpresek eta Euskadiko batez besteko langabezia-tasa (% 7,5) edo handiagoa duten eskualdeetako enpresek eska ditzakete laguntzak.

Enpresa batek, gehienez, 3 milioi euroko dirulaguntza jaso dezake. Enpresa handiek, gutxienez, 1,5 milioi euroko inbertsioa egin beharko dute eta, ETE-ek, 200.000 eurokoa.

Laguntzak emateko orduan, enpleguaren sorrera da kontuan hartuko den beste faktore bat. Gutxieneko inbertsiora iritsi ezean, enpresa handiek gutxienez 25 lanpostu sortu beharko dituzte eta, ETE-ek, gutxienez 5 lanpostu. Horiek izango dira laguntzak jaso ahal izateko kontuan hartuko diren adierazleak.

 

Industria arloko inbertsioa, garapen ekonomiko eta sozialerako motor gisa

Industria-sektoreko ekoizpen arloko inbertsioa sustatzea funtsezko ardatz estrategikoa da euskal ekonomiaren hazkunderako.

Agerikoa da enpleguaren sortzaile garrantzitsua dela industria. Industria-sektorean egiten diren inbertsio publikoek lanpostuak sortzea bultzatzen dute, eta horrek gizarteko desberdintasunak murrizten ditu.

Gainera, eremuen arteko garapena orekatua izan dadin lagun dezake industrian inbertitzeak. Kasu honetan, laguntzak Bizkaiko Ezkerralde Hedatuko udalerrietara eta Euskadiko batez besteko langabezia-tasa edo handiagoa dutenetara mugatuta, bultzada bat ematen zaie aukera ekonomiko berriak sor ditzaketen enpresei.

Industria-sektoreko inbertsioak, gainera, berrikuntza teknologikoa eta produktu eta prozesu berrien garapena ahalbidetzen ditu. Enpresei mesede egiteaz gain, horrek efektu positiboak izan ditzake beste sektore ekonomiko batzuetan ere, eta Euskadiren lehiakortasuna eta posizionamendua hobetu ditzake mundu mailan.

Euskal industria sektore giltzarria da hazkunde ekonomikorako. Hortaz, azpiegiturak garatzeak eta modernizatzeak eta enpresa industrialen merkatuko produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeak Euskadiren hazkunde ekonomikoari laguntzen diote.

 

Hazteko eta zure enpresaren lehiakortasuna hobetzeko aukera

Indartu 2025 programak inbertsioak finantzatzen laguntzen du, enpresek aurrera egin dezaten eta sendotu daitezen.

Finantzaketa ez da faktore bakarra, baina baldintzatzaile bat da enpresak (batez ere, ETEak) hazi ahal izateko eta haien lehiakortasuna hobetzeko jarduketak martxan jartzeko.

Enpresa txikiek, ertainek eta handiek jaso ditzakete Indartu 2025 laguntza-programaren onurak. Enpresen neurriaren arabera, dirulaguntzaren zenbatekoa ezberdina izango da. Hala, ETE-ek egiten duten inbertsioaren % 15 jasoko dute gehienez, eta enpresa handiek % 10. Gainera, laguntza % 5 handiagoa izango da Bizkaiko Ezkerralde Hedatuan dauden udalerrietan inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.

Enpresaren aktiboari gehituko zaizkion eta honakoekin lotuta dauden aktibo finkoen erosketa finantzatzen lagunduko du Indartu 2025 programak:

  • Jabetza industriala eta patenteak: berrikuntza eta aurrerapen teknologikoa eta ekonomikoa babesteko funtsezko inbertsioak.
  • Aplikazio informatikoak eta informazio-prozesuetarako ekipoak. Erosketagatik edo erabilera-eskubideengatik egindako inbertsioak.
  • Eraikinak, lursailak eta ondasun naturalak: enpresa handitzeko espazioak erostea, hala nola hiriko orubeak edo hirikoak ez diren lursailak.
  • Instalazio teknikoak, makinak eta tresneria: ekoizpen-prozesura gehitzeko ondasunak eta tresnak.
  • Beste instalazio batzuk, adibidez, biltegi logistikoak.

 

Zure enpresa kokatuta dagoen udalerriak laguntza eska dezakeen jakin nahi duzu?

Bi irizpide hartu behar dira kontuan Indartu 2025 laguntza eskatu ahal izateko.

Lehenik eta behin, Bizkaiko Ezkerralde Hedatuan kokatuta egon behar du enpresak. Honako udalerriak hartzen ditu barne eremu horrek: Abanto Zierbena, Alonsotegi, Artzentales, Balmaseda, Erandio, Galdames, Gueñes, Karrantza Harana, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopuerta, Turtzioz, Trapagaran eta Zierbena.

Hauek dira gainerako udalerriak, beharra duten eremuan ez daudenak baina EAEko urteko batez besteko langabezia-tasa edo handiagoa dutenak:

  • Araban: Agurain/Salvatierra, Alegría-Dulantzi, Amurrio, Añana, Armiñón, Arratzua-Ubarrundia, Artziniega, Asparrena, Ayala/Aiara, Baños de Ebro/Mañueta, Barrundia, Berantevilla, Elburgo/Burgelu, Elciego, Elvillar/Bilar, Erriberagoitia/Ribera Alta, Iruña Oka/Iruña de Oca, Iruraiz-Gauna, Kripan, Kuartango, Labastida/Bastida, Laguardia, Lanciego/Lantziego, Lantarón, Lapuebla de Labarca, Laudio/Llodio, Leza, Moreda de Álava/Moreda Araba, Navaridas, Okondo, Oyón-Oion Ribera Baja/Erriberabeitia, Samaniego, San Millán/Donemiliaga, Valdegovía/Gaubea, Villabuena de Álava/Eskuernaga, Vitoria-Gasteiz, Yécora/Iekora, Zalduondo, Zambrana.
  • Bizkaian: Abadiño, Ajangiz, Amorebieta-Etxano, Amoroto, Arakaldo, Arantzazu, Areatza, Arrankudiaga-Zollo, Arratzu, Arrigorriaga, Artea, Atxondo, Aulesti, Barakaldo, Basauri, Bedia, Berango, Bermeo, Berriatua, Berriz, Bilbao, Busturia, Derio, Dima, Durango, Ea, Elantxobe, Elorrio, Ereño, Ermua, Errigoiti, Etxebarri, Etxebarria, Forua, Galdakao, Garai, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Getxo, Gizaburuaga, Gordexola, Ibarrangelu, Igorre, Ispaster, Iurreta, Izurtza, Kortezubi, Lanestosa, Larrabetzu, Leioa, Lekeitio, Lemoa, Lezama, Loiu, Mallabia, Mañaria, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi, Gerrikaitz, Murueta, Muxika, Nabarniz, Ondarroa, Orozko, Otxandio, Sondika, Sukarrieta, Ubide, Ugao-Miraballes, Urduña/Orduña, Zaldibar, Zalla, Zamudio, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Ziortza-Bolibar.
  • Gipuzkoan: Bat ere ez.

 

Laguntzak eskatzeko epea irekita egongo da 2025ko uztailaren 7tik abuztuaren 8ra. Eskatu orain Indartu 2025 laguntzak!

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.