Arantxa Tapia sailburua, industralde batetan.
Finantziazioa Lurzorua
Albisteak 19 maiatza, 2019

Eusko Jaurlaritzak Renove Industrialdeak Plana berritu du 3,1 milioi euro gehiagorekin eta ekarpen berezi bat esleitu du eremu ahulentzat

2019rako berritasun bezala, Renove Industrialdeak Planak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Talka Planeko eremuetarako: Oarsoaldea eta Ezkerraldea
-

 

2019rako berritasun bezala, Renove Industrialdeak Planak 1,2 milioi euro bideratuko ditu Talka Planeko eremuetarako: Oarsoaldea eta Ezkerraldea.

Programa indarrean egongo da urriaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte.

 

Eusko Jaurlaritzak 3,1 milioi euroko laguntza-ildo berri bat ireki du SPRI Taldearen bitartez (Sprilur) Industrialdeetarako Renove Planaren barruan. Laguntza-ildo horren helburua da aurrera jarraitzea neurri zuzentzaileak detektatu eta aplikatzen Euskadiko industrialde eta enpresa parke gehienetako egoera ahula hobetzeko.

 

Ikusirik zenbat eskaera jaso ziren aurreko deialdian (101 espediente, 64k aldeko ebazpena izan dutelarik) eta zein azkar agortu zen aurrekontua (2018ko abenduan amaitu zen), Eusko Jaurlaritzak beste zuzkidura bat onartu du Renove Industrialdeak Planarentzat, EAEko espazio eta azpiegitura industrialen sarea modernizatzeko eta berritzeko.

 

2019ko deialdiaren nobedadea da laguntza gehiago bideratu direla eremu ahulenetara (Talka-eremuak) eta orobat handitu egin direla Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako Eremu Ahuletarako Talka Planaren laguntzen gehienezko zenbatekoak eta portzentajeak. Eskainiko diren baliabide ekonomikoetatik (3,1 milioi euro), 1,2 milioi bideratuko dira Talka Planean jasotako eremu industrialetara: Muskiz, Trapagaran, Abanto eta Zierbena, Santurtzi, Sestao, Portugalete, Ortuella, Erandio eta Barakaldo Bizkaian, eta, Oiartzun, Lezo, Pasaia, Errenteria, Irun eta Hondarribia Gipuzkoan.

 

Laguntza-ildoen helburua da jarduera ekonomikoko guneetako lursail, urbanizazio, ekipazio, zuzkidura eta jabari publikoak Berrurbanizatu, Zaharberritu eta Birgaitzeko Proiektuak idatzi nahiz gauzatzea. Era berean, diruz lagunduko dira espazio horien gaineko Diagnostiko Azterketen erredakzioa eta euren kudeaketa integrala hobetzeko ekintzak, helburu honekin: administrazioen eta enpresen arteko erantzukidetasuna, lankidetza eta kudeaketa partekatua bultzatzea, jarduera ekonomikoetarako guneak egoki mantendu eta hobetu daitezen.

 

Renove Industrialdeak Plana beraizik zuzentzen zaie tokiko administrazioei, mankomunitateei, kontserbazioko hirigintza-erakundeei, jabe-komunitateei, enpresa elkarteei, enpresa pribatuei, partikularrei… Laguntzen onuradun izateko ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta egotea eta jasoko den dirulaguntza espreski erabiltzea Euskadiko enpresa-guneren batean garatuko diren proiektu eta ekintzetara.

 

Gainera, Talka Planean integratutako eremuen kasuan, laguntza gehigarriak emango dira eraikinak eraisteko eta lurrak deskontaminatzeko proiektuentzat, enpresek eta erabiltzaileek berritu, zaharberritu eta balioan jar ditzaten espazio horiek.

 

 

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzak onartutako gastu eta inbertsioen %50ekoak izango dira, gehienezko muga hauekin:

  • 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Enpresarien Elkartea sortzea.
  • 8.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Diagnostiko eta Premien Azterketak eta Mugikortasun Planak egitea.
  • 50.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua idaztea.
  • 150.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada Proiektua gauzatzea.
  • 200.000 euro ekintza bakoitzeko, baldin ekintza bada proiektua idaztea eta gauzatzea.

 

Talka Planaren barruko eremuetako eskaeren kasuan, goitik jota diruz lagundu daitezkeen jardueren %60 finantzatuko da, gehienez 300.000 euro emango direlarik laguntzako. Eusko Jaurlaritzak uste du aurtengo deialdian 50 eskaera inguru jasoko dituztela, horien artean daudelarik aurreko deialdian laguntzarik jaso ez zutenak kreditua agortu zelako. 2019an Renove Industrialdeak Plana berritzearen helburua da gure erkidegoko enpresa-guneetan kokatutako enpresen lehiakortasuna hobetzea, eurek sortzen dutelako ekonomia.

 

Lotutako albisteak

2025-2030  aldiko  Sare  Elektrikoen  Plangintza  berriaren  zirriborroak  %  40  baino  gehiago  handitu  du  Euskadiko  potentzia

2025-2030 aldiko Sare Elektrikoen Plangintza berriaren zirriborroak % 40 baino gehiago handitu du Euskadiko potentzia

Euskal industriak datozen urteetan izango dituen energia-beharrak asetzeko elektrizitate-hornidura bermatuko du Eusko Jaurlaritzak

AVS:  Konpromisoa  berrikuntzarekin  eta  euskal  industriarekin

AVS: Konpromisoa berrikuntzarekin eta euskal industriarekin

Mikel Jauregi Industriako sailburuak AVSren instalazioak bisitatu ditu Miñanoko Arabako Parke Teknologikoan

Imanol  Pradales:  “Lanbide  Heziketak  etorkizuna  jokoan  dugun  berrindustrializazioan  laguntzen  jarrai  dezan  egokitu  eta  asmatu  behar  dugu”

Imanol Pradales: “Lanbide Heziketak etorkizuna jokoan dugun berrindustrializazioan laguntzen jarrai dezan egokitu eta asmatu behar dugu”

Euskadiko Lanbide Heziketa ekonomia-garapenaren eta gizarte-kohesioaren funtsezko palanka gisa sendotu da, ikasleek %90 inguruko enplegagarritasuna dute eta 20.000 enpresa baino gehiagorekin lankidetza estuan ari da

Eusko  Jaurlaritzak  abian  jarri  ditu  gaur  egungo  muga-zergen  egoerari  erantzun  publiko-pribatua  emateko  lehen  3  mahai  sektorialak
11/09/2025 Kluster politika

Eusko Jaurlaritzak abian jarri ditu gaur egungo muga-zergen egoerari erantzun publiko-pribatua emateko lehen 3 mahai sektorialak

Lehentasunezko hiru sektoretan egingo dira: siderurgikoa, fabrikazio aurreratua eta automobilgintza

Elkargik  eta  Kenta  Capitalek   lehenengo  zor  funtsa  jarri  dute  abian,  EAEko  eta  Nafarroako  enpresen  hazkundea  finakuntzatzeko
10/09/2025 Finantziazioa

Elkargik eta Kenta Capitalek  lehenengo zor funtsa jarri dute abian, EAEko eta Nafarroako enpresen hazkundea finakuntzatzeko

Elkargi eta Kenta Capital erakudenak urtebete baino gehiagoz lankidetzan aritu ondoren sortutako proiektu aitzindaria da eta Mirai Investments euskal taldeak gidatutako inbertitzaileen babesa izango duena.

Imanol  Pradales  lehendakariak  hasiera  eman  dio  ikasturte  politikoari

Imanol Pradales lehendakariak hasiera eman dio ikasturte politikoari

Trumpen kargek euskal industrian, lehen sektorean eta lehengaietan izango dituzten ondorioak aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

BAT  B  Accelerator  Tower-eko  20  enpresak  eta  startupek  hausnarketak  egin  dizkiote  Industria  Planari

BAT B Accelerator Tower-eko 20 enpresak eta startupek hausnarketak egin dizkiote Industria Planari

Jauregik FABRIKA Zentroa ere bisitatu du aste honetan

Euskadiko  Parke  Teknologikoa  Bilbora  iritsi  da

Euskadiko Parke Teknologikoa Bilbora iritsi da

Imanol Pradales Lehendakariaren hitzetan, Euskadiko lehen hiri-campus teknologikoaren lehen eraikina eraikitzeak euskal industria-eredua sendotzeko balioko du, eredu horrek “ezagutza aurreratuan, manufaktura-kulturan, jasangarritasunean, garapen teknologikoan eta balio erantsiko jardueretan oinarritzen du bere lehiakortasuna”

Euskadiko  startupek  beren  ekarpenak  egin  dizkiote  Industria  Planari

Euskadiko startupek beren ekarpenak egin dizkiote Industria Planari

Mikel Jauregi sailburuak parte-hartze saioa zuzendu du Industria Planari buruz, BIC Gipuzkoa, BIC Araba eta BIC Bizkaia zentroei atxikitako oinarri teknologikoko 25 startuparekin

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.