Arantxa Tapia.
Albisteak 12 uztaila, 2022

Eusko Jaurlaritzak 20 milioi euro jarriko ditu Errusiak Ukrainari eraso egitearen inpaktua jasan duten enpresei laguntzeko

BULTZATU programak likidezia emango die enpresei, epe luzera bideragarriak izan daitezen eta jarraipena izan dezaten, nahiz eta, gerraren inpaktuak eraginda, kostu gehigarriak, galerak eta ondorioak areagotu zaizkien
-

Errusiak Ukraina eraso izanaren eraginpean dauden enpresei zuzendutako Bultzatu dirulaguntza-programa abian jartzea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Enpresen berrezarpen ekonomikora zuzendutako 20 milioi euro jarriko dira itzuli beharrik gabeko dirulaguntzetan, enpresen bideragarritasuna eta jarraitutasuna babeste aldera.

Helburua da berehalako likidezia ematea, gerrak eragindako kostu gehigarrien gehikuntzari, balizko galerei eta gerraren ondorioei aurre egin dakien.

Dirulaguntza horiek jaso ahal izango dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta Errusiaren eraso militarraren eraginpean badaude eta/edo Errusiari ezarritako zigor ekonomikoen eta hartutako errepresaliazko kontraneurrien ondorioen eraginpean badaude, eta industria-prozesuarekin lotutako industria- eta zerbitzu-sektorekoak badira.

Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean, eta irailaren 30era arte edo aurrekontua agortu arte izango da indarrean. Laguntzaren zenbatekoa honako hauen % 50era artekoa izan daiteke:

  • Dirulaguntza jaso dezaketen kostuen igoera (lehengaiak eta garraioa).
  • Egindako eskaeren kostua eta azken produktuengatik eta aribideko produktuengatik jaulkitako fakturen kostua, baldin eta ezin badira helmugara iritsi eta/edo ezeztatu badira.

Laguntzak ez dira inola ere enpresako 400.000 eurotik gorakoak izango.

Testuinguru ekonomikoa

Errusiak Ukrainari eraso egitearen eragina oztopo izan daiteke ekonomiaren susperraldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko barne-produktu gordinari erreparatuta. Ekonomiaren hazkundea beherantz berrikusi behar izan da, eta inbertsioa murriztea espero da, aurreikuspenen arabera % 6,7tik % 5era.

Epe luzeko ondorioek hornidura-kate globalizatuen eta finantza-merkatuen sistema ahultzea eragin dezakete. Europako Batzordearen iritziz, Errusiak Ukrainari egindako erasoak, Europar Batasunak edo nazioarteko aliatuek Errusiari ezarritako zigorrek eta hartutako gainerako kontraneurriek ziurgabetasun ugari sortu dituzte Europar Batasuneko kideen ekonomian: hornidura-kateak eta merkataritza-fluxuak eten dira eta prezioek igoera handiak eta ustekabekoak izan dituzte, bereziki gas naturalaren eta elektrizitatearen kostuak, baina baita beste askotariko intsumo eta lehengaien kostuak eta produktu primarioen kostuak ere, nekazaritzako elikagaien sektorea barne. Ondorio horiek guztiak osotasunean kontuan izanik, nahasmendu larria sortu da Europa osoko ekonomian, baita Euskadikoan ere.

Testuinguru horretan, Europako Batzordeak erabaki du krisialdiko denbora-esparrua ezartzea, berehalako ondorio ekonomiko eta sozial negatiboak arin daitezen, jarduera ekonomikoak eta enplegua babes daitezen eta Errusiak Ukrainaren aurka egindako eraso militarrak sortutako egoera ekonomiko berriari aurre egiteko beharrezkoak diren egiturazko doikuntzak erraztu daitezen.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari funtsezkoa iruditzen zaio lehengaien eta garraioaren kostuen igoera handiaren eragina minimizatzen saiatzea, baita etendako eskarien ondorioz enpresek izan ditzaketen galerak arintzen laguntzea ere, egungo krisialdian euskal enpresen lehiakortasunari laguntzeko eta eusteko.

 

 

Lotutako albisteak

Orkestrak  nazioartekotze  estrategikoaren  garrantzia  nabarmendu  du,  euskal  industria  bultzatzeko

Orkestrak nazioartekotze estrategikoaren garrantzia nabarmendu du, euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.