Albisteak 1 urria, 2025

“Euskadi eraldatuz 2030” abian jarri da, Euskal Finantza Aliantzaren 1.000 milioi euroak euskadiren eraldaketa ekonomikoaren alde bideratzeko

Imanol Pradales lehendakariak, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur goizean aurkeztu dute inbertsio-plan berri hori
-
  • “Herri gisa egin behar dugu bide hori, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa uztartuta. Publikoa eta pribatua, beti egin dugun bezalaxe” adierazi du Pradales lehendakariak
  • Planaren garapena bat dator Euskadiko Industria Plan berriarekin, Euskadi Globala estrategiarekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin eta berrikuntzarako itsasargiekin, eta, inplementazio-egutegiaren arabera, tresna gehienak 2026an zehar operatibo egotea aurreikusten da

“Gaur gure herriaren gaitasunak aktibatu eta lerrokatzen ditugu, Euskadiren eraldaketa ekonomikoan aurrera egiteko, gure lehiakortasuna bultzatzeko, gure industria defendatzeko eta kalitatezko enplegua bermatzen jarraitzeko”. Bide horretan, Imanol Pradales lehendakariak gaur goizean aurkeztu du “Euskadi Eraldatuz 2030” ekimenaren bitartez bideratuko den inbertsio-plan berria. Plan hori bat dator Euskadi 2030 Industria Planarekin, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin eta Euskadi Globala estrategiarekin.

Eusko Jaurlaritzaren inbertsioen arloko bide-orri berriaren xehetasunak gaur goizean ezagutarazi dira, Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak ere parte hartu duten ekitaldian. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko finantza- eta inbertsio-ekosistemako ehun bat ordezkari ere izan dira ekitaldian, eta aipamen berezia egin zaie martxoan Euskal Finantza Aliantza sortzeko konpromisoa babestu zuten bederatzi erakundeei.

Aurkezpen horretan lehendakariak azaldu duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa- eta industria-sarearen trantsizioa eta eraldaketa, finantza-tresnen bidez, bultzatuko duen ekimen hau iritsi da “erantzukizunak hartzea, indarrak batzea eta arriskatzea” eskatzen duen ziurgabetasun-testuinguruan. “Diagnostikoa dago, errezeta dago. Orain farmaziara joan behar dugu erostera. Herri gisa egin behar dugu bide hori, erantzukizun indibiduala eta kolektiboa uztartuta. Publikoa eta pribatua, beti egin dugun bezalaxe. Herri etorkizuna dago jokoan, gure seme-alaben ogibidea dago jokoan”, eman du aditzera lehendakariak.

Horrela, eta Euskal Finantza Aliantza sortzearekin hartutako konpromisoaren bidetik, Pradales lehendakariak ziurtatu duenez, “ziurgabetasunari ekintzarekin erantzuten diogu. Gaur 1.000 milioi euro aktibatu ditugu, finantza-tresna berrien bidez gure ekonomia eta industria eraldatzeko”.

Hiru helburu

Testuinguru horretan, “Euskadi Eraldatuz 2030” ekimena hiru helbururekin sortu da:

  • Enpresak Euskadin errotzeko operazioetan laguntzea,
  • Enpresa-hazkunderako aukerak baliatzea, inbertsio-, handitze- edo eskuratze-operazioen bidez, eta
  • Kanpoko kapitala erakartzeko eta proiektu estrategikoak edo gorabidean dauden proiektuak bultzatzeko tresna eta ibilgailu mistoak sortzea.

Helburu horiek ideia nagusi bati erantzuten diote: kasuan-kasuan behar den finantzaketa eta laguntza eskura dadin erraztea.

Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak aditzera eman duenez, “Euskadi Eraldatuz 2030” ekimenaren xedea da “konfiantza, aliantzak eta etorkizunaren ikuspegi partekatua eraikitzea eta, horretarako, interes publikoak eta pribatuak uztartzea, Euskadi eraldatzera begira”. Gogorarazi du 4.000 milioi euroko finantza-potentzia mobilizatzen duela, inbertsio publikoko 1.000 M€ eta kapital pribatuko 3.000 M€, gutxienez, batuta. Horrek irismen “eraldatzailea eta estrukturala izango du; ez da puntuala edo koiunturala izango”, argitu du.

Bestalde, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak “Euskadi Eraldatuz 2030” ekimena eta atzo Gobernu Kontseiluan onartutako Industria Plana lotu ditu. Jauregi sailburuak nabarmendu du Euskadi 2030 Industria Planean biltzen diren 15 lehentasun estrategikoen artean “indar berezia egiten dela enpresak bertan errotzearen alde, atzerriko inbertsioa erakartzearen alde, talentu berria garatzearen alde, emakumeak industriara erakartzearen alde, deskarbonizazioaren alde, enpresa txiki eta ertainen tamaina handitzearen alde eta gure industrian adimen artifiziala bultzatzearen alde. Plan hau erabat garatzeko, gure zientzia- eta ikerketa-zentroen inplikazio aktiboa behar da, bai eta finantza-gihar propioa aktibatzea ere, Euskal Finantza Aliantzaren bidez. Ez dago garapen industrialik kapitalizazio teknologikorik gabe”.

Amaia del Villar Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusia arduratu da Inbertsio Plan hori zehazteaz. Hiru jarduketa-ardatzetan egituratu da (enpresen errotzea, eraldaketa eta industria berriaren bultzada eta gorabidean dauden sektoreak).

Aliantzaren baliabideak bideratze aldera, lau bitarteko proposatzen dira: Finantzen Euskal Institutua bera (150 M€), Finkatuz (350 M€), proiektu eraldatzaileetan zuzeneko eta zeharkako inbertsioetarako sortu berri den Indartuz funtsa (400 M€) eta arrisku-kapitaleko funtsak (100 M€), edozein tamainatako enpresek eraldaketarako tresnak izan ditzaten, finantzaketa lor dezaten eta kasuan-kasuan laguntza izan dezaten. Inbertsio pribatua erakartzeak eta beste bazkide eta erakunde batzuekin elkarlanean aritzeak “3.000 milioi gehiago erakartzeko palanka-efektua ahalbidetuko dute, efektu eraldatzailea biderkatuta”, adierazi du Del Villar zuzendari nagusiak.

“Euskadi Eraldatuz 2030” ekimenean aintzat hartzen diren tresna berriak zehaztera begira, azken hilabete hauetan lan egin da enpresa-sarean inbertitzeko beharrak identifikatzen, finantzaketa-gapak hautemango dituen finantza-tresnen eskaintzaren mapeoa egiten, eta Euskadiko testuinguruan aplika daitezkeen nazioarteko jardunbide onenetatik ikasten.

Inplementazio-egutegiaren arabera, tresna gehienak 2026an zehar operatibo egotea aurreikusten da. Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak “Euskadi Eraldatuz 2030” ekimena egikaritzen dela zainduko du, talde operatibo baten eta aholku-organoen laguntzarekin.

 

Lotutako albisteak

Bizkaiko  Foru  Aldundiaren  V.  Inbertsio  Foroan  Bizkaiko  8  startupek  61  euren  proiektuak  aurkeztu  dituzte  inbertitzaileren  aurrean
27/11/2025 Ekintzailetza

Bizkaiko Foru Aldundiaren V. Inbertsio Foroan Bizkaiko 8 startupek 61 euren proiektuak aurkeztu dituzte inbertitzaileren aurrean

Bizkaiak bere erreferentziazko foroa sendotu du, potentzial handiko proiektuak inbertsio espezializatuarekin lotzeko

Nazioartekotzea  funtsezkoa  da  euskal  industria  bultzatzeko

Nazioartekotzea funtsezkoa da euskal industria bultzatzeko

Mikel Jauregik Sailburuak azpimarratu du txostena bat datorrela industria-planean jasotako lehentasunekin, hala nola enpresen errotzearekin, atzerriko inbertsioa erakartzearekin, talentu berria garatzearekin edo ETEen tamaina handitzearekin

Eusko  Jaurlaritzak  BasquESG  ekimena  jarri  du  abian,  euskal  ETEen  lehiakortasuna  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak BasquESG ekimena jarri du abian, euskal ETEen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bultzatzeko

Euskadiko 2030 Industria Plan onartu berrian jasotako proiektu eraldatzaileetako bat da, eta 2026an bostehun bat ETEra iritsiko dela espero da

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Indartuz  Funts  Estrategikoa  65  milioi  eurorekin  jarri  da  abian,  euskadiko  ekonomia  eraldatzen  lagunduko  duten  inbertsioak  finantzatzeko
11/11/2025 Finantziazioa

Indartuz Funts Estrategikoa 65 milioi eurorekin jarri da abian, euskadiko ekonomia eraldatzen lagunduko duten inbertsioak finantzatzeko

Indartuzek bideratuko ditu, Finkatuzekin batera, Eusko Jaurlaritzak Euskal Finantza Aliantzaren esparruan hitz emandako 1.000 milioi euroko baliabideetako gehienak.

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

2026ko  aurrekontuak:  Industria,  Trantsizio  Energetikoa  eta  Jasangarritasuna,  650,5  M€
28/10/2025 Finantziazioa

2026ko aurrekontuak: Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna, 650,5 M€

Kontu horiek errealismoa eta anbizioa uztartzen dituzte, orainaren eta etorkizunaren ikuspegiarekin, gaur egungo pertsonen bizitza hobetzera bideratuta, etorkizuneko Euskadin inbertitzea ahaztu gabe.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.