Albisteak 11 uztaila, 2025

Lehendakariak Joxe Mari Korta 2025 saria eman dio José Antonio Jainagari

Epaimahaiak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua buru delarik, Jainaga saritu nahi izan du, enpresa sustraiekiko konpromisoarengatik, industria bikaintasunarengatik, berrikuntzarekiko apustuarengatik eta kalitatezko enplegua sortzeagatik
-
  • Edizio honetako saridunak, José Antonio Jainagak, eskerrak ematerakoan, Joxe Mari Korta ekarri du gogora, 2000. urtean bidegabeki ETAk eraila, “enpresa jardueran aritzeagatik”. Kortak bere herriaren alde egindako lana nabarmendu du, bai eta haren balioak eta gizartearekiko eta enpresekiko haren konpromisoa ere.

 

Imanol Pradales lehendakariak, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak lagunduta, José Antonio Jainagari Joxe Mari Korta 2025 saria eman dio, aho batez hala proposatu baitute CONFEBASK, SEA, CEBEK eta ADEGI enpresa elkarteek eta Korta Familiak. Sari hau ekonomia eta enpresa arloan Industria Sailaren bitartez Eusko Jaurlaritzak ematen duen saririk garrantzitsuena da. Donostiako Miramar Jauregian izan den ekitaldira, Euskadiko enpresetako eta erakundeetako 150 ordezkari baino gehiago bertaratu dira.

Lehendakariak José Antonio Jainagari eskerrak eman dizkio, bere ibilbide luzean erakutsitako konpromisoarengatik eta urte hauetan guztietan izan duen euskal ereduarengatik. “Euskal eredua da pauso bat aurrera ematea, arriskuak hartzea eta inbertitzea. Ardurak eta presioa bere gain hartzen dituzte. Haien bizitza zaildu egiten dute, enpresa egitasmo bat altxatzeko. Eta, horrela, etorkizuneko aukerak sortzen dizkiete beste herritar batzuei. Aberastasuna sortzen dute, enplegua eta kohesio soziala, eta kalitatezko zerbitzu publikoen oinarria dira”.

Eta iraganean ere halaxe egin zuten, Imanol Pradalesek gogorarazi duenez, nahiz eta ETA egon, zeinak duela 25 urte Joxe Mari Korta gipuzkoar enpresaburua erail baitzuen. Lehendakariak Joxe Mari Kortaren oroitzapena ekarri du, eta lehenengo saria ematerakoan Ibarretxe lehendakariak bere buruari orduan egin zion galdera partekatu du, alegia, “aberastasun eta ongizate egoera honetara iritsi den Herriak egunen batean bakea lortuko ote du?”. “Erantzuna argi daukagu: bai. Lortu dugu. Nahiz eta ordaindutako prezioa oso altua izan. Nahiz eta bidean biktima asko gelditu. Guzti-guztiak omendu ditzagun, egunero, eta jarrai diezaiogun, Joxe Mari Kortaren moduan, pauso bat aurrera ematen duten guztiei, jarrai dezagun etorkizuna elkarrekin eraikitzen”, bukatu du.

Eta, amaitzeko, gogoeta bat egin du: “Bizi behar dugunaren moduko ziurgabetasun eta eraldaketa handiko mundu baten aurrean, zer egin behar dugu Herri gisa hurrengo euskal belaunaldiek lortu ditugun ongizate eta garapen mailez gozatzeko aukera izan dezaten? Erantzun diezaiogun guztion artean galdera horri, Euskadiren etorkizuneko ongizatea horretan datza. Gure ardura da eta gure esku dago berriro neurria ematea”.

Enpresa sustraiak

Mikel Jauregi Industria sailburu eta epaimahaiko presidenteak, berriz, honakoa nabarmendu du: “José Jainagari Eusko Jaurlaritzak ekonomiaren esparruan ematen duen saria aitortu nahi izan diogu, enpresa sustraiengatik, berrikuntzaren aldeko apustuarengatik eta kalitatezko enplegua sortzeagatik”.

“Joxe Mari Korta sarien banaketa etorkizunari baikortasunez eta ilusioz begiratzeko aukera bat gehiago da. Euskal enpresaren eta industriaren gau handia. Ekitaldi honi esker, ekintzaileoi eta enpresaburuoi merezi duzuen garrantzia emateko unea, zuen lanaren bidez aurrerapena, aberastasuna eta kalitatezko lanpostuak sortzen dituzue eta gure herriaren ongizateari lagundu”, gaineratu du Jauregik.

Edizio honetako saridunak, José Antonio Jainagak, sariarengatik eskerrak eman ditu eta berba batzuk izan ditu Joxe Mari Korta eta haren balioak gogora ekartzeko. Jainagak adierazi duenez, “ohorea da sari hau eskuratzea, ospe handikoa da. Eta, batez ere, sari honek Joxe Mari Korta izena dauka, enpresaburu handia, hain justu ere, enpresa jardueran ibiltzeagatik hil zuten”.

“Nire ibilbidea industriari oso lotuta egon da beti; gure ekonomiarako oinarrizko sektorea da. Horretaz gain, sektore hau ezin erakargarriagoa dela esango nuke, gizartearentzat erabilgarriak diren produktuak sortzeko aukera eskaintzen digu, pertsonen arazoak konpontzen dituzten tresnak, horrela, gure bizitzak erosoagoak eta errazagoak bihurtuz. Horregatik, belaunaldi berriak haren lan etorkizuna industriara bideratu dezaten animatu nahi nituzke”, amaitu du Jainagak.

José Antonio Jainaga

José Antonio Jainaga Bilboko Industria Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko ingeniari industriala da. Industrian eraman du aurrera bere ibilbide profesional osoa. SENER taldearen Dibisio Nuklearrean lan egiten hasi zen. Ondoren, Frantziako Michelin nazioarteko enpresan sartu zen, non 20 urte eman baitzituen; horietako 8, Frantzian. Michelinen hainbat ardura-lanpostu bete zituen, eta Europako presidenteorde exekutibo eta zuzendari orokor izatera iritsi zen, turismo ibilgailuetarako pneumatikoen arloan.

1998an, Frantzian bizi zelarik, Sidenorren eskaintza bat jaso zuen, garai hartan enpresa hori euskal inbertsiogile batzuen jabetzakoa zen, eta José Antonio Jainaga enpresa horretan sartu zen, zuzendari nagusi gisa.

  1. urtean Sidenor Gerdau Brasilgo siderurgia taldeari saldu zioten. 2005etik 2016ra, José Antonio Jainaga kontseilari ordezkaria izan zen, eta 2016an Brasilgo multinazionalak bere Europako filiala saldu zuen. Une hartan, urrats bat aurrera eman eta Sidenor eskuratzeko eskaintza bat aurkeztu zuen.

Ordutik, José Antonio Jainaga Sidenorren presidentea da. Sidenor industria talde liderra da altzairu luzeak ekoizten. Ekoizpen lantegiak ditu Euskadin, Kantabrian eta Katalunian; eta, merkataritza ordezkaritzak, Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan. Lau urtez, Energia Kontsumo Handiko Enpresen Elkartearen (AEGE) presidentea izan da.

Jainagak Mirai korporazio industriala sortu du, zeinaren bitartez konpainia industrialak eskuratzen baitira hainbat sektoretan, konpainia horien hazkundea indartu eta sustatzeko.

Bere ibilbide osoa eredugarria da adimenean, ahaleginean, konpromisoan eta zintzotasunean, eta berarekin lan egiten duten pertsonekin taldeak osatzeko aparteko gaitasuna dauka. Bere lehentasunak, industria, enpleguaren sorrera eta ongizatea dira, beste batzuen artean.

Bere lan ibilbidearen barruan, Joxe Mari Korta sariaz gain, aurretik, beste hainbat aitortza eskuratu ditu, besteak beste, honako hauek:

  • Ramón Rubial saria (2018), Euskadiko garapen ekonomikoari egindako ekarpenarengatik eta Sidenorren enplegua sortzearen aldeko apustuarengatik.
  • Korporazio Ospeari buruzko RECOR Euskadi (2018) txostenaren arabera, kudeatzaile onenaren saria.
  • Euskadi Avanza saria (2018), El Correorena eta Banco Sabadellena, zeinak enpresaburuen ibilbide profesionala eta gizarteari egindako ekarpena aitortzen baititu.
  • Euskal Manager saria (2012), euskal enpresetako kudeatzaile onenari, “Euskal Enpresaren Hitzordua” elkargunearen barruan, Caja Laboralek antolatuta.

 

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.