El lehendakari Imanol Pradales, en la visita a Velatia.
Albisteak 7 uztaila, 2025

Imanol Pradalesek “Europaren berrindustrializazioa eta autonomia estrategikoa gidatzeko” euskal industriak duen zeresana aldarrikatu du

Eraldaketa ekonomikoa bultzatzeko, industria defendatzeko eta kalitatezko enplegua bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak duen konpromisoa berretsi du Lehendakariak
-
  • “Industria Planaren trakzio-proiektuetako bat enpresa-aliantza bat abiaraztea da, hain justu ere, sare elektrikoetan puntako teknologiak hedatzeko”, iragarri du Imanol Pradalesek
  • Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza esparru berria zein izango den argitzeko zain, Lehendakariak baieztatu duenez, “Euskadin gure sarea defendatzeko prestatuta gaude, Trumpek alde bakarretik eta akordiorik gabe muga-zergak handitzen baditu”

Imanol Pradales Lehendakariak gaur goizean bisita ofiziala egin du Velatia taldearen Ormazabal lantegira, Igorrera. Bere mintzaldian, Lehendakariak Euskadin daukagun enpresa-kulturaren balioak goraipatu ditu, eta euskal industriaren ikuspegia, gidaritza, ahalegina eta berrikuntzaren aldeko apustua nabarmendu ditu; era berean, Europaren berrindustrializazioa eta autonomia estrategikoa gidatzeko euskal industriak duen zeresana aldarrikatu du, sektorea eraldatzen jarraitu eta lehiakortasuna bermatzeko. “Europaren berrindustrializazioa eta autonomia estrategikoa gidatu ahal dugu eta gidatu nahi dugu”, ziurtatu du.

Ekoizpen gunearen instalazioetara egindako egonaldian, Lehendakariarekin batera, bertan izan dira Mikel Jauregi, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua; Javier Ormazabal eta Alejandro Ormazabal, Velatiaren presidentea eta presidenteordea, hurrenez hurren; Jorge González, Ormazabaleko CEOa; eta José Luis Bilbao, lantegiaren zuzendaria.

Ordezkariek lehen eskutik izan dute inbertsio planaren aurrerapenen berri eta lantegitik ibilbide bat osatu dute. Horrela, upelen eta oinarrien ekoizpen gunea, muntatzeko eta mihiztatzeko eremua eta produktua probatzeko eta pertsonalizatzeko lekua bisitatu dituzte.

Testuinguru honetan, Imanol Pradalesek Velatiak irudikatzen dituen ekosistema eta balioak nabarmendu ditu, bai eta egokitzeko, dibertsifikatzeko eta zabaltzeko duen gaitasuna ere. “1967an abian ipini zen armairu metalikoen lantegi txikia gaur egun enpresa globala da, eredugarria da sare elektrikoak garatzen, elektronikan, eraginkortasun energetikoan edo ingeniaritza adimendunean. Mundu osoko enpresa eta entitateak erakartzen dituzten azpiegiturak eta entsegu-laborategiak ipini dituzue abian eta talentuaren eta ikerketaren aldeko apustua egin duzue”, nabarmendu du Lehendakariak.

Etorkizuneko apustua

Ziurgabetasunez betetako uneotan, Imanol Pradalesek “Herri gisa eta ongizatean hazten jarraitzeko etorkizuna lantzen” jarraitzearen aldeko apustua egin du, eta Europar Batasuneko txosten bati aipamena egin dio, zeinak agerian uzten baitu “energia azpiegituretan, 2040ra arte, 1,3 bilioi euro inbertitu behar ditugula, ekonomia deskarbonizatu ahal izateko. Kantitate horren % 48, 730.000 milioi, sare elektrikoa modernizatzera eta hedatzera bideratu behar da”, adierazi du, berriz ere.

Lehendakariaren ahotan, energia azpiegituretan inbertitzeari esker, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua bermatuko ditugu, energia garbiak integratuko ditugu, mugikortasun jasangarrian eta ekonomia digitalean aurrera egingo dugu, eta azpiegitura gakoen hornikuntza bermatuko dugu. “Euskadin  erronka eta merkatu berri hau benetako aukera bihur dezaketen ezaugarri bereizgarriak dituzten enpresa eta berrikuntza gune ugari ditugu. Are gehiago, batzuek Euskadiri Electric Valley esan izan diote, alegia, argindarraren harana, bertan ditugun industriaren eta talentuaren kantitatearengatik eta talentuarengatik”, defendatu du Imanol Pradalesek; era berean, Industria Plan berriaren trakzio-egitasmoetako bat iragarri du, zeina “sare elektrikoetan punta-puntako teknologiak zabaltzeko enpresa aliantza bat abian jartzean” datzan.

Trumpen muga-zergen geldiunearen amaiera

Bere mintzaldian, Lehendakariak gogora ekarri du Trumpen asteazken honetako muga-zergen geldiunearen amaiera, eta, “Estatu Batuen eta Europar Batasunaren artean akordio bat” lor daitekeela eta “baikor” azaldu bada ere, ziurtatu duenez, edozein kasutan ere, “Euskadin  gure sarea defendatzeko prestatuta gaude, Trumpek alde bakarretik eta akordiorik gabe muga-zergak handitzen baditu”.

Horretaz gain, ohartarazi duenez “erantzuterakoan, Europak argia eta finkoa izan behar du, duda-mudarik gabe Europako industria defendatzeko; eta, beraz, euskal industria defendatzeko. Izan ere, industriako milaka enplegu ditugu jokoan. Gure egungo eta etorkizuneko ongizatea dugu jokoan”.

Testuinguru honetan, eta lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta, Lehendakariak nabarmendu duenez, “Euskadiren gaitasun guztiak aktibatu eta lerratuko ditugu, eraldaketa ekonomikoa sustatzeko, gure industria defendatzeko eta kalitatezko enplegua bermatzeko”.

Lotutako albisteak

Euskadi  2030  Industria  Planaren  baitako  Proiektu  Eraldatzaileak  aurkeztu  ditu  SPRIk

Euskadi 2030 Industria Planaren baitako Proiektu Eraldatzaileak aurkeztu ditu SPRIk

Euskadiko eraldaketa industrial berria bultzatzeko tresna estrategikoa dira, inbertsio publiko-pribatua mugiarazten duten, enplegu kualifikatua sortzen duten eta Euskadiren gaitasun industrial eta teknologikoak indartzen dituzten inpaktu handiko lankidetza-proiektuen bidez

Imanol  Pradalesek:  “Aukera  eta  indarguneak  ditugu  Euskadin  errotutako  industria  jasangarri  eta  aurreratua  eraikitzen  jarraitzeko”

Imanol Pradalesek: “Aukera eta indarguneak ditugu Euskadin errotutako industria jasangarri eta aurreratua eraikitzen jarraitzeko”

Lehendakariak Vicrila enpresa bisitatu du, enpresa horren 135. urtemugaren barruan; Imanol Pradalesen ahotan, “enpresa horrek ezin hobeto irudikatzen ditu gure industria tradizionala eta industria tradizioa”

Industria,  Trantsizio  Energetiko  eta  Jasangarritasunaren  Sailak  750  milioi  euroko  aurrekontua  aurkeztu  du  euskal  industria  defendatzeko  eta  honen  eraldaketa  bultzatzeko
04/11/2025 Finantziazioa

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 750 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du euskal industria defendatzeko eta honen eraldaketa bultzatzeko

% 18,9ko hazkundearekin, Finantzen Euskal Institutuak Euskadi 2030 Industria Plana aplikatzeko jarritako 100 milioi euroei esker

Coopenorrek  bere  hazkundea  sendotu  du  tailer  berri  bat  irekiz

Coopenorrek bere hazkundea sendotu du tailer berri bat irekiz

Bere proiektuen eta gaitasunen hedapenerako urrats garrantzitsua

Jauregik  eta  industriako  klusterrek  egoera  ekonomikoari  buruzko  azterketak  eta  irtenbideak  partekatu  dituzte  entzute  aktiboko  prozesuaren  barruan
30/10/2025 Kluster politika

Jauregik eta industriako klusterrek egoera ekonomikoari buruzko azterketak eta irtenbideak partekatu dituzte entzute aktiboko prozesuaren barruan

Eusko Jaurlaritzak eragile ekonomikoekin elkartzen jarraitu du eta Industria Abagunearen Behatokirako deia egin du, nazioarteko ziurgabetasunaren kezka komuna eztabaidatzeko.

Euskal  industria  aeronautikoak  Europako  berrindustrializazioan  duen  paper  estrategikoa  azpimarratu  du  Jauregik

Euskal industria aeronautikoak Europako berrindustrializazioan duen paper estrategikoa azpimarratu du Jauregik

Industriako sailburuak nabarmendu duenez, “ITP Aero gure herrialdeko industriaren onena da”, enpresaren Konbentzio Teknologikoaren esparruan

Lehendakariak  Aernnovak  Arabako  Berantevilla  herrian  duen  lantegia  bisitatu  du

Lehendakariak Aernnovak Arabako Berantevilla herrian duen lantegia bisitatu du

Pradalesek euskal industria aeronautiko eta aeroespaziala estrategikoa dela gogorarazi du

Jauregiren  esanetan,  Orona  EB2030  proiektua  “Eusko  Jaurlaritzan  garatzen  ari  garen  industria  politikaren  adibiderik  onena  da”

Jauregiren esanetan, Orona EB2030 proiektua “Eusko Jaurlaritzan garatzen ari garen industria politikaren adibiderik onena da”

Orona enpresak bere instalazioak handitu ditu, Hernaniko egoitzari "Estubegi" izeneko lurzati bat gehituta. 60.000 m2-ko lurzoru estrategikoa da, 30.000 m2-ko edukiera eraikigarria du eta egungo kokalekuen kokagune logistiko eta industrial berean integratuta dago. Horri esker, industria-gaitasunen kudeaketa globala harmonizatu ahal izango da, bai eta Oronak testuinguru globalean duen lehia-posizioaren lidergoa...

Eusko  Jaurlaritzak  industria-eraldaketarako  eta  kalitatezko  lanpostuak  sortzeko  “Industria  Plana-Euskadi  2030”  onartu  du

Eusko Jaurlaritzak industria-eraldaketarako eta kalitatezko lanpostuak sortzeko “Industria Plana-Euskadi 2030” onartu du

Eusko Jaurlaritzak 3.900 milioi euro bideratuko ditu Plan honetara legegintzaldian, eta, horri esker, 12.000 milioi euroko inbertsio pribatua egin ahal izango da. Beraz, inbertsio publiko-pribatuko 15.900 milioi euro mobilizatuko dira guztira.

Eusko  Jaurlaritzak  Fabrikazio  Aurreratuaren  sektorearekin  egin  du  bilera  muga-zergen  eragina  ebaluatzeko

Eusko Jaurlaritzak Fabrikazio Aurreratuaren sektorearekin egin du bilera muga-zergen eragina ebaluatzeko

Mikel Jauregi: “fabrikazio aurreratuaren sektoreak hazkunde-egoerari egin behar dio aurre AEBko merkatuaren ziurgabetasuna kontuan hartuta; ziurtasunak eskaini nahi ditugu une konplexu honetan”

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.